Uztailaren 15
Uztailaren 15a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita hamaseigarren eguna da, 197.a bisurteetan. 169 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998 – Baltasar Garzon epailearen aginduz Egin egunkaria eta Egin Irratia itxi ziren, ETAri lotuak izatearen akusaziopean; akusazio hori ustela zela frogatuko zen geroago, baina hedabideok ez ziren berriz irekiko.
- 2009 – Euskarazko Wikipedia Eden Project artikuluarekin 40.000. artikulura ailegatu zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1099 – Europako armadek, gurutzatuek, Jerusalemgo hartu zuten, Lehenengo Gurutzadan.
- 1971 – Mendebaldeko Alemaniako Poliziak Petra Schelm gaztea tiroz hil zuen Hamburgon. Ulrike Meinhof eta Andreas Baader buru zituen Armada Gorriaren Frakzioa talde armatuko lehen hildakoa izan zen.
- 2006 –
- Pablo Muñoz libre utzi zuten kargurik gabe, 4.000 euroko bermea ordaindu eta gero.
- 18 hildako Libanon Israelen bonbardaketen ostean, euren artean 9 ume.
- 2008 – Yves Leterme Belgikako lehen ministroak dimisioa aurkeztu zuen baina Erregeak beranduago ez zuen onartu.
- 2009 –
- Txetxenian gertatzen ziren bahiketei buruzko informazioa biltzen zuen Natalia Estemirova, kazetari eta giza-eskubideen aldeko aktibista errusiarra bahitu eta hil zuten.
- Caspian Airlines konpainiaren hegazkin batek istripua izan zuen Iranen eta bidaiari guztiak, 168 guztira, hil ziren.
- 2010 – 27 pertsona hil ziren ustez talde suni batek Irango Zahedan hiriko meskita batean egindako atentatuan.
- 2014 – Moskuko metroan istripua gertatu zen. 21 lagun hil ziren eta 160 inguru zauritu.
- 2016 – Turkiako estatu-kolpe saikera Recep Tayyip Erdoğan presidentea boterik kentzeko asmoz.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016 – Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritzak Iruñerrian ETB1 ikusteko eta Tafallaldea, Lizarraldea, Zangozaldea eta Tuteraldean ETB1, ETB2 eta ETB3 ikusteko akordioa sinatu zuten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1799 – Egiptoko Rosetta herrian, soldadu frantziarrek Rosettako Harria aurkitu zuen, geroago hieroglifo egiptoarren dezifratzea ahalbidetu zuena.
- 1988 – Die Hard (Akatzeko Zaila) filma estreinatu zen, John McTiernanek zuzendu eta Bruce Willis, Alan Rickman, Alexander Godunov eta Bonnie Bedelia aktoreek antzeztu zuten.
- 2004 – I, Robot (Ni, Errobota) filma estreinatu zen, Alex Proyasrk zuzendu eta Will Smith, Alan Tudyk, Bridget Moynahan, Bruce Greenwood, James Cromwell eta Chi McBride aktoreek antzeztu dute.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018 – Frantziak 21. Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1749 – José Joaquín Orbe, bigarren Valdespinako markesa (h. 1819).
- 1817 – Xarles Harizpe, baxenafar politikaria eta euskal idazlea (h. 1896).
- 1829 – Enrique Aldana, bizkaitar biolin-jotzailea (h. 1856).
- 1921 – Antonio Mentxaka, bizkaitar militar eta idazlea (h. 2002).
- 1926 – Enrike Albizu, gipuzkoar margolaria, Bidasoko Eskolako kidea, Valentzian (h. 2014).
- 1929 – Ignacio Azkarate, bizkaitar futbolaria ohia.
- 1931 – Isidoro Bastarrika, euskal idazlea (h. 1992).
- 1934 – Manex Erdozaintzi-Etxart, frantziskotar fraidea, euskaltzalea eta euskal idazlea (h. 1984).
- 1945 – Teo Uriarte, euskal politikaria, Sevillan.
- 1956 – Pako Galán, Eskorbuto taldeko bateria-jotzailea, Navas del Madroñon.
- 1967 – Eduardo Inda, nafar kazetaria.
- 1971 – Josu Olalla, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- 1972 – Carmen López-Areal, bizkaitar gidoilaria.
- 1975 –
- Virginia Berasategi, euskal triatleta.
- Aitor Kintana, arabar txirrindulari ohia.
- 1979 – Itziar Urretabizkaia, gipuzkoar aktorea.
- 1982 – Alan Perez, nafar txirrindularia.
- 1987 – Eder Diez Sanchez, bizkaitar futbolaria.
- 1993 – Iñigo Urbieta, gipuzkoar futbolaria.
- 1994 – Endika Galarza, bizkaitar futbolaria.
- 1998 – Ane Azkona, nafar futbolaria.
- 1999 – Kepa Vieites, bizkaitar futbolaria.
- 2000 – Julio Peña Fernández, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1478 – Barbara Jagellondarra, poloniar printzesa, Saxoniako dukesa ezkontidea (h. 1534).
- 1530 – Joan Nafarroakoa, Nafarroako Erresumaren oinordekoa (h. 1530).
- 1573 – Iñigo Jones, ingeles arkitektoa (h. 1662).
- 1606 – Rembrandt, herbeheretar margolari eta irarlea (h. 1669).
- 1718 – Alexander Roslin, suediar pintorea (h. 1793).
- 1808 – Henry Cole, britainiar disenatzailea (h. 1882).
- 1813 – George Peter Alexander Healy, estatubatuar erretratuen margolaria (h. 1894).
- 1848 – Vilfredo Pareto, frantziar jatorriko italiar ekonomialari eta soziologoa (h. 1923).
- 1854 – Jacek Malczewski, poloniar margolaria (h. 1929).
- 1858 – Emmeline Pankhurst, britainiar aktibista politikoa, mugimendu sufragistaren sortzaileetako bat (h. 1928).
- 1871 – Henryk Arctowski, poloniar zientzialari eta esploratzailea (h. 1958).
- 1875 – Adolfo Díaz, Nikaraguako presidentea (h. 1964).
- 1883 – Louis Lavelle, frantziar filosofoa (h. 1951).
- 1886 – Jacques Rivière, frantziar idazle, kritikari eta argitaratzailea (h. 1925).
- 1892 – Walter Benjamin, alemaniar literatura-kritikari eta filosofoa (h. 1940).
- 1893 – William Dieterle, alemaniar-estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria (h. 1972).
- 1899 – Seán Lemass, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (h. 1971).
- 1902 – Jean Rey, belgikar politikaria, Europako Batzordeko 2. lehendakaria (h. 1983).
- 1909 –
- William Gemmell Cochran, eskoziar estatistikaria (h. 1980).
- Jean Hamburger, frantziar medikua, nefrologiaren aitzindaria eta Nefrologiako Nazioarteko Elkartearen sortzailea (h. 1992).
- 1910 – Enrique Guaita, argentinar-italiar futbolaria (h. 1959).
- 1911 – Emilio Adolfo Westphalen, perutar poeta eta kritikaria (h. 2001).
- 1914 – Dorothea Orem, erizaintzaren teorikoa (h. 2007).
- 1917 – Robert Conquest, britainiar historialari eta idazlea (h. 2015).
- 1918 –
- Bertram Brockhouse, kanadar zientzialaria, 1994ko Fisikako Nobel Saria (h. 2003).
- Brenda Milner, britainiar-kanadiar neuropsikologoa, batzuetan "neuropsikologiaren sortzaile" gisa aipatua.
- 1919 – Iris Murdoch, irlandar idazlea eta filosofoa (h. 1999).
- 1921 – Robert Bruce Merrifield, estatubatuar kimikaria, 1984ko Kimikako Nobel Saria (h. 2006).
- 1922 – Leon M. Lederman, estatubatuar fisikaria, 1988ko Fisikako Nobel Saria (h. 2018).
- 1926 –
- Driss Chraibi, marokoar eleberrigilea (h. 2007).
- Leopoldo Galtieri, Argentinako presidentea (h. 2003).
- 1930 –
- Jacques Derrida, frantziar filosofoa, dekonstrukzioaren kontzeptua garatu zuen lehena (h. 2004).
- Stephen Smale, estatubatuar matematikaria.
- 1933 –
- Julian Bream, britainiar gitarra- eta laute-jotzailea (h. 2020).
- Guido Crepax, italiar komikigilea (h. 2003).
- John Hopfield, estatubatuar fisikaria, 2024ko Fisikako Nobel Saria.
- 1934 – Harrison Birtwistle, ingeles musikagilea (h. 2022).
- 1935 – Mohamed Xukri, Rif aldeko idazle eta eleberrigilea (h. 2003).
- 1937 – Lilian Camberabero, frantziar errugbilaria (h. 2015).
- 1938 – Enrique Figuerola, kubatar atleta, 4x100 metroko proban aditua.
- 1939 – Aníbal Cavaco Silva, Portugalgo presidente ohia.
- 1941 – Geoffrey Burgon, ingeles musikagilea (h. 2010).
- 1943 – Jocelyn Bell Burnell, iparirlandar astrofisikaria, Antony Hewishekin batera lehenengoz pulsar baten radio seinalea aurkitu zuena.
- 1944 – Jan-Michael Vincent, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- 1946 –
- Hassanal Bolkiah, Bruneiko sultana.
- Linda Ronstadt, estatubatuar rock eta country abeslari ohia.
- 1947 – Lydia Davis, estatubatuar ipuingilea, eleberrigilea, idazketa sortzaileko irakaslea eta itzultzailea.
- 1948 – Enriqueta Basilio, mexikar atleta, sugar olinpikoa eraman eta pebetontzia piztu zuen historiako lehenengo emakumea (h. 2019).
- 1949 –
- Carl Bildt, Suediako lehen ministroa.
- Mohammed bin Rashid Al Maktoum, Arabiar Emirerri Batuetako lehen ministroa eta Dubaiko emirra.
- 1952 – Terry O'Quinn, estatubatuar aktorea.
- 1953 –
- Jean-Bertrand Aristide, Haitiko presidentea.
- Natașa Raab, errumaniar aktorea (h. 2023).
- 1954 – Mario Alberto Kempes, argentinar futbolari ohia.
- 1955 –
- César Arrondo, euskal jatorriko argentinar irakaslea, idazlea, ikertzailea, euskal kulturaren zabaltzailea eta euskal diasporaren militante aktiboa.
- Carlos Iglesias, espainiar aktorea eta zinema zuzendaria.
- 1956 –
- Ian Curtis, ingeles abeslari, abesti egile eta musikaria, Joy Division taldeko kidea (h. 1980).
- Joe Satriani, estatubatuar rock musikaria, konposatzailea, kantautorea, gitarra elektriko-jotzailea eta irakaslea.
- 1957 - Luisa Villalta Gomez, galiziar idazlea, filologoa eta biolin-jotzailea (h. 2004).
- 1959 – Vincent Lindon, frantziar aktorea.
- 1961 – Forest Whitaker, estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria.
- 1963 –
- Leandro Machado, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Brigitte Nielsen, daniar aktorea, modeloa eta abeslaria.
- 1964 –
- Carme Barceló, kataluniar kirol kazetaria.
- Tetsuji Hashiratani, japoniar futbolari ohia.
- 1965 –
- Hartwig Löger, Austriako kantzilerra.
- Yasutoshi Miura, japoniar futbolari ohia.
- 1968 – Rosalinda Celentano, italiar aktorea.
- 1974 –
- Takashi Hirano, japoniar futbolari ohia.
- Sarah Mateke Nyirabashitsi, ugandar politikaria (h. 2024).
- 1976 – Diane Kruger, alemaniar aktore eta modeloa.
- 1978 - Anna Teixidor Colomer, kataluniar kazetaria, historialaria eta unibertsitateko irakaslea.
- 1984 – Ayana Tsubaki, japoniar modelo eta telebistako pertsonaia transgeneroa.
- 1986 – Ari Aster, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- 1987 –
- Yuki Nagasato, japoniar futbolaria.
- Junya Tanaka, japoniar futbolaria.
- 1991 – Shogo Taniguchi, japoniar futbolaria.
- 1992 – Anna Tsukishima, japoniar emakumezko aktore pornografiko transgeneroa.
