Urriaren 14
data
(«Urriak 14» orritik birbideratua)
Urriaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita zazpigarren eguna da, 288.a bisurteetan. 78 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1953 – 1953ko Gipuzkoako uholdeak: 27 pertsona hil ziren Gipuzkoan, uholdeen eraginez.
- 1978 – ETAk, Alberto Villena Castillo guardia zibileko agentea erail zuen Lekeition.
Mundua
aldatu- 1066 – Hastingseko guduan (Ingalaterra), Normandiako Gilenek armada ingelesa garaitu zuen, Ingalaterran errege normandiarren dinastiari hasiera emanez.
- 1322 – Roberto I.a Eskoziakoak ingelesen konkista ahalegina gerarazi eta Eskoziaren independentzia berretsi zuen.
- 1586 – Elisabet I.a Ingalaterrakoak Eskoziako erregina Maria Estuardo epaitu zuen traizioa egitea egotzita.
- 1758 – Zazpi Urteko Gerran Austriak Prusia garaitu zuen Hockrikeko batailan.
- 1933 – Alemania naziak Nazioen Liga utzi zuen.
- 1969 – Suedian, Olof Palme lehen ministro aukeratu zuten.
- 2014 – Norodom Sihamoni Kanbodiako erregea aukeratu zuten.
- 2017 – Somaliako Muqdisho hiriburuko atentatuan 320dik gora hildako eta 500dik gora zauritu jazo ziren.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1990 – Lizarran Nafarroa Oinez jaialdia ospatu zen.
- 2009 – Kirmen Uribek Espainiako Narratiba Saria jaso zuen Bilbao-New York-Bilbao liburuagatik.
- 2010 – Anjel Lertxundik Espainiako Saiakera Sari Nazionala irabazi zuen Eskarmentuaren paperak lanarekin.
Mundua
aldatu- 1972 – Kung Fu telesaila AEBtako ABC katean estreinatu zen.
- 1972 – Last Tango in Paris ("Azken Tangoa Parisen") filma estreinatu zen, Bernardo Bertoluccik zuzendu eta Marlon Brando, Maria Schneider eta Jean-Pierre Léaud aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1988 – A Fish Called Wanda ("Wanda Izeneko Arraina") filma estreinatu zen, Charles Crichton eta John Cleesek zuzendu eta John Cleese, Jamie Lee Curtis, Kevin Kline eta Michael Palin aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2011 – Mientras duermes ("Lo zauden bitartean") filma estreinatu zen, Jaume Balaguerók zuzendu eta Luis Tosar eta Marta Etura aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 2012 – Felix Baumgartner austriar jauskaria 39.000 metroko garaieratik erorketa librean jauzi egin eta hiru errekor berri gauzatu zituen: garaiera handieneko erorketa libreko jauzia (39.068 metroko garaierati jauzi egin eta duela 52 urtetako 31.333 metroko garaieratik eginiriko jauziaren errekorra hautsiz), soinuaren abiaduran burututako lehenbiziko erorketa jauzia inongo laguntza mekanikorik erabili gabe burutzea (1173 km/orduko abiadura lortuz) eta lur zorutik hurrunena burututako globo hegaldia (40.000 kilometroko garaiera gaindituz).
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1804 – Miguel Sanz Lafuente, nafar teologo eta apaiza, Oñatiko Unibertsitateko erretorea (h. 1880).
- 1827 – Julie Adrienne Karrikaburu, zuberotar musikologoa, kantaria, kantu-biltzailea eta piano-jotzailea, lehendabiziko euskal kantutegiaren egilea (h. 1898).
- 1828 – Manuel Frantzisko Lekuona, Urtxalle, gipuzkoar pilotaria, bertsolaria, gitarra-jotzailea, artista, bohemioa eta plaza gizon ezaguna (h. 1901).
- 1868 - Ignacio Busca Sagastizabal, gipuzkoar organojotzaile eta musika erlijioso konposatzailea (h. 1950).
