Hegoaldeko Gurutzea
Hegoaldeko Gurutzea | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Cru |
Genitiboa | Crucis |
Sinbologia | Hegoaldeko gurutzea |
Eremua | 68 gradu karratu (88. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 19 |
Izarrik distiratsuena | α Cru (itxurazko magnitudea ) |
Konstelazio mugakideak | Centaurus eta Musca |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 12.5 h |
Deklinazioa | -60° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Maiatza | |
+20° eta −-90° latitude bitartean ikusgai. |
Hegoaldeko Gurutzea edo Crux (Gurutzea esan nahi duena), (Iparraldeko Gurutzearekin kontrastean) egungo 88 konstelazioetatik txikiena da[1], eta, hala ere, ezagunenetako bat.
Erabilgarria da orientaziorako, hegoaldea puntu kardinala zehazten laguntzen bait du: lerro zuzenean 3,5 aldiz gurutzearen ardatz nagusia luzatuz, bere izarrik distiratsuena den Acruxetik hasita (Gurutzearen oina) zeruko hego polora iristen da, puntu honen inguruan, modu itxurazkoan zeru gangak bira egiten duelarik. Behin luzapen hau egin ondoren, ostertzeraino bertikal bat jaitsi baino ez da egin behar eta han dago nahiko modu zehatzean hegoalde geografikoa. Zeruko hego polotik oso gertu dagoenez Hegoaldeko Gurutzeak honen inguruan gauean zehar oso nabarmen biratzen badu ere, berdin dio bere posizioak kokapen prozedura honentzat, bere beso nagusiak, zeru poloaren inguruan biratzean, beti bere kokapena zehazten bait du.
Hegoaldeko Gurutzea hiru aldetatik Centaurus konstelazioak inguratzen du, hegoaldean Musca edo Eulia duen bitartean. Antzinako greziarrek Centaurusen zati bezala sortu zuten, baina izar patroi independente bat bezala definitu zen XVI. mendean, Americo Vespuciok 1501ean egin zuen Hegoamerikarako espedizioaren ondoren. Vespuciok bi izarren mapa bat egin zuen, Alpha Centauri eta Beta Centauri, baita gurutzeko izarrena ere. Antzinako greziarrek izar hauek ezagutu bazituzten ere, pixkanakako prezesioak europar ostertzpean jarri zituen kristau garaiaren aurretik, eta beraz ahaztuak izan ziren. Litekeena da K. a. 5000. urtean (orain arteko azken glaziazioaren amaieran) Centaurus eta Hegoaldeko Gurutzea ikusgai egotea ostertzean udaberriko gauerdian Europa erdialdeko latitudeetan.
Izar nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- α Crucis edo Acrux: konstelazio honetako dizdiratsuena 0,87ko magnitudearekin eta zeruko hamabigarren argitsuena. Zuri-urdinska koloreko izar bat da.
- Beta Crucis/β Crucis (Becrux edo Mimosa): urdin kolorekoa eta 1,25 magnitudekoa Beta Cephei motako izar aldagarri bat da.
- Gamma Crucis/γ Crucis (Gacrux): tamaina handiko erraldoi gorria eta 1,59 magnitudekoa. Oraindik bere existentzia baieztatu ez den nano zuri bat ondoan duela uste da.
- Delta Crucis/δ Crucis (Decrux): 2,79 magnitudeko azpierraldoi urdina eta Beta Cephei motako izar aldagarria.
- Epsilon Crucis/ε Crucis (Juxta Crucem): 3,56 magnitudeko erraldoi laranja.
- Eta Crucis/η Crucis: 4,14 magnitudeko izarra, konstelazioko hego muturrean kokatua.
- Theta Crucis: Bi izar ezberdinek banatzen duten Bayerren izendapena, θ1 Crucis eta θ2 Crucis. Lehena izar bitar espektroskopiko eta lerro metalikodun izar bat da.
- λ Crucis: 4,60 magnitudeko Beta Cephei motako izar aldagarria.
- μ Crucis: izar bikoitz bat. Bi izarren artean 35 arku segundoko separazioa dago. Batak 4ko magnitudea du eta besteak 5,1ekoa.
- BZ Crucis: Gamma Cassiopeiae motako izar aldagarria, 5,32 magnitudekoa.
- CD Crucis: izar urdin bero batek eta Wolf Rayet izar batek osatutako izar bitar masibo bat.
- HD 108147: exoplaneta bat duen izar horia.
- TYC 8997-1597-1: PSR B1259-63 pultsarrak eta SS 2883 Be izarrak osatutako sistema bitar bat.
Zeru sakoneko objektu nabarmengarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bitxigina (NGC 4755) izeneko izar kumulu irekia, zenbait kolore kontrastatuko izarrekin.
- Ikatz Saku Nebulosa, ilun eta dentsoenetako bat.
Gurutzearen esanahia hego hemisferioko kulturetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inken kosmobisioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiarren aurreko Perun konstelazio honek berebiziko garrantzia izan zuen lurralde honetan garatu ziren zibilizazioentzat, Chakanak, (Cruxen andetar irudikapena) kitxua klasikoan "igoera eta jaitsierako eskailera" moduko zer edo zer esan nahi duena, edo "gora eta beheranzko zubia", Kay Pacha (mundu lurtarra) Hanan Pacharekin (jainkoen mundua) eta Uku Pacharekin (hildakoen mundua) lotzen baitzituen. Mailakatutako gurutze baten forma bait du.
Bere garrantzia munduaren sortzailea eta antolatzailea den Viracocha jainkoaren bertsio ukigarria izatean dago.
