Jean-Marie Gustave Le Clézio
Jean-Marie Gustave Le Clézio | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Niza, 1940ko apirilaren 13a (84 urte) |
Herrialdea | Frantzia Maurizio |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jémia Le Clézio (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bristolgo Unibertsitatea University of Provence - Aix-Marseille I (en) University of Nice Sophia Antipolis (en) Aix-Marseillako Unibertsitatea University of Côte d'Azur (en) |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania italiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, eleberrigilea, saiakeragilea, haur literaturaren idazlea, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | comité de lecture des éditions Gallimard (en) |
Mugimendua | Nouveau romana |
Jean-Marie Gustave Le Clézio (Niza, Frantzia, 1940ko apirilaren 13a) frantsesezko idazlea da, batez ere eleberriak egin dituena. Jaiotzatiko frantses herritartasunaz gainera, Maurizioko Errepublikakoa ere badu. Aipagarriak dira egin dituen bidaiak eta amerindiar kulturek harengan izandako eragina. 2008an Literaturako Nobel Saria eman zioten.
Bizitza eta obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Le Procès-Verbal (1963) lanarekin egin zen ospetsu. Lan horri esker, Théophraste-Renaudot saria irabazi zuen, eta kritikariak errealismo berria aipatzen hasi ziren. Nouveau roman joerak ez bezala idazketa naturala du, eta mundu tragiko baten aurrean sortzen den izu txikiena ere adierazten du, sentiberatasun handiz. Ezaugarri horiek nabarmenak dira lan hauetan: La Fièvre (1965, Sukarra), Le Déluge (1966, Uholdea), Terra amata (1967), Le Livre des fuites (1969, Ihesien liburua), La Guerre (1970, Gerra) eta Les Géants (1973, Erraldoiak).
L'Extase matérielle (1967, Estasi materiala) saiakera lanean Le Cléziok bere pentsaera estetiko-filosofikoak azaldu zituen, eta bere lanaren aldaketa ezagutarazi. Aldaketa hori nabarmen ikusi zen Voyages de l'autre côté (1975, Beste alderdiko bidaiak) lanean. Jakintza, amets eta lasaitasunezko mundu bat erakusten du, sinpletasun handiko prosaz azaldua.
Erdialdeko Amerikako indiarrekin egindako egonaldiak (1988, Le Rêve mexicain) eta Afrikako mitologian (1991, Onitsha) oinarrituta gaiak landu zituen garai horretan. Horren erakusgarri dira Mondo et autres histoires (1978, Mondo eta beste istorioak), Trois Villes saintes (1980, Hiru hiri santu), maien zibilizazioan oinarritua, eta La Ronde et autres faits divers (1982, Erronda eta beste gertakizun batzuk) lanak. Désert (1980, Basamortua) eleberriari dagokionez, hiriko bizimodu nahasira eramaten duten tuareg gazte baten drama azaltzen du.
Horiez gainera, lan aipagarriak ditu: Le Chercheur d'or (1985, Urre bilatzailea), Printemps et autres saisons (1989, Udaberria eta beste urtaroak), Étoile errante (1992, Izar ibiltaria), Hasard (1999, Zoria).
Literaturako Nobel Saria eman zioten 2008an.
Idazlanen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Le procès-verbal (1963)
- La fièvre (1965)
- Le déluge (1966)
- Vers les icebergs (Essai sur Henri Michaux) (1978)
- Désert (1980); "Basamortua" (Elkar, 2009)
- Voyage à Rodrigues, (1986)
- Le rêve mexicain ou la pensée interrompue (1988)
- Onitsha (1991)
- Diego et Frida (1993)
- Gens des nuages (1997)
- L'Africain (2004)
- Ourania (2006)
- Ritournelle de la faim (2008)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez)(Ingelesez)"Association des lecteurs de Le Clézio"