- 1870 – José Madinabeitia, gipuzkoar mediku eta politikari sozialista (h. 1923).
- 1901 – Iñaki Olabeaga, euskal idazlea eta lasalletar fraidea (h. 1983).
- 1910 – Teresa Murga, Ermuko Lobiano jauregiaren azken jabea (h. 2015).
- 1923 – Jose Maria Askuntze, nafar margolari eta irakaslea (h. 1991).
- 1930 –
- Patxi Etxeberria Zubiria, gipuzkoar bertsolaria.
- Jesus Olaberri, nafar erremonte jokalari ohia, 50-60 urteetan aurrelari onenetakoa.
- 1931 – Ramón Reparaz, euskal aktorea (h. 2006).
- 1933 – Gabriel Aresti, bilbotar idazlea eta poeta, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat (h. 1975).
- 1942 – Maria Pilar Urriza, nafar dantzaria eta maistra.
- 1944 – Xabier Etxebarrieta, bizkaitar ETAkide nabarmena (h. 1968).
- 1947 – Miguel Ángel Buen, PSE-EEko gipuzkoar politikaria, Errenteriako alkate ohia.
- 1950 –
- Miguel Sánchez-Ostiz, nafar idazlea.
- Joxemi Zumalabe, donostiar kazetari eta enpresaburu euskaltzalea, euskalgintzako eragile funtsezkoenetako bat (h. 1993).
- 1952 – Juan Antonio Zaldua, bizkaitar futbolaria ohi eta sukaldaria.
- 1959 – Juan Jose Unanue, Goenatxo II.a, gipuzkoar harri-jasotzailea, historiako handienetakoa.
- 1965 – Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea.
- 1969 – Juana Goizueta Vértiz, zuzenbide konstituzionaleko nafar irakaslea, EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa.
- 1970 – Begoña García-Zapirain, gipuzkoar ingeniari eta unibertsitateko irakaslea.
- 1974 – Juan Luis Etxeberria, gipuzkoar musikari eta musika-kritikaria.
- 1977 – Asier Maeztu, gipuzkoar pistako-txirrindularia.
- 1997 – Odei Jainaga, gipuzkoar atleta, xabalina jaurtiketan aditua.
- 2001 – Unai García Sebastián, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1593an bataiatua – Cornelis Janssens van Ceulen, ingeles margolari erretratugilea (h. 1661).
- 1630 – Sofia Palatinatukoa, Brunswick-Lüneburgeko Printzesa hauteslea (h. 1714).
- 1633 – Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea (h. 1701).
- 1644 – William Penn, ingeles enpresari, filosofo, kuakero eta Pennsylvaniako probintziaren sortzailea (h. 1718).
- 1712 – George Grenville, Britainia Handiko lehen ministroa (h. 1770).
- 1755 – Giustina Renier Michiel, italiar idazlea (h. 1832).
- 1784 – Fernando VII.a Espainiakoa, Espainiako erregea (h. 1833).
- 1797 – Ida Pfeiffer, austriar exploratzailea eta bidaia liburuen idazlea, aurreneko emakumezko esploratzaileetakoa (h. 1858).
- 1812 – Carl Christoffer Georg Andræ, Danimarkako lehen ministroa (h. 1893).
- 1824 – Adolphe Monticelli, frantziar margolaria (h. 1886).
- 1840 – Friedrich Kohlrausch, alemaniar fisikaria (h. 1910).
- 1864 – Stefan Żeromski, poloniar eleberrigile eta antzerkigilea (h. 1925).
- 1871 – Alexander von Zemlinsky, austriar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1942)
- 1873 – Jules Rimet, frantziar abokatua, FIFAko presidente garrantzitsuenetakoa (h. 1956).
- 1879 – Miles Franklin, australiar idazle eta feminista (h. 1954).
- 1882 – Éamon de Valera, Irlandako presidentea (h. 1975).
- 1888 – Katherine Mansfield, zeelandaberritar idazlea (h. 1923).
- 1890 –
- Louis Delluc, frantziar idazlea eta zinemagilea (h. 1924).
- Dwight David Eisenhower, Ameriketako Estatu Batuetako 34. Presidentea (h. 1969).
- 1893 – Lillian Gish, estatubatuar aktorea (h. 1993).
- 1894 –
- Edward Estlin Cummings, estatubatuar olerkaria (h. 1962).
- Heinrich Lübke, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (h. 1972).
- 1898 – John Trunley, britainiar music Halleko artista, bere obesitateagatik famatua (h. 1944).
- 1900 – William Edwards Deming, kalitatearen arloan lan egin zuen estatubatuar estatistikaria (h. 1993).
- 1902 – Learco Guerra, giza tren makina, italiar txirrindularia (h. 1963).
- 1905 – Pentti Haanpää, finlandiar eleberrigilea (h. 1955).
- 1906 – Hannah Arendt, judu jatorriko politika ikertzaile alemaniarra (h. 1975).
- 1907 – Aniela Wolberg, poloniar anarkista (h. 1937).
- 1911 – Lê Ðức Thọ, vietnamdar politikaria, 1973ko Bakearen Nobel Saria (h. 1990).
- 1914 – Raymond Davis, estatubatuar kimikari eta fisikaria, 2002ko Fisikako Nobel Saria (h. 2006).
- 1920 – Mary Pinchot Meyer, estatubatuar kazetari eta margolaria (h. 1964).
- 1925 – Phillip Tobias, hegoafrikar antropologoa (h. 2012).
- 1927 –
- Thomas Luckmann, batez ere Alemanian aritutako esloveniar soziologoa (h. 2016).
- Roger Moore, britainiar aktorea (h. 2017).
- 1930 –
- Schafik Handal, salvadortar politikaria, El Salvadorreko ezkerreko lider garrantzitsua (h. 2006).
- Mobutu Sese Seko, Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente eta diktadorea (h. 1997).
- 1932 – Wolf Vostell, alemaniar artista (h. 1998).
- 1933 – Nomalizo Leah Tutu, hegoafrikar aktibista.
- 1935 – La Monte Young, estatubatuar musikagilea.
- 1939 –
- Ralph Lauren, estatubatuar moda-diseinatzailea.
- Callista Roy, estatubatuar erizaina, erizaintzaren teorian egindako ekarpenengatik ospetsua.
- Litokwa Tomeing, Marshall Uharteetako presidentea (h. 2020).
- 1940 – Cliff Richard, ingeles rock and roll abeslaria, musikaria, ekoizlea eta filantropoa.
- 1944 –
- Serif Gören, turkiar zinema-zuzendaria.
- Udo Kier, alemaniar zinema eta telebistako aktorea.
- 1945 – Vicky Hernández, kolonbiar aktorea eta irakaslea.
- 1946 –
- François Bozizé, Afrika Erdiko Errepublikako presidente ohia.
- Craig Venter, estatubatuar biokimikaria, Giza Genoma lehenengo aldiz sekuentziatu zuen zientzialaria.
- 1949 – Cristina García Rodero, espainiar argazkilaria.
- 1952 –
- Harry Anderson, estatubatuar umorista eta aktorea (h. 2018).
- Nikolai Andrianov, sobietar gimnasta artistikoa (h. 2011).
- Kaija Saariaho, finlandiar musikagilea (h. 2023).
- 1956 – Graciela Huinao, txiletar idazlea.
- 1957 – Ikuo Takahara, japoniar futbolari ohia.
- 1958 –
- Colette Capdevielle, frantziar abokatua eta politikaria.
- Thomas Dolby, britainiar pop musikaria eta musikagilea.
- Jess Herbst, estatubatuar politikari eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea.
- 1960 – Steve Cram, britainiar korrikalari ohia, ertaineko distantzian espezializatua.
- 1964 –
- Begoña Caamaño, galizierazko kazetari eta idazlea (h. 2014).
- Pere Ponce, kataluniar aktorea.
- 1968 – Matt Le Tissier, guernseyar eta ingeles futbolari ohia.
- 1971 –
- Alexandra Lamy, frantziar aktorea.
- Licia Verde, italiar kosmologoa, fisikaria eta irakaslea.
- 1975 – Floyd Landis, estatubatuar txirrindulari ohia.
- 1976 – Ben Pridmore, britainiar kontulari eta mnemonista.
- 1980 –
- Cansu Dere, turkiar aktore eta modeloa.
- Ben Whishaw, zinema, telebista eta antzerkiko ingeles aktorea.
- 1984 – Arca, venezuelar abeslaria, konpositorea, disko-ekoizlea, DJ eta modeloa.
- 1986 –
- Azusa Iwashimizu, japoniar futbolari ohia.
- Skyler Shaye, estatubatuar aktorea.
- 1988 – Mounia Youssef, libanoar-togoar artista bisuala, argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa.
- 1991 – Andrea Duro, espainiar aktorea.
- 1993 – Ardie Savea, zeelandaberritar errugbilaria.
- 1996 – Arisce Wanzer, estatubatuar modeloa eta aktorea.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1402 – Luis Nafarroakoa, Nafarroako infantea (j. 1402).
- 1833 – Santos Ladron de Zegama, nafar militarra (j. 1784).
- 1841 – Jose Antonio Muñagorri, gipuzkoar militarra (j. 1794).
- 1944 – Rufino Laiseka, PSEko buruzagi eta Bilboko alkatea, Mexikon (j. 1872).
- 1966 – Constantino Salinas, nafar sendagile eta politikari sozialista, Argentinan (j. 1886).
- 1968 – Julian Bergaretxe, gipuzkoar medikua, gastroenterologian aditua (j. 1893).
- 1972 – Nguyen Van Dong, euskal errefuxiatuen alde Miarritzen bere buruaz beste egin zuen vietnamdarra (j. 1899).
- 1988 –
- Serafín Ahedo, euskal herritar futbolaria, Mexiko Hirian (j. 1908).
- Jesús Dermit, bizkaitar txirrindularia (j. 1909).
- 1989 – René Petit, euskal herritar futbolari eta ingeniaria (j. 1899).
- 2003 – Karlos Mahoma, RIP taldeko abeslari nagusia (j. 1959).
Mundua
aldatu- 1066 – Harold II.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako azken errege anglosaxoia.
- 1172 – Luis II.a Turingiakoa, Turingiako landgraf edo jauna (j. 1128).
- 1184 – Abu Yaqub Yusuf, almohadeen bigarren kalifa.
- 1256 – Kujō Yoritsugu, Japoniako Kamakura shogunerriko bosgarren shoguna (j. 1239).
- 1536 – Garcilaso de la Vega, espainiar olerkaria (j. c. 1501).
- 1628 – Palma Gaztea, italiar margolaria (j. 1549).
- 1631 – Sofia Mecklenburg-Güstrowekoa, Danimarka eta Norvegiako erregina ezkontidea (j. 1557).
- 1688 – Joachim von Sandrart, alemaniar arte historialari eta margolaria (j. 1606).
- 1719 – Arnold Houbraken, herbeheretar margolari eta idazlea (j. 1660).
- 1857 – Johan Christian Dahl, norvegiar margolari erromantikoa, "Norvegiako paisaien margolaritzaren aita" (j. 1788).
- 1892 – Peter Nicolai Arbo, norvegiar margolaria (j. 1831).
- 1922 – Beatriz Pinheiro, portugaldar idazle, poeta, editore eta intelektuala eta Portugalgo emakumeen emantzipazio mugimendu modernoaren aitzindaria (j. 1871).
- 1930 - Irene Alba, espainiar aktorea (j. 1867).
- 1941 – Hjalmar Söderberg, suediar idazle eta kazetaria (j. 1869).
- 1943 – Saul Gutmanovitx Txernikhovski, israeldar olerkaria eta itzultzailea (j. 1875).
- 1944 – Erwin Rommel, Bigarren Mundu Gerran Alemaniako zelai-jenerala (j. 1891).
- 1951 – Joaquín Chapaprieta, Espainiako Ministroen Kontseiluko Presidentea (j. 1871).
- 1958 – Douglas Mawson, ingeles jatorriko australiar geologo eta Antartikako esploratzailea (j. 1882).
- 1959 – Errol Flynn, australiar-estatubatuar aktorea, Hollywoodeko mito handienetakoa (j. 1909).
- 1960 – Sigurd Hoel, norvegiar idazlea (j. 1890).
- 1961 –
- Paul Ramadier, Frantziako lehen ministroa (j. 1888).
- Harriet Shaw Weaver, ingeles feminista, sufragista, ekintzaile politiko eta The Egoist aldizkariko editorea (j. 1876).
- 1966 – Herminia Fariña Cobián, galiziar idazle, poeta eta antzerkigilea (j. 1904).
- 1967 – Marcel Aymé, frantziar idazlea (j. 1902).
- 1975 – Manuel López, Travieso, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1900).
- 1976 – Edith Evans, britainiar aktorea, ibilbide luze eta oparoduna (j. 1888).
- 1977 – Bing Crosby, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1903).
- 1982 – Víctor Ruiz Iriarte, espainiar idazle eta antzerkigilea (j. 1912).
- 1984 – Martin Ryle, britainiar astronomoa, 1974ko Fisikako Nobel Saria (j. 1918).
- 1985 – Pál Teleki, hungariar futbolaria (j. 1906).
- 1987 – Rodolfo Halffter, espainiar musikagilea eta musika-irakaslea (j. 1900).
- 1990 – Leonard Bernstein, estatubatuar musikagilea (j. 1918).
- 1991 – Walter M. Elsasser, alemaniar-estatubatuar fisikaria (j. 1904).
- 1995 – Helen Vlachos, kazetaritza grekoaren legenda (j. 1911).
- 1997 – Harold Robbins, estatubatuar eleberrigilea (j. 1916).
- 1999 – Julius Nyerere, lehendabiziko Tanzaniako presidentea (j. 1922).
- 2003 – Moktar Ould Daddah, lehendabiziko Mauritaniako presidentea (j. 1924).
- 2010 –
- Benoît Mandelbrot, poloniar-frantziar-estatubatuar matematikaria, geometria fraktalean egindako lanagatik ezaguna (j. 1924).
- Constance Reid, matematiken dibulgatzaile estatubatuarra (j. 1918).
- 2011 – Ashawna Hailey, estatubatuar emakumezko ingeniari elektroniko transgeneroa, AMD Am9080 mikroprozesadorearen sortzaileetako bat (j. 1949).
- 2015 – Mathieu Kérékou, Beningo presidentea (j. 1933).
- 2017 –
- Yambo Ouologuem, maliar idazlea (j. 1940).
- Richard Wilbur, estatubatuar olerkari eta itzultzailea (j. 1921).
- 2018 –
- Eduardo Arroyo, espainiar margolari eta idazlea (j. 1937).
- Milena Dravić, serbiar aktorea (j. 1940).
- 2019 – Harold Bloom, estatubatuar irakaslea, literaturaren teoria eta kritika akademikoa jorratu jorratu zituena (j. 1930).
- 2020 –
- Rhonda Fleming, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- Kuniwo Nakamura, Palauko presidentea (j. 1943).
- 2021 – Lee Wan-koo, Hego Koreako lehen ministroa (j. 1950).
- 2022 – Robbie Coltrane, eskoziar aktorea (j. 1950).
- 2023 –
- Piper Laurie, estatubatuar aktorea (j. 1932).
- Dariush Mehrjui, irandar zinema-zuzendaria (j. 1939).
- 2024 – Philip Zimbardo, gizakien jokamoldearen estatubatuar ikertzailea (j. 1933).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Zuzen, Zuzene eta Donaisti.
Kanpo estekak
aldatu