Karl Adolph Gjellerup
Karl Adolph Gjellerup | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Roholte (en) , 1857ko ekainaren 2a |
Herrialdea | Danimarka |
Heriotza | Klotzsche (en) , 1919ko urriaren 11 (62 urte) |
Hobiratze lekua | Alter Friedhof Klotzsche (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Eugenia Gjellerup |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, eleberrigilea eta antzerkigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Karl Adolph Gjellerup (Roholte, Seelandia, 1857ko ekainaren 2a - Klotzsche, Saxonia, 1919ko urriaren 13a) Danimarkako idazlea izan zen.
Georg Brandesen eragina nabarmena da haren lanetan. Hark idatzi zituen Idealista bat (1878), Danimarka Gaztea (1879) eta Antigonos (1880) eleberriek kristautasunaren kontrako jarrera azaltzen dute. Ondoren, Turgenieven eraginpean Romulus eleberria (1883), Schilleren eraginpean Brynhild antzezlana (1884), eta Schopenhaueren eraginpean Errota eleberria (1896) idatzi zituen; azken hau Gjellerupen maisulantzat hartu izan da. Budismoak erakarrita, Oparirako sua antzezlana (1903) eta Erromes kamanita eleberria (1904) idatzi zituen. Jainkoaren adiskideak (1916) eta Adar urreztatua (1917) eleberriek kristautasunerako hurbilpena adierazten dute.
1917an, Pontoppidanekin batera, Literaturako Nobel Saria jaso zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.