Pachacutec enperadorearentzat Inka Inperioa lau zatitan banatzeko inspirazio iturri izan zen, non izar bakoitzak honakoa irudikatzen duen.
- γ Crucisek Chinchaysuyo ordezkatzen du. Iparraldean. Eskualderik aberatsena.
- β Crucisek Contisuyo ordezkatzen du. Mendebaldean.
- δ Crucisek Antisuyo ordezkatzen du. Ekialdean.
- α Crucisek Collasuyo ordezkatzen du. Hegoaldean, garrantzitsuena da zenbait arrazoigatik, horien artean honako hauek nabarmentzen direlarik: Inperioko oinarrizko etniaren jatorrizko eskualdea izatea eta bertan Titikaka lakua egotea.
- ε Crucisek, beste guztien erdian dagoenez inperioko hiriburua den Cusco ordezkatzen du.
Beste kultura amerindiar batzuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoamerikako zenbait kulturak konstelazio hau ikurtzat hartu zuten. Adibidez, Hegoamerika hegoaldean bizi diren maputxeek choyke (ñandua edo ostruka amerikarra) baten oinatzaren irudikapentzat hartzen zuten, euren sinesmenetan sakratua zen animalia.
Ipar Patagonian, XVI eta XVII. mende inguruetan, Esne Bidea ñandu ehizaleku bat bezala irudikatzen zuten, non ehiztariek "puntero"ak (α eta β Centauri) irudikatutako boleadorak erabiltzen zituzten, Magallanesen Lainoek ehizatutako animalien gorpuak irudikatzen zituzten eta Pleiadeak (eskualde honetan Zazpi antxumeak bezala ezagutuak) ñanduaren habia ziren.
Mokobientzat, chaco eskualdean bizi zirenak, punteroak eta beragandik gertuko izarrek bi ehiza txakur irudikatzen zituzten, eta hegoaldeko gurutzeak jazartutako ñanduaren erdialdeko gorputza, gurutzetik gertuko gainontzeko izarrek animaliaren irudia osatzen zuten bitartean[2].
Brasilen bizi diren bororoentzat, gurutzea ñandu bat irudikatzen zuen konstelazio baten zati zen, gurutzea bera animaliaren bi hanketako bat zelarik[2].
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko Astronomia Elkarteak ezarritako irudizko mugen arabera, Hegoaldeko Gurutzea zeruko konstelaziorik txikiena da: 68 gradu karraturekin soilik, zeruaren 600garren zatia ozta-ozta hartzen du.
-
Australiako bandera.
-
Papua Ginea Berriko bandera.
-
Brasilgo bandera.
-
Mercosurren bandera.
- Australia, Zeelanda Berria, Papua Ginea Berria eta hegoaldeko hemisferioko beste herrialde batzuren banderek ohoratzen dute. Brasilen banderak, bere erdian, konstelazio bat du, non Hegoaldeko Gurutzea nabarmentzen den.
- Hegoaldeko hemisferioko biztanleak ordezkatzen dituen ikur bat da.
- Hegoaldeko Gurutzea Pablo Nerudaren olerki batean aipatzen da.
« | "Oh Cruz del Sur, oh trébol de fósforo fragante,
con cuatro besos hoy penetro tu hermosura (...) luciérnaga a la unidad del cielo condenada, descansa en mi, cerremos tus ojos y los míos. Por un minuto, duerme con la noche de los hombres. Enciende en mi tus cuatro números constelados (...)" |
» |
—Pablo Neruda, Oda a la Cruz del Sur |
- Hegoaldeko gurutzea Stratovariusen kanta batean aipatzen da.
« | "Signs of the end I see, (Amaieraren seinaleak ikusten ditut)
Let them hear my voice in every corner of the world, (nire ahotsa munduko bazter guztietan entzun dezatela) Take heed of the warnings that I give, (kontu izan nire abisuekin) I have seen the Southern Cross forming in the sky. (Hegoaldeko Gurutzea zeruan osatzen ikusi dut) (...)" |
» |
—Stratovarius, Visions(Southern Cross) |
- J. C. Bishopen Apirileko Hodeiak eleberrian Hegoaldeko Gurutzea hainbeste errepikatzen da istorioan zehar ia beste pertsonaia bat gehiago dela. Ermitaño Lautarok zitadela sortzea erabakitzen duen tokiko zeruan agertzen da. Lainoetako Hiria aurkitzeko mapan agertzen da, eta Ermitaño Segundoren ametsetan, hau, Ipar Amerikan galduta zegoela Lainoetara itzuli ezinik egon zenean Hegoaldeko Gurutzearekin amets egin izana oroitu zuen arte. Baina beharbada Septima Dominga Lautaroren masaileko oreztetan du garrantzi gehien.
- Hegoaldeko Gurutzea Brasilgo futbol talde ospetsua den Cruzeiro Esporte Cluben ikurra da.
- Txilen Hegoaldeko Gurutzea Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko banderan irudikatzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Ridpath, Ian. (2004). «Crux» Diccionario de astronomía. Editorial Complutense, 171 or..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Torti, Marcela Verónica. (2003). Guía para el manejo y cría del Ñandú o suri Rhea americana linneo. Convenio Andrés Bello, 17-18 or. ISBN 9789586981149..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
88 konstelazioen izenak | ||
---|---|---|
Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • Chamaeleon • Circinus • Columba • Coma Berenices • Corona Australis • Corona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • Monoceros • Musca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa Major • Ursa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula |