Edukira joan

Rabindranath Tagore

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Rabindranath Tagore

Bizitza
JaiotzaKalkuta1861eko maiatzaren 7a
Herrialdea Britainiar Raj
Talde etnikoaBengalarra
Brahmana
Lehen hizkuntzabengalera
HeriotzaKalkuta1941eko abuztuaren 7a (80 urte)
Familia
AitaDebendranath Tagore
Ezkontidea(k)Mrinalini Devi (en) Itzuli  (1883 -  1902)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
St. Xavier's Collegiate School (en) Itzuli
Hizkuntzakbengalera
ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, poeta, musikagilea, antzerkigilea, saiakeragilea, filosofoa, artista, idazlea, kanta-idazlea, kantugilea, abeslaria, film-zuzendaria, freedom fighter (en) Itzuli, Nobel Prize winner (en) Itzuli, libretista, aktorea, ipuingilea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)ভানুসিংহ
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

IMDB: nm0007173 iTunes: 3914432 Musicbrainz: 13274b60-181b-431a-b049-b48560c58e2a Discogs: 734450 IMSLP: Category:Tagore,_Rabindranath Find a Grave: 10397981 Edit the value on Wikidata

Rabindranath Tagore (bengaleraz: রবীন্দ্রনাথ ঠাকুর, ahoskera hindiz Robindronath Thakur jaioa,[1] (Kalkuta, India, 1861ko maiatzaren 7a - Kalkuta, India, 1941ko abuztuaren 7a), Bhanu Singha Thakur (Bhonita) idazle izenez ere ezaguna, Indiako azpi-kontinenteko poeta, musikari, artista, ayurveda-ikerlaria[2] eta jakintsua izan zen.[3][4] Bengalako literatura eta musika birmoldatu zituen, baita Indiako artea ere modernismoaren testuinguruan, XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran. Gitanjaliren "bertso sakon sentikorra, freskoa eta ederraren” egilea, 1913an Literaturako Nobel Saria irabazi zuen lehen ez europarra izan zen.[5][6] Tagoreren abesti poetikoak espiritualak eta merkurialtzat jotzen ziren, baina hala ere, bere "prosa dotorea eta poesia magikoa" denbora askoan ezezagunak izan ziren Bengalatik kanpo.[7] Batzuetan "Bengalako bardoa" ezizenaz izendatzen dute.[8] Gurudev, Kabiguru, eta Biswakabi ezizenak ere erabili zituen.

Tagore Kalkutako brahmo hindua zen, Burdwan eta Jessore barrutietan agintariak izandako arbasoekin,[9] zortzi urte zituenean hasi zen poesia idazten.[10] Lehen olerki esanguratsuak hamasei urterekin argitaratu zituen Bhānusiṃha ("Eguzki lehoia") ezizenarekin, literatura kritikoek aspaldi galdutako klasiko gisa hartu zituztenak.[11][12] 1877. urterako, lehenengo ipuin eta dramaturgia lanak argitaratuak zituen, bere benetako izenarekin. Humanista, unibertsalista, internazionalista eta nazionalisten aurkako sutsua izanik,[13] britainiar legea salatu zuen, Britainia Handiarekiko independentzia defendatuz. Bengalako pizkundearen adierazle, margolanak, zirriborroak eta bozetoak, ehunka testu eta bi mila abestitik gora biltzen zituen kanon zabala osatu zuen. Berak sortutako Visva-Bharati Unibertsitatean gordetzen da ondarea.[14][15][16][17]

Tagorek bengalera hizkuntza modernizatu zuen, forma klasiko zurrunak baztertuz eta hizkuntza estrukturei aurre eginez. Bere eleberriak, ipuinak, abestiak, dantza-dramak eta saiakerak gai politiko eta pertsonalak izan zituzten hizpide. Gitanjali (Abesti ofrendak), Gora (Aurpegi polita) eta Ghare-Baire (Etxea eta mundua) dira idazlan ezagunenak, eta bere olerkiak, ipuinak eta eleberriak txalotuak izan ziren, baita kritikatuak ere, zuten lirismoagatik, solaskidetzagatik, naturaltasunagatik eta kontenplazio joeragatik. Bi naziok bere konposizioak aukeratu zituzten himno nazional bezala: Indiako Jana Gana Mana eta Bangladesheko Amar Shonar Bangla. Halaber, Sri Lankako himno nazionala bere lanetan inspiratuta dago.[18][19][20]

Tagore eta Mrinalini Devi emaztea, 1883an.

Tagoretarren jatorrizko abizena Kushari zen. Rarhi Brahmins ziren, mendebaldeko Bengalako barrutian zegoen Kush izeneko herrixka batekoak.[21]

Gaztaroa: 1861-1878

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizirik iraun zuten hamahiru haurren arteko gazteena, Tagore 1861eko maiatzaren 7an jaio zen, Kalkutako Jorasango jauregian.[22][23] Gurasoak Debendranath Tagore (1817-1905) eta Sarada Devi (1830-1875) izan ziren. Tagore gehienbat zerbitzariek hezi zuten, ama haurtzaroan hil baitzitzaion, eta aitak, berriz, etengabe bidaiatzen baitzuen. Tagore familia Bengalako berpizkundearen abangoardian zegoen. Literatura aldizkariak argitaratzen zituzten, eta sarri antolatzen zituzten antzerki emanaldiak eta Bengalako eta mendebaldeko musika klasikoen kontzertuak. Tagoreren aitak Dhrupadeko musikari profesionalak gonbidatzen zituen etxera, haurrei Indiako musika klasikoa irakasteko.[24]

Tagoretarren anaia zaharrena, Dwijendranath, filosofo eta olerkaria izan zen. Beste anaia bat, Satyendranath, Indiako Zerbitzu Zibilerako izendatutako lehen indiarra izan zen, aurreko denak europarrak izan ziren bitartean. Jyotirindranath, beste anaia bat, musikaria, musikagilea eta antzerkigilea izan zen.[25] Bere arreba Swarnakumari eleberrigilea izan zen.[26] Jyotirindranathen emaztea Kadambari Devi, Tagore baino pixka bat zaharragoa, lagun maitagarria eta eragin indartsua izan zen. Ezustean bere buruaz beste egin zuenean 1884an, ezkondu eta gutxira, urte luzez egon zen sakon asaldatuta.[27]

Tagorek neurri handi batean ikasgelan eskolatzea ekidin zuen. Nahiago izaten zuen familiako jauregian barrena ibili edo gertuko Bolpur eta Panihatiko inguruak bisitatu.[28][29] Bere anaia Hemendranathen tutoretzan zegoen fisikoki gogortzeko, Ganges ibaian igeri eginaz edo mendira joanaz, eta gimnasia, judo zein borroka praktikatuz. Marrazkigintza, anatomia, geografia eta historia, literatura, matematika, sanskritoa eta ingelesa ikasi zituen. Azken hau gutxien estimatzen zuen ikasgaia zen.[30] Tagorek heziketa formala gaitzetsi zuen, eta egun bakarra iraun zuen hiriko Presidentearen Eskolan. Urte batzuk geroago esan zuen irakaskuntza egokiak ez dituela gauzak azaltzen; irakaskuntza egokiak jakin-mina pizten duela.[30]

Upanayanaren (haurtzaroko erritua) ondoren, hamaika urte zituela, Tagorek eta bere aitak Kalkuta utzi zuten 1873ko otsailean, hainbat hilabetez Indian zehar ibiltzeko. Aitaren Santiniketango jabetzak eta Amritsar bisitatu zituzten, Dalhousien kokatutako “Himalaiako muinoko estazio”ra iritsi aurretik. Han Tagorek biografiak irakurtzen zituen, historia, astronomia, zientzia modernoa eta sanskritoa ikasi zituen, baita Kālidaren poesia klasikoa aztertu ere.[30] Amritsarren egon ziren hilabeteko egonaldian, aita eta semea sarri joaten ziren Urrezko Tenplura, eta bertan abesten ziren gurbani eta nanak bani abesti eztiak izugarrizko eragina izan zuten bere baitan. "Nire oroitzapenak" (1912) liburuan, sarri aipatzen du ordukoa.

Hona adibide bat: „Amritsarreko urrezko tenplua amets bat bezala itzultzen zait. Goiz askotan aita lagundu dut aintziraren erdian dagoen Sikhen Gurudarbar horretara. Han abesti sakratuak etengabe entzuten dira. Nire aitak, fededunen artean eserita, zenbaitetan ahotsa gehituko zion laudorioaren ereserkiari, eta jendetzak ilusioz ikusten zuen ezezaguna beren debozioekin bat egiten. Eta berriro itzuliko ginen azukre-kristalen eskaintza santifikatuekin eta beste gozoki batzuekin“.[31]

Tagore Ingalaterran 1912an.

Shelaidaha: 1878–1901

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitak Tagore semea abokatu bilakatzea nahi zuenez, 1878an Ingalaterrako Brightoneko eskola publiko batean matrikulatu zuen.[32] Zenbait hilabetez Tagore familiak Brighton ondoan zuen etxe batean bizi izan zen. Handik gutxira, Tagoreren anaia Satyendranathen emaztea eta bere ilobak Suren eta Indira Devi berarekin bizitzera joan ziren.[33] Zuzenbideko klaseak jarraitu zituen denbora batez Londreseko University Collegen, baina berriro utzi zituen ikasketak, eta Shakespeareren "Coriolanus" zein "Antonio eta Kleopatra", eta Thomas Brownen "Religio Medici" antzerkiak bere kabuz aztertzea aukeratu zuen.[28]

Ingelesez, irlandarrez eta eskoziarrez sortutako folk doinu biziek harrituta utzi zuten Tagore.[32][34] 1880an, Bengalara titulurik gabe itzuli zen, Europako nobedadeak Brahmo tradizioekin bateratzea erabakita, bakoitzari onena ateraz.[35] Bengalan egonkortu ondoren, Tagorek aldiro-aldiro olerkiak, ipuinak eta eleberriak argitaratzen zituen. Hauek Bengala barnean eragin handia izan arren, arreta nazional urria jaso zuten.[36] 1883an 10 urteko Mrinalini Devirekin ezkondu zen, garai hartako ohiko praktikari jarraituz.[37] Bost seme-alaba izan zituzten, horietatik bi haurtzaroan zendu zirenak.[38]

1890. urtean, Tagore bere arbasoengandik jasotako ondasun zabalak kudeatzen hasi zen Shelaidahan (gaur egun Bangladeshko eskualdea). Emaztea eta seme-alabak 1898an aldatu ziren bertara bizitzera. Tagorek bere lan ezagunenen artean dagoen Manasi (1890) olerki liburua argitaratu zuen.[39] Bestalde, Zamindar Babu bezala, Padma ibaia gurutzatu zuen luxuzko familiako itsasontzian. Bidenabar, baserritar maizterrei errenta sinbolikoak kobratu ondoren, bedeinkatu egiten zituen, eta hauek otordu apalekin ohoratzen zuten, inoiz arroz lehorra eta esne garratzarekin.[40]

1891-1895 garaian izan zuen ekoizpen handiena;[34] hiru liburutan bildutako Galpaguchchha-ko 84 istorioen erdiak baino gehiago idatziz.[41] Istorioak ironiaz eta larritasunez aztertzen zuten Bengalako idealizatutako landan zegoen txirotasuna.[42][43]

1901ean Tagore Santiniketanera joan zen marmolaz jositako otoitz aretoa duen monasterio bat sortzera, Mandir izenekoa.[33] Eskola esperimentala zen, zuhaitzekin, lorategiekin eta liburutegi batekin. Han bere emaztea eta semeetako bi hil zitzaizkion. Aita 1905ean zendu zen. Herentziagatik eta Tripurako Maharajarengandik hileroko ordainketak jaso zituen, eta hainbat diru sarrera izan zituen bere familiaren bitxiak eta Puri itsas ondoko bungalowa saldu zirelako, eta baita 2.000 rupia jaso zituen orduan, saldutako liburuen eskubideengatik.[33] Bengalako eta atzerriko irakurleak irabazi zituen; "Naivedya" (1901) eta "Kheya" (1906) liburuak argitaratu zituen, eta poemak bertso librera itzultzen zituen.[44]

1913ko azaroan, Tagorek urteko Literaturako Nobel Saria irabazi zuela jakin zuen. Suediako Akademiak 1912ko Gitanjalin oinarrituta itzulitako materialean, izaera idealista txiki bat estimatu zuen.[44] 1915eko Urtebetetze Ohoretan, Britainia Handiko George V erregeak zaldun izendatu zuen, baina Tagorek uko egin zion 1919ko Jallianwala Bagheko sarraskiaren ostean.[45] Zaldungoari uko eginez, Lord Chelmsford Indiako erregeorde britainiarrari zuzendutako eskutitz batean, honakoa idatzi zuen:

« Zorigaiztoko jendeari eragindako zigorren larritasun desproportzionala, eta horiek aurrera eramateko moduak, sinetsita gaude, ez dutela paralelismorik gobernu zibilizatuen historian... Iritsi da garaia, ohorezko txapak gure umiliazioaren testuinguru inkongruentea agertzen dutela, eta nire aldetik, bereizketa berezi guztiak alboratuz, gure nazioaren jendearen aldamenean egon nahi dut.[46][47] »


1919an, Anjuman-e-Islamiako presidentea zen Syed Abdul Majidek gonbidatu zuen lehen aldiz Sylhet bisitatzera. Ekitaldiak 5000 pertsona baino gehiago erakarri zituen.[48]

1921ean, Tagorek eta Leonard Elmhirst nekazaritzako ekonomialariak "Landa Berreraikuntzarako Institutua" sortu zuten Surul herrian, Ashramwetik gertu. Mundu mailako emaileen, funtzionarioen eta jakintsuen laguntza bilatu zuen, "ezagutza biziberritzeko" ezjakintasunaren txaboletatik.[49] 1930eko hamarkadaren hasieran, ingurugiroaren "kasta eta ukiezin”en kontzientzia anormala zuzentzen saiatu zen.[50] Egoeraren aurka hitz egin zuen, Dalit ukiezinen heroiei olerkiak eta dramak idatzi zizkien, eta kanpaina egin zuen, arrakastaz, Guruvayoor tenplua Daliten izenean zabaltzeko.[50]

Tagoren etxea Shelaidahan, Bangladeshen.
Gitanjali olerki liburuaren kontrazala, William Rothensteinek egina 1913an.

Ilunabarreko urteak: 1932–1941

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dutta eta Robinsonek Tagoreren bizitzaren fase hau "literato patetiko" bat bezala deskribatzen dute. Bere iritziz, giza zatiketak azalekoak zirela azpimarratzen zuen. 1932ko maiatzean Irakeko basamortuan zegoen beduinoen kanpamentu batera bisitan joan zenean, tribuko buruzagiak zera esan zion: "Gure Profetak esan zuen egiazko musulmana bere hitzek eta ekintzek egiten dutela, anai-arrebei kalterik gutxiena eraginez..." Tagorek egunkarian konfiantzan idatzi zuen: "Kezkatuta gelditu nintzen bere hitzetan ezinbesteko gizateriaren ahotsa antzeman nuelako". Amaiera arte Tagorek ortodoxia aztertu zuen, 1934an aldatuz.[50]

Urte hartan, lurrikara batek Bihar hiria jo zuen, eta milaka hil zituen. Mahatma Gandik karma sismiko bezala aldarrikatu zuen, jainkozkoak mendekua hartuz Daliten zapalkuntzagatik. Tagorek deitoratu egin zuen ideia, bere inplikazio itxuragabeagatik.[51] Halaber, negar egin zuen Kalkutako txirotasun iraunkorragatik, eta Bengalako gainbehera sozioekonomikoagatik, eta estetika plebeio berri horiek, errimarik gabeko ehun lerroko olerki batean xehatu zituen, gerora Saturit Ray zuzendariaren "Apur Sansar" filmak teknika bera erabiliz.[51] Hamabost liburu berri argitaratu zituen, horien artean Punashcha (1932), Shes Saptak (1935) eta Patraput (1936) poema-prosa lanak. Esperimentazioak jarraitu egin zuen bere prosa-kantuetan eta dantza-drametan: Chitra (1914), Shyama (1939) eta Chandalika (1938), eta baita eleberrietan, Dui Bon (1933), Malancha (1934) eta Char Adhyay (1934).[52]

Tagoreren asmoak zientziara zabaldu ziren bere azken urteetan, 1937ko Visva-Parichay saiakera bilduman ageri den bezala. Lege zientifikoekiko errespetua, eta biologia, fisika eta astronomia sartu zituen bere olerkigintzan, naturalismo zabala eta egiazkotasuna erakutsiz.[53] Zientziaren prozesua saretu zuen, zientzialarien narrazioak hainbat istorioetan ehunduz, hala nola Se (1937), Tin Sangi (1940) eta Galpasalpa (1941). Bere azken bost urteak min kronikoak eta aldi luzeko bi gaixotasunek markatu zuten. Hauek Tagorek 1937ko bukaeran konortea galdu zuenean hasi ziren, eta ondorioz komatoso eta heriotzatik gertu egon zen denbora batez. Horrela gertatu zen 1940ko bukaeran antzeko birgaixotze batean, eta hortik ez zen sekula errekuperatu. Dena den, urte hauetako olerkigintza bere onenen artean dagoː[51] "Lainoak flotatzen sartzen dira nire bizitzan, orain ez euririk edo euri ekaitzik ekartzeko, baizik eta kolorea gehitzeko nire ilunabarreko zeruari. – 292 bertsoa, „Kaleko txoriak“." [54]

Agonia luzeko epea Tagoreren heriotzarekin amaitu zen, 1941eko abuztuaren 7an, laurogei urte zituela.[51] Berak eraikitako Jorasanko jauregiko goiko solairuan zendu zen.[55] A. K. Senek, uztailaren 30ean honako azken poema hau jaso zuen:[56] “Nire urtebetetze egunaren erdian galduta nago. Lagunak nahi ditut, haien ukitua, lurraren azken maitasunaz. Bizitzaren azken eskaintza hartuko dut, gizakiaren azken bedeinkapena hartuko dut. Gaur nire zakua hutsik dago. Eman beharreko nuen guztia eman dut. Zerbait jasotzen badut ordez, maitasun pixka bat, barkamen pixka bat, nirekin hartuko dut, hitzik gabeko amaierako jaialdira igarotzen den itsasontzia hartzen dudanean”.

Alemanian, 1931.

1878 eta 1932 artean, Tagorek bost kontinenteetako hogeita hamar herrialde baino gehiagotan jarri zuen oina.[50] 1912an, itzulitako lanen zati bat Ingalaterrara eraman ondoren, hainbat ospetsuren arreta jaso zuen, besteak beste, misiolari eta Gandhiren babestua zen Charles F. Andrews, poeta irlandarra William Butler Yeats, eta baita Ezra Pound, Robert Bridges, Ernest Rhys, Thomas Sturge Moore.[50] Yeatsek Gitanjaliren ingelesezko itzulpenaren hitzaurrea idatzi zuen; eta Andrews Tagorekin egon zen Santiniketan. 1912ko azaroan, Tagore bira egiten ibili zen Estatu Batuetan[57] eta Erresuma Batuan, eta Buttertongo Andrewsen kleroko lagunekin hartu zuen ostatu.[58] 1916ko maiatzetik 1917ko apirilera arte, Japonian eta Estatu Batuetan klaseak eman zituen.[50] Nazionalismoa salatu zuen.[59] "Nazionalismoa Indian" bere saiakera, mespretxatua eta goraipatua izan zen, era berean. Romain Rolland eta beste bakezale batzuek, miretsi egiten zuten.[41]

Etxera itzuli eta gutxira, 63 urteko Tagorek Peruko gobernuaren gonbidapena onartu zuen. Mexikora ere bidaiatu zuen. Gobernu bakoitzak, bisitak ospatzeko, 100.000 dolar agindu zion bere ikastetxerako.[60] 1924ko azaroan Buenos Airesera iritsi zen, eta astebetera Tagore gaixo bat Villa Miralriora joan zen atseden hartzera, Victoria Ocamporen aginduz. 1925eko urtarrilean itzuli zen etxera. Hurrengo urteko maiatzean, Tagore Napolira iritsi zen; eta biharamunean Mussolini ezagutu zuen Erroman.[61] Haien hasierako harreman atsegina laster amaitu zen, Tagorek Il Duceren faxismoa aipatu zuenean. Baina aurretik goraipatu egin zuen: "Zalantzarik gabe, nortasun aparta du.[61] Hain da kementsua bere burua, Michelangeloren zizela ekartzen didala gogora". Faxismoaren "suzko bainuak" apaldu zuen "Italiako arima hilezkorra ... argi motelaz jantzirik".[62]

Tagoreren inizialak bengaleraz, Ra-Tha, egurrezko zigilu batean inskribatuta.

Tagore 1926ko azaroan Hungariara iritsi zen, eta denbora bat igaro zuen Balatonfüred hirian, Balaton lakuaren ertzean zegoen bainuetxean, bihotzeko arazoetatik errekuperatzen. Zuhaitz bat landatu zuen, eta 1956an bere busto-estatua bat jarri zen bertan (Indiako gobernuaren oparia, Rasithan Kashar artistaren lana, 2005ean berri batekin ordezkatua izan zena). 1957tik hona, laku-pasealekuak bere izena darama.

1927ko uztailean, Tagore eta bi lankidek lau hilabeteko bira hasi zuten hego-ekialdeko Asia bisitatuz. Bali, Java, Kuala Lumpur, Malacca, Penang, Siam eta Singapurrera joan ziren. Bidaien egunerokoa osatu zuten Jatri (1929) liburua argitaratuz.[63] 1930 hasieran, Bengala utzi zuen ia urte osoan zehar Europan eta Estatu Batuetan ibiltzeko. Britainia Handira itzuli zenean, bere margolanak Parisen eta Londresen erakusgai zeuden bitartean, Birminghameko kuakeroen bizileku batean hartu zuen ostatu. Bere Oxford Hibbert hitzaldiak idatzi zituen, eta urteroko Londreseko kuakeroen topaketan hitz egin zuen.[61] Bertan, britainiarren eta indiarren arteko harremanei buruz mintzatuz, hurrengo bi urtetan behin eta berriz jorratuko zuen gaia, Tagorek "urruntzearen hutsune iluna" izan zuen hizpide.[61] Aga Khan III.a bisitatu zuen, Dartington aretoan egon zen, Danimarka, Suitza eta Alemania bisitatu zituen 1930eko ekaina eta irailaren erdialdera, eta ondoren Sobiet Batasunera joan zen.

1932ko apirilean, persiar Hafez mistikoak intrigatuta, Reza Shah Pahlavik ostatu eman zion.[64] Beste hainbat bidaiatan, Tagore pertsonaia ezberdinekin egon zen, hala nola Henri Bergson, Albert Einstein, Robert Frost, Thomas Mann, George Bernard Shaw, H.G. Wells eta Romain Rollandekin.[61] Pertsiara, Irakera (1932an), eta Sri Lankara (1933an) egindako bisitek Tagoreren atzerriko azken bira osatu zuten, eta komunismoaren, nazionalismoaren eta komunalismoaren aurkako iritziak sakondu besterik ez ziren egin.[61] Indiako lehendakariorde M. Hamid Ansari esan zuen Rabindranath Tagorek erkidegoen, gizarteen eta nazioen arteko hurbilketa kulturala predikatu zuela, jokabide liberal hau ohikoa bilakatu aurretik. Tagore bere garaikoa baino gizon aurreratuagoa zen. Iranera 1932an egin zuen bisitan honela idatzi zuen, "Asiako herrialde bakoitzak bere arazo historikoak konponduko ditu bere indarraren, naturaren eta beharren arabera. Baina aurrera egiteko bidean bakoitzak eramango duen lanpara, bateratu egingo da guztien ezagutzaren izpia argiztatzeko."[65]

  • “Gure grinak eta nahiak menderakaitzak dira, baina gure izaerak elementu horiek osotasun harmoniatsu batean menperatzen ditu. Horrelako zerbait gertatzen da mundu fisikoan? Elementu menderakaitzak, dinamikoak dira bultzada indibidualarekin? Ba al dago printzipioren bat mundu fisikoan, elementuok menderatzen dituena, antolaketa ordenatuan ezarrriz?” Einsteinekin izandako elkarrizketan, 1930eko apirilaren 14an.[66]

Batez ere bere olerkigintzagatik ezaguna, baina Tagorek eleberriak, saiakerak, ipuinak, bidaien kronikak, dramak eta milaka abesti idatzi zituen. Tagoreren prosa aipatuz, bere kontakizun laburrak dira, ziurrenik, gehien nabarmentzen direnak. Eta bengalera hizkuntzan generoaren sorrera egozten zaio. Bere lanak maiz izaera erritmiko, baikor eta lirikoagatik ezagutzen dira. Horrelako istorioek gehienetan jende arruntaren bizitzan mailegatzen zituen. Tagoreren fikzio ezak, lanak historia, hizkuntzalaritza eta espiritualtasunarekin lotu zituen.[67]

Tagore Valmiki Pratibha izenburuko antzezlanaren rol nagusian, eta bere iloba Indira Devi, Lakshmi jainkosaren paperean, 1881ean.

Autobiografiak idatzi zituen. Bere bidaien egunerokoak, saiakerak eta hitzaldiak hainbat liburukitan bildu ziren, besteak beste, Europa Jatrir Patro („Eskutitzak Europatik”) eta Manusher Dhormo („Pertsonaren erlijioa“). Einsteinekin izan zuen elkarrizketa laburra, "Oharra naturaren errealitatearen gainean", azken liburukiaren eranskin gisa jasotzen da. Tagoreren jaiotzaren 150. urtemugan, bere lanen gorputz osoaren (Kalanukromik Rabindra Rachanabali izenburuarekin) antologia argitaratzen ari dira bengaleraz, orden kronologikoan. Lan bakoitzaren bertsio guztiak biltzen ditu, laurogei bolumen inguru betez.[67] 2011n, Harvard University Press Visva-Bharati Unibertsitatearekin lankidetzan aritu zen „Funtsezko Tagore“ argitaratzeko. Bestalde, Tagoreren lanen antologia handiena ingelesez Fakrul Alamek eta Radha Chakravarthyk editatu zuten, eta bere jaiotzaren 150. urteurrena adierazi zuen.[68]

Tagorek dramarekin izandako esperientziak hamasei urte zituenean hasi ziren, bere anaia Jyotirindranathekin. Hogei urte betetakoan idatzi zuen lehen obra dramatikoa, "Valmiki Pratibha", jauregian bertan antzeztua izan zena. Tagorek adierazi zuenez, bere lanek "sentimenduaren eta ez ekintzaren jolasa" artikulatu nahi zuten. 1890ean bere antzerkirik onenetzat jo izan den "Visarjan" izatzi zuen, "Rajarshiren" eleberriaren moldaketa bat. Jatorrizko bengalera hizkuntzan, lanok azpi-trama korapilatsuak eta bakarrizketa hedatuak jasotzen zituzten.[25]

Geroago, Tagoreren dramek gai filosofiko eta alegoriko gehiago erabili zituzten. Dak Ghar („Postetxea“; 1912) antzezlanean adibidez, Amal umea bere mugalde hutsalak desafiatzen deskribatzen du, azkenean "lokartzen" ari dela, bere heriotza fisikoa iradokiz. Mugarik gabeko erakargarritasuna duen istorioa: Europan kritika ezin hobeak jaso zituena. Dak Gharrek heriotza jorratu zuen, Tagoreren hitzetan, "aberastasun gordina eta egiaztatutako kredoen mundutik askatasun espirituala".[69] Beste antzerki bat, Chandalika („Neska ukiezina“), antzinako kondaira budista batean inspiratuta zegoen. Bertan Anandak, Gautamako Budaren jarraitzaileak, tribuko neska bati ura eskatzen dio.[64] Raktakarabi ("Heriotzorri gorriak"), Yaksha puri- ko biztanleen agintea duen errege kleptokrata baten aurkako borroka alegorikoa da.[70]

Chitrangada, Chandalika, Shyama eta beste funtsezko antzezlan batzuk dantza-drama moldaketak dituzte, elkarrekin Rabindra Nritya Natya izenarekin ezagutzen direnak.

Sabuj Patra aldizkariaren azala, Pramatha Chaudhurik argitaratua.

Tagorek 1877. urtean hasi zuen bere ibilbidea, hamasei urte besterik ez zituenean, "Bhikharini"-rekin ("Emakume eskalea").[40] Honekin, Tagorek modu eraginkorrean asmatu zuen bengalerako ipuin generoaren hizkuntza. 1891tik 1895era egindako lau urteak Tagoreren "Sadhana" aldia bezala ezagutzen da, Tagoreren aldizkari baten izena.[71] Garai hau Tagoreren emankorrena izan zen, Galpaguchchharen hiru liburukietan bildutako istorioen erdiak baino gehiago egin zituelako. Bilduma osoan, laurogeita lau ipuin jasotzen dira. Horrelako kontakizunek normalean Tagoreren inguruko gogoetak erakusten dituzte, ideia moderno eta modazkoekin, eta buruko puzzle interesgarriak eginaz (bere adimena probatzea gustatzen zitzaion). Normalean, bere istorio goiztiarrek ("Sadhana" garaikoak adibidez) bizitasun eta berezkotasun oparoarekin lotu zituen. Ezaugarri horiek oso lotuta zeuden bizi izan zen herrietako bizimoduarekin, besteak beste, Patisar, Shajadpur eta Shilaida, Tagore familiak jabetza handiak kudeatzen zituelako bertan.[71] Han, jende pobre eta arrunten bizitza ikusi zuen, eta ordura arte ez bezala Indiako literaturan, era sakonean eta sentimenduz aztertzen aritu zen. Hain zuzen ere, "Kabuliwala" ("Kabuleko fruta saltzailea", 1892an argitaratua), "Kshudita Pashan" ("Harri gosetuak",1895eko abuztua) eta "Atithi" ("Iheslaria", 1895) ipuinetan, zapalduengan ardaztu zuen azterketa analitiko hori. "Galpaguchchhako" izenaz ezagutzen ziren beste ipuin asko, bere Sabuj Patra aldian izan ziren idatziak, 1914tik 1917ra. Tagorek editatu eta laguntzen zuen beste aldizkari baten izena hori bera zen.[71]

Tagorek zortzi eleberri eta lau kontakizun luze idatzi zituen, horien artean Chaturanga, Shesher Kobita, Char Odhay eta Noukadubi. Ghare Baire eleberrian („Etxea eta mundua“), Nikhil protagonistaren zamindar idealistaren lenteen bidez, indiar nazionalismoa, terrorismoa eta erlijio grinak Swadeshi mugimenduan gaitzesten ditu. Tagoreren sentimendu gatazkatsuen adierazpen zintzoa zen, 1914ko depresioaren ondorioz sortua. Eleberriak musulmanen eta indiarren indarkeria azaltzen du, eta Nikhil zauritzen denean (ziurrenik heriotza-zauriak) amaitzen da.[38]

Gorak indiarren identitatearen inguruan eztabaidatutako galderak planteatzen ditu. Ghare Bairerekin gertatzen den bezala, norberaren identitatearen gaiak (jāti), askatasun pertsonala eta erlijioa, familiako istorioaren eta maitasun triangeluaren testuinguruan garatzen dira.[69] Bertan 1857ko matxinadan mutiko umezurtz irlandar bat Hindu familia batek hazten du, eta hortik dator gora (“zurixka”) izenburua. Bere jatorri atzerritarraren berri ez zuela, Indiako errebelde erlijiosoak zigortzen zituen, indigenenganako maitasunagatik, era berean aberkideen aurka agertuz. Brahmo neskato batekin maitemintzen da, eta horrek derrigortzen du aita kezkatuak iragan galdua agerian uztera, natibismo grina alboratzeko. Tradizionalismo zorrotzaren alde eta kontrako "benetako dialektika" agertuz, "kolonialismoaren enigma jorratzen du, marko jakin bateko posizio guztien balioa erretratatuz [...] ez bakarrik sinkretismoa, ez bakarrik ortodoxia liberala, baizik eta muturreko tradizionalismo erreakzionista, gizakiek partekatzen dutenarentzako deia eginez". Tagorek horien artean "identitatea [...] dharma gisa pentsatuta" nabarmentzen du.[72] ogajog-en („Harremanak“), Śiva-Satiren idealekin lotua zegoen Kumudini heroina, zalantzan dago neba zaharrenaren fortuna hondoratzen ari delako progresiboki alde batetik, eta bere senarra izatearen papera bestetik. Tagorek joera feminista lausotzen du; pathosek haurdunaldiaren, betebeharraren eta familiaren ohorearen ondorioz harrapatutako emakumeen egoera lotsagarria irudikatzen du, eta aldi berean Bengalako lur noble ustelarekin sartzen da.[73] Istorioa bi familien arteko azpiko lehiaren inguruan garatzen da, gainbeheran dauden Chatterjees nobleak, eta diru zein harrokeria berriaren ordezkari diren Ghosalsak. Kumudini, Biprodasen arreba, bi familien artean harrapatuta sentitzen da, Madhusudanekin ezkonduta dagoelako. Etxe tradizional eta babesle baten hezitakoa izanik, emakumezkoen harremanak ere horrelakoak dira.

Beste eleberri batzuk, berriz, gorabeheratsuak ziren: Shesher Kobita („Azken poema“ edo „Agurreko abestia“ bezala itzulia izan da), bere eleberririk lirikoena da, olerki eta pasarte erritmikoekin, protagonista olerkaria delako. Satiraren eta postmodernismoaren elementuak ditu, eta poeta zaharkitu baten ospea erasotzen duten pertsonaiak dira nagusi. Bere lanen artean eleberriak izan arren gutxien estimatzen direnak, arreta berritu dute Ray eta beste zine zuzendari batzuk egindako filmen bidez: Chokher Bali eta Ghare Baire dira bi eredu garbiak. Lehenengoan, Tagorek Bengalako gizartea heroinaren bidez inskribatzen zuen: alargun menderakaitz bat, bere kabuz bizitzea nahiko zuena. Alargunen lutoaren ohiturari barre egiten zion, ez zutelako baimenik berriz ezkontzeko. Ondorioz, bakardadean eta itxialdian bizitzera behartuta zeuden. Dena den, Tagorek behin honela idatzi zuen: "Beti deitoratu dut eleberriari eman nion amaiera.”[73]

Nazioartean, Gitanjali (bengaleraz: গীতাঞ্জলি) da Tagoreren olerki bilduma ezagunena, eta lan honegatik Literaturako Nobel Saria eman zioten 1913an. Tagore Literaturako Nobel saria jaso zuen lehen ez-europarra izan zen, eta Theodore Roosevelten ondoren, europarra ez zen bigarren pertsona Nobel Sari bat jasotzen.[74] Gitanjali ez ezik, beste lan aipagarri batzuk ere baditu, hala nola Manasi, Sonar Tori ("Urrezko itsasontzia"), eta Balaka ("Antzara basatia". Izenburua arima migratzaileen metafora da).[38]

Tagore bere jarraitzaileei irakurtzen, 1925ean.

Tagoreren estilo poetikoa, XV eta XVI. mendeko Vaishnava poetek ezarritako leinutik abiatzen da. Formalismo klasikotik hasi eta komikoa, irudikorra eta estasizkoa izatera ailegatzen da. Vyasaren mistika atabistikoaren eragina jaso zuen, eta baita rishi-egileena, horien artean daudela Upanishade, Bhakti-Sufi Kabir mistikoa eta Ramprasad Sen.[75] Tagoreren poesia berritzaile eta helduenetan, Bengalako landa-folk musikaren esposizioa barneratzen da, bereziki Baul mistikoaren eta Lalon bardoaren baladak.[76][77]

Tagoreri esker berriro izan ziren deskubrituak eta popularrak XIX. mendeko Kartābhajā ereserkiak, barneko jainkotasuna eta errebolta nabarmentzen dituztenak, bhadralok erlijioso eta gizarte ortodoxiaren aurka.[77] Bere Shelaidaha urteetan, poemek moner manusharen ahots lirikoa hartu zuten, Bāulsen "gizakia bihotzaren barnean" eta Tagoreren "bazter sakonetako bizitza-indarra", edo devataren meditazioa "Jainkoaren bizia barnean".[78] Irudi hori jainkotasunarekin lotzen zuen, naturaren erakargarritasunaren bitartez eta giza dramaren elkarrekintza emozionalaren bidez. Tresna horiek Bhānusiṃha poemetan erabili zituen, Radha-Krishna erromantzearen kronika eginaz, behin eta berriz berrikusi zuena hirurogeita hamar urteetan zehar.[76]

Geroago, ideia poetiko berriak garatzeko asmoz, Tagorek kontzeptu berriak xurgatu zituen Bengalan identitate berezi bat hartuz. Horren adibide izan ziren Afrika eta Camalia, bere azken poemen artean ezagunenak.[76]

Abestiak (Rabindra Sangeet)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tagore musikagile oparoa izan zen, 2.230 abesti inguru eginaz.[79] Bere abestiak rabindrasangit ("Tagore abestia") bezala ezagutzen dira, eta idatzi zuen literaturarekin bat egiten zuten, olerki edo eleberri, ipuin edo antzerki, lirikotasuna zuten. Hindustani musikaren thumri estiloak eraginda, giza emozioen gama osoa landu zuen, bere hasierako Brahmo deboziozko ereserkitik hasi eta konposizio ia erotikoetaraino.[10] Arropa klasikoen tonu kolorea iragartzen zuten neurri askotan. Abesti batzuk raga baten doinua eta erritmoa leialki imitatzen zituzten, eta beste batzuk raga desberdinetako elementu nahastu berriak.[80] Dena den, lanen bederatzi hamarren gutxi gorabehera ez ziren bhanga gaan, baizik eta melodien gorputza balore berriekin uztartu zituen, mendebaldeko, hindustaneko, Bengalako folka eta beste eskualdeetako zapore berriekin, hain zuzen Tagoreren arbasoen kultura propioaren kanpokoak.[78]

1971n, Amar Shonar Bangla abestia Bangladeshko himno nazionala bihurtu zen. Baina jatorriz, 1905eko Bengala lerro komunaletan zatiketaren aurka protesta egiteko zegoen idatzita: Bengalako ekialdeko gehiengo musulmana, mendebaldeko hinduengandik bereiztea, eskualdean odol sarraskia ekidin asmoz.[81] Tagorek zatiketa independentziaren mugimendua gelditzeko plan maltzur gisa ikusi zuen, eta bengaleraren batasuna eta komunalismoa berreskuratzea zuen helburu. Jana Gana Mana idatzi zuen, Shadhu-bhashan bengalera sanskritizatu era batean, eta Tagorek konposatutako Brahmo ereserkiaren bost ahapaldietako lehenengoa zena. 1911. urtean Indiako Kongresu Nazionaleko Kalkutako biltzarrean izan zen abestua lehen aldiz, eta 1950ean Indiako Errepublikako Batzar Konstituzionalak himno nazionaltzat onartu zuen.[82] Bestalde, Sri Lankako himno nazionala bere lanetan inspiratu zen.[18][20]

Bengalarrentzat, abestiaren erakargarritasuna Tagoreren poesia gainditzen zuen, deskribatutako indar emozionalaren eta edertasunaren konbinazioagatik. Horrela, Modern Review aldizkariak zioenez, "Bengalan etxe kulturik ez dago non Rabindranathen abestiak kantatzen ez direnik, edo gutxienez kantatzen saiatu ... Herritar analfabetoek ere bere abestiak kantatzen dituzte."[69] Tagorek, Vilayat Khan sitar maisuarengan eta Sarodiyas Buddhadev Dasgupta zein Amjad Ali Khanengan eragin zuen.[80]

Tagore eta Albert Einstein, 1930ean.

Tagoreren bengalera hizkuntzako inizialak "Ro-Tho" (RAbindranath THAkur) egurrezko zigiluan landu ziten, Ipar Amerikako Pazifikoko ipar-mendebaldeko Haidako tailer tradizionaletan erabilitako diseinuen antzekoak. Tagorek sarritan apaindu zituen bere eskuizkribuak horrelako artearekin.[83]

Hirurogei urte zituela, Tagore marrazten eta margotzen hasi zen. Parisen estreinaldi erakusketa bat egin zuen, Frantziako hegoaldean ezagutu zituen artisten animoak bultzatuz, eta ondoren Europa osoan egin zituen bere obra ugarien erakusketak.[69] Gorri-berde koloreen itsua izan zen, kolore eskema bitxiak eta estetika latzak erakusten zituzten obrak sortuz. Tagorek hainbat estilo desberdinen eragina jaso zuen, besteak beste, Irlanda Berrikoko iparraldeko malangganeena, Papua Ginea Berriako artistena, Ipar Amerikako Ozeano Bareko eskulturen taulena, eta Max Pechstein alemaniarrak egindako egur lanenak.[83] Artistaren idazkeraren begirada agerian geratu zen zeharkako hitzak eta bere eskuizkribuen hitzak diseinatzen zituzten leitmotib sinple eta artistikoetan. Tagoreren letra batzuk koadro jakin batzuen sinestetiko zentzuari jarraitzen zieten.[78]

Rabindranath margolariak izan zituen bere aldamenean, eta beti margotu nahi izan zuen. Idazketa eta musika, antzerkigintza eta aktore izatea modu naturalean eta ia prestakuntzarik gabe iritsi zitzaizkion, bere familiako beste hainbaten kasuan bezala. Baina margotzeak saihestu egin zion. Hala ere, artea menderatzen gaztetatik saiatu zen eta horri buruzko hainbat erreferentzia agertzen dira hasierako gutunetan eta gogoan. 1900ean, adibidez, berrogei urte zituela eta jada idazle ospetsua zenean, Jagadishchandra Boseri idatzi zion: "Harrituta geratuko zara marrazki liburu batekin esertzen naizela entzutean.[84] Esan beharrik ez dago, argazkiak ez direla Pariseko inongo erakusketarako zuzenduak. Susmo txikiena ere ez dut, edozein herrialdetako galeria nazionalak bat-batean ez dutela erabakiko zergak igotzea nire margoak erosteko. Baina hain justu amak semerik zakarrenari maitasuna ematen dion bezala, ezkutuan sentitzen naiz hain kostata ailegatzen zaidan trebezia honekin". Era berean, borragoma arkatza baino gehiago erabiltzen ari zela konturatu zen, eta azkenean atzera bota zen emaitzekin konforme ez zegoela erabakiz, margolaria izatea ez zelako berarentzat.[84]

Tagorek artistaren begia jarri zuen baita bere idatzietan, zeharkako hitzak eta hitz-diseinuak bere eskuizkribuz apaindutako zigilu artistikoekin apainduz. Indiako Arte Modernoko Galeria Nazionalak Tagoreren 102 lan zerrendatzen ditu bere bildumetan.[85][86]

Tagorek inperialismoaren aurka egin zuen eta Indiako nazionalistei babesa eman zien.[10][35] Ikuspegi horiek Manasten agertu ziren lehenengo aldiz, hogei urtetik gorako sasoian eginak.[87] Hindu-aleman knspirazioaren epaiketan sortutako frogek, Ghadariten gaineko ezagutza zuela baieztatzen zuten, eta Terauchi Masatake Japoniako lehen ministroa eta Ōkuma Shigenobu lehen ministrordearen babesa lortu zuela adierazi zuten.[88] Swadeshi mugimendua irauli zuen, eta 1925eko Charkharen gurtza saiakeran gaitzetsi.[35]

Tagore anfitrioi lanetan, Mahatma Gandhi eta Kasturba emaztearkin, Santiniketan, 1940an.

Biktima sentitzea saihesteko eta horren ordez auto-laguntza eta hezkuntza bilatzeko eskatu zion jendeari. Eta Britainia Handiko administrazioa "gure gaixotasun sozialaren sintoma politikoa" zela ikusi zuen. Berak eutsi zuen, pobreziaren muturrean zeudenentzat ere, "iraultza ezin zela itsua izan"; baizik eta hobe zela "hezkuntza etengabea eta zentzuduna lortu".[61][64]

  • "Beraz, errepikatzen dut gizakiaren benetako ikuspegia ezin dugula izan, maitatzen ez badugu. Zibilizazioa epaitu eta preziatuta egon behar da, ez garatutako botere kopuruaren arabera, baizik eta bere legeek eta erakundeek gizakiarenganako duten maitasun bilakaera eta adierazpenagatik." Sādhanā: "Bizitzaren errealizazioa", 1916.[89]

Horrelako ikuspegiek jende askoren amorrua piztu zuten. 1916ko amaieran Estatu Batuetako San Frantziskoko hotel batean zegoela, indiar atzerriratu batzuen erailketatik ihes egin zuen. Saiakerak porrot egin zuen hiltzaileak eztabaidan hasi zirelako.[61] Tagorek Indiako mugimendu independentista goraipatzen zuten abestiak idatzi zituen. Politikoki gehien kargatutako konposizioetako bi, "Chitto Jetha Bhayshunyo" ("Burua beldurrik gabe dagoenean") eta "Ekla Chalo Re" ("Zure deiari ez badiote erantzuten, joan bakarrik"), jendearen arreta lortu zuten, bigarrena Gandhik ere goraipatu zuelarik.[71] Aktibismo Gandhiarrarekin kritiko samarra bazen arren,[90] Tagore funtsezkoa izan zen Gandhi-Ambedkar auzia konpontzeko, ukitu ezinentzat hautesleku desberdinak jarriz, eta horrela Gandhiren "heriotzara arte"ko barauetako bat deuseztatuz.[61]

Britainiako Zaldunaren gaitzespena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tagorek uko egin zion 1935ean Britainia Handiak eskainitako zaldun ohoreari, Jallianwala Bagheko sarraskiari erantzunez. Lord Chelmsford erregeordeari eskutitza idatzi zion:[91] “Ohorezko txapak, gure lotsak umiliazioaren testuinguru inkongruentea bilakatzen duenean iritsi dira, eta nire aldetik, bereizketa berezi guztiak bere horretan kokatu nahi ditut, nire herrikide horien alde, beren deiarengatik hutsalak direnak gizakiarentzako, egokiak ez diren degradazioak jasan behar izaten dituztelako.”

Tagore familiaren itsasontzia, "Padma" izenekoa.

Tagorek gutxietsi egiten zuen ikasgeletako eskola: "Loroaren trebakuntza" lanean, hegaztia kaiolatuta dago eta indarrez testuliburuko orrialdeekin elikatzen dute, hil arteraino.[10] Tagorek, 1917an Santa Barbara bisitatuz, unibertsitate mota berri bat pentsatu zuen: "Santiniketan India eta mundua lotu nahi zituen. Eta gizateriaren azterketarako munduko zentroa bihurtu nahi zuen, nazioen eta geografiaren mugetatik haratago."[35]

Visva-Bharati izena zuen ikastetxean 1918ko abenduaren 24an jarri zen lehen harria, hiru urte geroago inauguratuz. Tagorek sistema brahmacharya erabiltzen zuen: guruak ikasleei orientazio pertsonala ematen zien, emozionala, intelektuala eta espirituala. Irakaskuntza askotan zuhaitz azpian egiten zen. Ikastetxearen ardura hartzeaz gain, Nobel sariaren diruarekin lagundu zuen,[92] eta Santiniketan administrari bezala zituen zereginak lanpetuta mantentzen zuten: goizetan eskolak ematen, eta arratsalde zein ilunkaretan ikasleen liburuak idazten.[58] Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan diru bilketa zabala egin zuen eskolarako 1919 eta 1921 bitartean.[93]

Nobel dominaren lapurreta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko martxoan, Tagoreren Nobel Saria Visva-Bharati Unibertsitateko segurtasun-kutxatik lapurtu zuten, bere beste hainbat gauzarekin batera.[94] 2004ko abenduan, Suediako Akademiak Tagoreren Nobel Sariaren bi erreplika aurkeztu zion Visva-Bharati Unibertsitateari, bata urrezkoa eta bestea brontzezkoa.[95] Gertakari honek Nobel korua fikziozko filma inspiratu zuen. 2016an Pradip Bauri izeneko abeslari bat atxilotu zuten lapurretagatik, eta saria berreskuratua izan zen.[96][97]

Eragina eta ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero omenaldi ekitaldi ugari egiten diote Tagoreri: Kabipranam, bere jaiotzaren urteurrena, mundu osoan zehar barreiatutako taldeek ospatzen dute; Urbanan, AEBko Illinoisen egiten den urteroko Tagore Jaialdia; Rabindra Bidea Parikrama egiten diren erromeriak oinez Kalkutatik Santiniketanera; eta bere poesia errezitaldiak, urteurren garrantzitsuetan ospatzen direnak.[57][98][99] Bengalako kultura ondare horrekin harro dago: hizkuntza eta arteetatik, historia eta politikara. Amartya Seneri Tagore "goi-mailako figura" iruditzen zitzaion, "pentsaera garaikide garrantzitsua alde askotatik".[99] Tagoreren testu jatorrizkoak bengaleraz, 1939ko Rabīndra Rachanāvalī adibidez, nazioaren altxor kultural handienetako bat bezala kanonizatuta daude, eta berari paper nagusia eman zitzaion: "Indiak eman duen olerkaririk handiena".[100]

Tagore ospetsua izan zen Europa osoan, Ipar Amerikan eta Asia ekialdean. Dartington Hall Eskola sortu zuen, elkar hezitzeko erakunde aurrerakoia.[101] Japonian, Yasunari Kawabata Nobel sariduna bezalako figurengan izan zuen eragina.[93] Vietnam kolonialean, Nguyen An Ninh idazle eta publizista erradikalaren espiritu nekaezinarengan.[102] Tagoreren lan asko itzuli ziren ingelesera, alemanera, espainierara eta beste hainbat hizkuntzetara, itzultzaile ospetsu batzuei esker, hala nola Vincenc Lesný indologista txekiarra,[103] André Gide frantziar Nobel sariduna, Anna Akhmatova poeta errusiarra,[104] Bülent Ecevit Turkiako lehen ministro ohia, etab.[105] Ameriketako Estatu Batuetan, Tagoreren hitzaldien zirkuituak, bereziki 1916-1917 urteetan, oso ezagunak izan ziren eta orokorki txalotuak. Dena den, berari buruzko eztabaida batzuen eraginez, agian fikziozkoak, bere ospea eta salmentak lur jota geratu ziren Japonian eta Ipar Amerikan 1920ko hamarkadaren ondoren. Bengalatik kanpoko "ia eklipse osoarekin" lotuz. Hala ere, Tagoreren begirune sendoa aurkitu zuen Salman Rushdiek harrituta, Nikaraguara egin zuen bidaian.[93]

Itzulpenen bidez, Tagorek Pablo Neruda eta Gabriela Mistral txiletarrak eragin zituen, eta baita Octavio Paz idazle mexikarra, eta José Ortega y Gasset, Zenobia Camprubí eta Juan Ramón Jiménez espainiarrak. 1914-1922 aldian, Jiménez-Camprubí bikoteak Tagoreren ingelesaren corpusaren hogeita bi itzulpen egin zituzten. Berriro aztertu zituzten Igoerako Ilargia eta beste izenburu garrantzitsu batzuk. Urte hauetan, Jimenezek "poesia biluzia" garatu zuen,[93] eta Ortega y Gassetek idatzi zuen "Tagoreren erakargarritasun zabala, guztiok dugun perfekzioaren irrikaz mintzo da. Tagorek haurtzaroko sentimendua pizten du, eta airea saturatzen du promesa zoragarri guztiekin irakurlea, ordura arte arreta gutxi ematen bazion ere Ekialdeko mistizismoaren garrantzi sakonari". Tagoreren lanak 1920. urte inguruan doan argitaratu ziren, Platon, Dante, Cervantes, Goethe eta Tolstoiren lanekin batera.

Batzuk Tagore gehiegi baloratu zuten. Graham Greenek zalantzan jarri zuen "Yeats jauna kenduta, beste edonork ezin ditu poemak oso serio hartu". Mendebaldeko hainbat miresle ospetsuk, Poundek barne eta neurri txikiagoan baita Yeatsek ere, Tagoreren lana kritikatu zuten. Yeatsek, ingelesezko itzulpenei buruz zioen “Hiru liburu on atera genituen Sturge Moore eta biok, eta orduan, Tagorek uste izan zuen ingelesa jakitea olerkari bikaina izatea baino garrantzitsuagoa zela, eta zabor sentimentalak idatzi zituen bere ospea alferrik galduz. Tagorek ez daki ingelesez, eta oro har indiarrek ez dakite ingelesa”.[106] William Radice, olerkiak ingelesera itzuli zituenak, galdetu zuen: "Zein da haien lekua munduko literaturan?".[107] Kontrakultura moduko bat bezala ikusi zuen, "klasizismo mota berri bat zuela, XX. mendeko nahasmena eta kaos erromantikoa sendatuko zuena".[106] Itzulitako Tagore "ia zentzugabea" zen,[107] eta ingelesen eskaintzak murriztu egin zuen bere nazioz gaindiko erakargarritasuna.

"Tagoreren poemak jatorrizko bengaleraz ezagutzen dituen edonor, ezin da gustura sentitu itzulpenekin (Yeatsen laguntzarekin edo gabe). Bere prosa lanak ere, itzulpenekin nolabait desitxuratu egiten dira. E. M. ForsterekEtxea eta mundua”ri buruz esan zuen, bere gaia hain ederra izanik, xarma 'itzulpenean desagertu egin da', edo agian 'nahiko desagertu ez den esperimentu batean'," (Amartya Sen, "Tagore eta bere India.") [7]

Nor zara zu, irakurlea, hemendik ehun urtera nire poemak irakurtzen?

Tagore Buenos Airesen, Argentinan, 1924an.

Ezin dizut bidali lore bakar bat udaberriko aberastasun honetatik, urrezko marra bakar bat hango hodeietatik.

Ireki zure ateak eta begiratu kanpora.

Loratzen dagoen zure lorategitik, ehun urte lehenago desagertutako loreen oroitzapen usaintsuak bildu.

Zure bihotzaren pozean, udaberri goiz batean abestu zen poz bizia sentitu dezakezu, bere ahots pozgarria ehun urtetan zehar igortzen .

- Lorezaina, 1915.

Zortzi Tagore museo daude. Hiru Indian eta bost Bangladesh:

• Rabindra Bharati Museoa, Jorasanko Thakur Bari, Kolkata, India,

• Tagore Memorial Museoa, Shilaidaha Kuthibadi, Shilaidaha, Bangladesh,

• Rabindra Memorial Museoa Shahzadpur Kachharibari, Shahzadpur, Bangladesh,

• Rabindra Bhavan Museoa, Santiniketan, India,

• Rabindra Museoa, Mungpoon, Indiako Kalimpongetik gertu,

• Patisar Rabindra Kacharibari, Patisar, Atrai, Naogaon, Bangladesh,

• Pithavoge Rabindra Memorial konplexua, Pithavoge, Rupsha, Khulna, Bangladesh,

Rabindra eraikina Dakkhindihin, Bangladesh.

• Rabindra konplexua, Dakkhindihi herrian, Phultala Upazila, Khulna, Bangladesh.

Unibertsitate eraikinak bere izenarekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Rabindra Bharati University, Kolkata, India.
  2. Rabindra University, Sahjadpur, Shirajganj, Bangladesh.[1]
  3. Rabindranath Tagore University, Hojai, Assam, India.
  4. Rabindra Maitree University, Courtpara, Kustia,Bangladesh.[2]
  5. Bishwakabi Rabindranath Tagore Hall, Jahangirnagar University, Bangladesh.
  6. Rabindra Nazrul Art Building, Arts Faculty, Islamic University, Bangladesh.
  7. Rabindra Library (Central), Assam University, India.
  8. Rabindra Srijonkala University, Keraniganj, Dhaka, Bangladesh.

Lanen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bengali

Olerkia
* ভানুসিংহ ঠাকুরের পদাবলী Bhānusiṃha Ṭhākurer Paḍāvalī (Bhānusiṃha Ṭhākurreko abestiak) 1884
* মানসী Manasi (Ideala) 1890
* সোনার তরী Sonar Tari (Urrezko itsasontzia) 1894
* গীতাঞ্জলি Gitanjali (Eskaintza abestiak) 1910
* গীতিমাল্য Gitimalya (Abestien koroa) 1914
* বলাকা Balaka (Kurriloen hegaldia) 1916
Antzerkia
* বাল্মিকী প্রতিভা Valmiki-Pratibha (Valmikiko jenioa) 1881
* কালমৃগয়া Kal-Mrigaya (Zoritxarreko ehiza ) 1882
* মায়ার খেলা Mayar Khela (Ilusioen antzezlana) 1888
* বিসর্জন Visarjan (Sakrifizioa) 1890
* চিত্রাঙ্গদা Chitrangada (Chitrangada) 1892
* রাজা Raja (Gela iluneko erregea) 1910
* ডাকঘর Dak Ghar (Postetxea) 1912
* অচলায়তন Achalayatan (Mugiezina) 1912
* মুক্তধারা Muktadhara (Ur-jauzia) 1922
* রক্তকরবী Raktakarabi (Heriotzorri gorriak) 1926
* চণ্ডালিকা Chandalika (Neska ukiezina) 1933
Fikzioa
* নষ্টনীড় Nastanirh (Hautsitako habia) 1901
* গোরা Gora (Aurpegi polita) 1910
* ঘরে বাইরে Ghare Baire (Etxea eta mundua) 1916
* যোগাযোগ Yogayog (Korronte-aurka) 1929
Oroitzapenak
* জীবনস্মৃতি Jivansmriti (Nire oroitzapenak) 1912
* ছেলেবেলা Chhelebela (Nire haurtzaroko egunak) 1940

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Nasrin, Wurff Van Der, Mithun B., W. A. M.. (2015). Colloquial Bengali. Routledge, p. 1 or. ISBN 9781317306139..
  2. বন্দ্যোপাধ্যায়, স্রবন্তী. "কবি-রাজ রবীন্দ্রনাথ: পাঁচন দাওয়াই কি এখন করোনায় কাজ করবে?". anandabazar.com (in Bengali).
  3. (Ingelesez) Lubet, Alex. "Tagore, not Dylan: The first lyricist to win the Nobel Prize for literature was actually Indian". Quartz India.
  4. (Ingelesez) Desai, Robinson, Anita, Andrew. (2019). "The Modern Resonance of Rabindranath Tagore". On Being.
  5. "68th Death Anniversary of Rabindranath Tagore". The Daily Star, Dhaka ISBN En..
  6. (Ingelesez) O'Connell, K. M.. (2008). "Red Oleanders (Raktakarabi) by Rabindranath Tagore—A New Translation and Adaptation: Two Reviews". Parabaas.
  7. a b (Ingelesez) Sen, A.. (1997). "Tagore and His India". The New York Review of Books.
  8. (Ingelesez) "Work of Rabindranath Tagore celebrated in London". BBC News.
  9. (Ingelesez) "https://ia801600.us.archive.org/BookReader/BookReaderImages.php?zip=/5/items/in.ernet.dli.2015.339410/2015.339410.Rabindrajibani-O_jp2.zip&file=2015.339410.Rabindrajibani-O_jp2/2015.339410.Rabindrajibani-O_0041.jp2&scale=13.50599520383693&rotate=0". .
  10. a b c d (Ingelesez) Tagore, Rabindranath. (1997). Selected Letters of Rabindranath Tagore. Cambridge University Press, p. xii or. ISBN 978-0-521-59018-1..
  11. (Ingelesez) Thompson, E.. (1926). Rabindranath Tagore: Poet and Dramatist. Pierides Press, pp. 27-28 or. ISBN 978-1-4067-8927-0..
  12. (Ingelesez) Dasgupta, T.. (1993). Social Thought of Rabindranath Tagore: A Historical Analysis. Abhinav Publications, p. 20 or. ISBN 978-81-7017-302-1..
  13. (Ingelesez) Radhakrishnan, Roychowdhury, M., D.. (2003). "Nationalism is a Great Menace" Tagore and Nationalism. , pp. 29–40 or..
  14. (Ingelesez) "Visva-Bharti-Facts and Figures at a Glance". WayBack Machine.
  15. (Ingelesez) Datta, P. K.. (2002). Rabindranath Tagore's The Home and the World: A Critical Companion. Permanent Black, p. 2 or. ISBN 978-81-7824-046-6..
  16. (Ingelesez) Kripalani, K.. (2005). Dwarkanath Tagore: A Forgotten Pioneer—A Life. National Book Trust of India ISBN 978-81-237-3488-0..
  17. (Ingelesez) Thompson, E.. (1926). Rabindranath Tagore: Poet and Dramatist. Pierides Press ISBN 978-1-4067-8927-0..
  18. a b (Ingelesez) de Silva, Wriggins, K. M., Howard. (1988). J. R. Jayewardene of Sri Lanka: a Political Biography – Volume One: The First Fifty Years. University of Hawaii Press, p. 368 or. ISBN 0-8248-1183-6..
  19. (Ingelesez) "Man of the series: Nobel laureate Tagore". The Times of India. Times News Network.
  20. a b (Ingelesez) "How Tagore inspired Sri Lanka's national anthem". IBN Live.
  21. "https://ia801600.us.archive.org/BookReader/BookReaderImages.php?zip=/5/items/in.ernet.dli.2015.339410/2015.339410.Rabindrajibani-O_jp2.zip&file=2015.339410.Rabindrajibani-O_jp2/2015.339410.Rabindrajibani-O_0041.jp2&scale=13.50599520383693&rotate=0". .
  22. (Ingelesez) Ghosh, B.. (2011). "Inside the World of Tagore's Music". Parabaas.
  23. (Ingelesez) Thompson, E.. (1926). Rabindranath Tagore: Poet and Dramatist. Pierides Press, p. 20 or. ISBN 978-1-4067-8927-0..
  24. (Ingelesez) Som, R.. (2010). Rabindranath Tagore: The Singer and His Song. Viking, p. 16 or. ISBN 978-0-670-08248-3, OL 23720201M..
  25. a b (Ingelesez) Tagore, Rabindranath. (1997). Selected Letters of Rabindranath Tagore. Cambridge University Press, p, 10 or. ISBN 978-0-521-59018-1..
  26. (Ingelesez) Sree, S. Prasanna. (2003). Woman in the novels of Shashi Deshpande: a study (1st ed.). New Delhi: Sarup & Sons, p. 13 or. ISBN 8176253812..
  27. (Ingelesez) Paul, S. K.. (2006). The Complete Poems of Rabindranath Tagore's Gitanjali: Texts and Critical Evaluation. Sarup & Sons, p. 2. or. ISBN 9788176256605..
  28. a b (Ingelesez) Thompson, E.. (1926). Rabindranath Tagore: Poet and Dramatist. Pierides Press, pp. 21–24 or. ISBN 978-1-4067-8927-0..
  29. (Ingelesez) Das, S.. (2009). "Tagore's Garden of Eden". The Telegraph, Calcutta, India.
  30. a b c (Ingelesez) Dutta, Robinson, K., A.. (1995). Rabindranath Tagore: The Myriad-Minded Man. Saint Martin's Press, pp. 55-56 or. ISBN 978-0-312-14030-4..
  31. (Ingelesez) "A journey with my Father". My Reminiscences.. The literature network. http://www.online-literature.com/tagore-rabindranath/my-reminiscences/14/.
  32. a b (Ingelesez) Ghosh, B.. (2011). "Inside the World of Tagore's Music". Parabaas.
  33. a b c (Ingelesez) Dutta, Robinson, K., A.. (1995). Rabindranath Tagore: The Myriad-Minded Man. Saint Martin's Press, pp. 139-140 or. ISBN 978-0-312-14030-4..
  34. a b (Ingelesez) Thompson, E.. (1926). Rabindranath Tagore: Poet and Dramatist. Pierides Press, p. 20 or. ISBN 978-1-4067-8927-0..
  35. a b c d (Ingelesez) Dutta, Robinson, K., A.. (1995). Rabindranath Tagore: The Myriad-Minded Man. Saint Martin's Press, pp. 11-12 or. ISBN 978-0-312-14030-4..
  36. (Ingelesez) Guha, Ramachandra. (2011). Makers of Modern India. Cambridge, Massachusetts: Belknap Press of Harvard University, p. 171 or..
  37. (Ingelesez) Dutta, Robinson, Krishna, Andrew. (1997). Selected Letters of Rabindranath Tagore. Cambridge University Press, p. 13 or. ISBN 978-0521590181..
  38. a b c (Ingelesez) Dutta, Robinson, K., A.. (1995). Rabindranath Tagore: The Myriad-Minded Man. Saint Martin's Press, p. 373 or. ISBN 978-0-312-14030-4..
  39. (Ingelesez) Scott, J.. (2009). Bengali Flower: 50 Selected Poems from India and Bangladesh. , p. 10 or. ISBN 978-1-4486-3931-1..
  40. a b (Ingelesez) Dutta, Robinson, Krishna, Andrew. (1997). Selected Letters of Rabindranath Tagore. Cambridge University Press, pp. 109–111 or. ISBN 978-0521590181..
  41. a b (Ingelesez) Tagore, Rabindranath. (1961). A Tagore Reader. Beacon Press, p. 45 or. ISBN 978-0-8070-5971-5..
  42. (Ingelesez) Chowdury, A. A.. (1992). Lalon Shah, Dhaka. Bangladesh: Bangla Academy ISBN 984-07-2597-1..
  43. (Ingelesez) Dutta, Robinson, K., A.. (1995). Rabindranath Tagore: The Myriad-Minded Man. Saint Martin's Press, p. 109 or. ISBN 978-0-312-14030-4..
  44. a b (Ingelesez) Hjärne, H.. (1913). The Nobel Prize in Literature 1913: Rabindranath Tagore—Award Ceremony Speech. Nobel Foundation.
  45. (Ingelesez) Anil Sethi; Guha; Khullar; Nair; Prasad; Anwar; Singh; Mohapatra. (2014). "The Rowlatt Satyagraha". Our Pasts: Volume 3, Part 2 (History text book). India: NCERT, p. 148 or. ISBN 9788174508386..
  46. (Ingelesez) "Letter from Rabindranath Tagore to Lord Chelmsford, Viceroy of India". Digital Anthropology Resources for Teaching, Columbia University and the London School of Economics.
  47. (Ingelesez) "Tagore renounced his Knighthood in protest for Jalianwalla Bagh mass killing". The Times of India.
  48. (Ingelesez) Mortada, Syed Ahmed. "When Tagore came to Sylhet". .
  49. (Ingelesez) Dutta, Robinson, K., A.. (1995). Rabindranath Tagore: The Myriad-Minded Man. Saint Martin's Press, pp. 239-240 or. ISBN 978-0-312-14030-4..
  50. a b c d e f (Ingelesez) Dutta, Robinson, K., A.. (1995). Rabindranath Tagore: The Myriad-Minded Man. Saint Martin's Press, p. 309 or. ISBN 978-0-312-14030-4..
  51. a b c d (Ingelesez) Dutta, Robinson, K., A.. (1995). Rabindranath Tagore: The Myriad-Minded Man. Saint Martin's Press, p. 367 or. ISBN 978-0-312-14030-4..
  52. (Ingelesez) "A 100 years ago, Rabindranath Tagore was awarded the Nobel Prize for poetry. But his novels are more enduring". The Hindu.
  53. (Ingelesez) Tagore, Rabindranath. (2004). Particles, Jottings, Sparks: The Collected Brief Poems. Angel Books, Radice, W (translator), p. 28 or. ISBN 978-0-946162-66-6..
  54. (Ingelesez) "Recitation of Tagore's Poetry of Death". Hindustan Times, Indo-Asian News Service.
  55. (Ingelesez) "68th Death Anniversary of Rabindranath Tagore". The Daily Star, Dhaka.
  56. (Ingelesez) Sigi, R.. (2006). Gurudev Rabindranath Tagore—A Biography. Diamond Books, p. 89 or. ISBN 978-81-89182-90-8..
  57. a b (Ingelesez) History of the Tagore Festival. University of Illinois at Urbana-Champaign: Tagore Festival Committee.
  58. a b (Ingelesez) Chakravarty, A.. (1961). A Tagore Reader. Beacon Press, p. 29 or. ISBN 978-0-8070-5971-5..
  59. (Ingelesez) Hogan, Pandit, P. C., L.. (2003). Rabindranath Tagore: Universality and Tradition. Fairleigh Dickinson University Press, pp. 56–58 or. ISBN 978-0-8386-3980-1..
  60. (Ingelesez) Dutta, Robinson, K., A.. (1995). Rabindranath Tagore: The Myriad-Minded Man. Saint Martin's Press, p. 253 or. ISBN 978-0-312-14030-4..
  61. a b c d e f g h i (Ingelesez) Dutta (editor), Robinson (editor), K., A.. (1997). Selected Letters of Rabindranath Tagore. Cambridge University Press, p. 317 or. ISBN 978-0-521-59018-1..
  62. (Ingelesez) Kundu, K.. (2009). "Mussolini and Tagore",. Parabaas.
  63. (Ingelesez) Tagore, Rabindranath. (1961). A Tagore Reader. Beacon Press, p. 1 or. ISBN 978-0-8070-5971-5..
  64. a b c (Ingelesez) Chakravarty, A.. (1961). A Tagore Reader. Beacon Press, p. 124 or. ISBN 978-0-8070-5971-5..
  65. (Ingelesez) "Vice President speaks on Rabindranath Tagore". Newkerala.com.
  66. (Ingelesez) Tagore, Rabindranath. (1930). The Religion of Man. Macmillan, pp. 222–225 or..
  67. a b (Ingelesez) Pandey, J. M.. (2011). "Original Rabindranath Tagore Scripts in Print Soon". The Times of India.
  68. The Essential Tagore. Harvard University Press.
  69. a b c d (Ingelesez) Dutta, Robinson, K., A.. (1997). Selected Letters of Rabindranath Tagore. Cambridge University Press, p. 222 or. ISBN 978-0-521-59018-1..
  70. (Ingelesez) Ray, M. K.. (2007). Studies on Rabindranath Tagore, 1. Atlantic, pp. 147–148 or. ISBN 978-81-269-0308-5..
  71. a b c d (Ingelesez) Chakraborty, Bhattacharya, S. K., P.. (2001). Leadership and Power: Ethical Explorations. Oxford University Press, p. 45 or. ISBN 978-0-19-565591-9..
  72. (Ingelesez) Hogan, P. C.. (2000). Colonialism and Cultural Identity: Crises of Tradition in the Anglophone Literatures of India, Africa, and the Caribbean. State University of New York Press, pp. 213–214 or. ISBN 978-0-7914-4460-3..
  73. a b (Ingelesez) Mukherjee, M.. (2004). "Yogayog ("Nexus") by Rabindranath Tagore: A Book Review". Parabaas.
  74. (Ingelesez) "All Nobel Prizes". Nobel Foundation.
  75. (Ingelesez) Roy, B. K.. (1977). Rabindranath Tagore: The Man and His Poetry. Folcroft Library Editions, p. 201 or. ISBN 978-0-8414-7330-0..
  76. a b c (Ingelesez) Tagore, Rabindranath. (2003). Rabindranath Tagore: Lover of God. Lannan Literary Selections, Copper Canyon Press, p. 7 or. ISBN 978-1-55659-196-9..
  77. a b Urban, H. B.. (2001). Songs of Ecstasy: Tantric and Devotional Songs from Colonial Bengal. Oxford University Press, p. 16 or. ISBN 978-0-19-513901-3..
  78. a b c (Ingelesez) Ghosh, B.. (2011). "Inside the World of Tagore's Music". Parabaas.
  79. (Ingelesez) Sanjukta, Chinmoy, Dasgupt, Guha. (2013). Tagore-At Home in the World. SAGE Publications, p. 254 or. ISBN 978-81-321-1084-2..
  80. a b (Ingelesez) Dasgupta, A.. (2001). "Rabindra-Sangeet as a Resource for Indian Classical Bandishes". Parabaas.
  81. (Ingelesez) "Man of the series: Nobel laureate Tagore". The Times of India.
  82. (Ingelesez) Monish, R. Chatterjee. (2003). "Tagore and Jana Gana Mana". countercurrents.org.
  83. a b (Ingelesez) Dyson, K. K.. (2001). "Rabindranath Tagore and His World of Colours". Parabaas.
  84. a b (Ingelesez) Kumar, Raman Siva. (2011). The Last Harvest: Paintings of Rabindranath Tagore. .
  85. (Ingelesez) "National Gallery of Modern Art – Mumbai:Virtual Galleries". .
  86. (Ingelesez) "National Gallery of Modern Art:Collections". .
  87. (Ingelesez) Scott, J.. (2009). Bengali Flower: 50 Selected Poems from India and Bangladesh. ISBN 978-1-4486-3931-1..
  88. (Ingelesez) Brown, G. T.. (1948). "The Hindu Conspiracy: 1914–1917". The Pacific Historical Review, University of California Press, pp. 299–310 or. ISBN doi:10.2307/3634258, ISSN 0030-8684, JSTOR 3634258..
  89. (Ingelesez) Tagore, Rabindranath. (1916). Sādhanā: The Realisation of Life. Macmillan, p. 111 or..
  90. (Ingelesez) Mehta, S.. (1999). "The First Asian Nobel Laureate". Time.
  91. (Ingelesez) "Tagore renounced his Knighthood in protest for Jalianwalla Bagh mass killing". The Times of India. Mumbai: Bennett, Coleman & Co. Ltd.
  92. (Ingelesez) Roy, B. K.. (1977). Rabindranath Tagore: The Man and His Poetry. Folcroft Library Editions, p. 175 or. ISBN 978-0-8414-7330-0..
  93. a b c d (Ingelesez) Dutta, Robinson, K., A.. (1995). Rabindranath Tagore: The Myriad-Minded Man. Saint Martin's Press, pp. 254–255 or. ISBN 978-0-312-14030-4..
  94. (Ingelesez) "Tagore's Nobel Prize stolen". The Times of India. The Times Group.
  95. (Ingelesez) "Sweden to present India replicas of Tagore's Nobel". The Times of India. The Times Group.
  96. (Ingelesez) "Tagore's Nobel medal theft: Baul singer arrested". The Times of India.
  97. (Ingelesez) "Tagore's Nobel Medal Theft: Folk Singer Arrested From Bengal". News18.
  98. (Ingelesez) Chakrabarti, I.. (2001). "A People's Poet or a Literary Deity?". Parabaas.
  99. a b (Ingelesez) Hatcher, B. A.. (2001). "Aji Hote Satabarsha Pare: What Tagore Says to Us a Century Later". Parabaas.
  100. (Ingelesez) Kämpchen, M.. (2003). "Rabindranath Tagore in Germany". Parabaas.
  101. (Ingelesez) Farrell, G.. (2000). Indian Music and the West. Clarendon Paperbacks Series (3 ed.), Oxford University Press, p. 162 or. ISBN 978-0-19-816717-4..
  102. (Ingelesez) Hue-Tam, Ho Tai. Radicalism and the Origins of the Vietnamese Revolution. , pp. 76-82 or..
  103. (Ingelesez) Cameron, R.. (2006). "Exhibition of Bengali Film Posters Opens in Prague". Radio Prague.
  104. (Ingelesez) Sen, A.. (2006). The Argumentative Indian: Writings on Indian History, Culture, and Identity (1st ed.). Picador, p. 90 or. ISBN 978-0-312-42602-6..
  105. (Ingelesez) Kinzer, S.. (2006). "Bülent Ecevit, Who Turned Turkey Toward the West, Dies". The New York Times.
  106. a b (Ingelesez) Bhattacharya, S.. (2001). "Translating Tagore". The Hindu, Chennai, India.
  107. a b (Ingelesez) Tagore, Rabindranath. (2004). Particles, Jottings, Sparks: The Collected Brief Poems. Angel Books, pp. 18-19 or. ISBN 978-0-946162-66-6..
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Rabindranath Tagore

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]