- 1996 –
- Lisa Klein, alemaniar txirrindularia.
- Juan Manuel Pérez Ruiz, aragoitar futbolaria.
- 1999 – Kenia Os, mexikar kantaria, konpositorea, Interneteko ospetsua eta enpresaburua.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1285 – Teresa Gil de Vidaure, nafar nobleziako dama, Valentzian.
- 1570 –
- Eztebe Zudairikoa, euskal jesuita (j. 1548).
- Joan Maiorga, baxenafar jesuita eta margolaria (j. 1533).
- 1926 – Abdón González de Alaitza, euskal herritar kazetaria eta Txistu, gorde den euskarazko lehen komiki-aldizkariaren egile ezagun bakarra (j. 1876).
- 1930 – Victor Sarasketa, gipuzkoar armagilea (j. 1864).
- 1933 – Pierre de Vizcaya, euskal automobil-gidari profesionala, auto istripuan (j. 1894).
- 1959 – Felix Mendizabal, euskal atleta (j. 1891).
- 2003 – Luz Zalduegi, bizkaitar albaitaria, albaitaritza ikasketak amaitu zituen Euskal Herriko lehen emakumea eta estatuko hirugarrena (j. 1914).
- 2012 – Manuel Egiguren, euskal fraide frantziskotarra, misiolaria eta Beniko (Bolivia) gotzain laguntzailea (j. 1930).
- 2021 – Mikel Unzalu, arabar irakasle eta politikaria (j. 1956).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1015 – Vladimir I.a Kievekoa, Novgorodeko printze eta Kieveko printze handia.
- 1274 – Bonaventura Bagnoregiokoa, italiar teologoa.
- 1291 – Rodolfo I.a Habsburgokoa, Alemaniako erregea (Erromatarren erregea) (j. 1218).
- 1397 – Katalina Hennebergekoa, Hennebergeko kondesa eta Meissengo margravesa eta Turingiako landgravesa ezkontidea (j. 1334).
- 1571 – Shimazu Takahisa, Shimazu klaneko hamabosgarren buruzagia (j. 1514).
- 1609 – Annibale Carracci, italiar margolaria (j. 1560).
- 1626 – Isabella Brant, Peter Paul Rubensen lehen emaztea (j. 1591).
- 1655 – Girolamo Rainaldi, italiar arkitektoa (j. 1570).
- 1685 – James Scott (Monmoutheko I. dukea), ingeles noble eta militarra (j. 1649).
- 1737 – Maria Antonia Salcedo Txabarri, Montehermosoko markesa eta Espainiako Filipe V.a Espainiakoaren infanteen haur-hezitzailea (j. 1664).
- 1765 – Charles-André van Loo, frantziar margolaria (j. 1705).
- 1828 – Jean-Antoine Houdon, frantziar eskultorea (j. 1741).
- 1857 – Carl Czerny, austriar musikagile, irakaslea eta piano-jotzailea (j. 1791).
- 1858 – José Gregorio Monagas, Venezuelako presidentea (j. 1795).
- 1876 –
- Alexander Fredro, polonierazko antzerkigilea (j. 1793).
- Juan Pablo Duarte, Dominikar Errepublikaren askatzailea (j. 1813).
- 1879 – Johann Friedrich von Brandt, alemaniar naturalista (j. 1802).
- 1883 – Tom Thumb, nanismoa jasan zuen estatubatuar artista (j. 1838).
- 1885 – Rosalia de Castro, galiziar idazlea (j. 1837).
- 1890 – Gottfried Keller, suitzar olerkari eta nobelagilea (j. 1819).
- 1904 – Anton Txekhov, errusiar idazlea (j. 1860).
- 1906 – Olha-Oleksandra Bazhanska-Ozarkevytx, ukrainar piano-jotzaile, folklorista, idazle eta feminista (j. 1866).
- 1913 – Maria Abbadia-Ürrüstoi, frantziar ekintzaile feminista (j. 1837).
- 1916 – Élie Metchnikoff, errusiar-frantziar mikrobiologoa, 1908ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1845).
- 1919 – Hermann Emil Fischer, alemaniar kimikaria, 1902ko Kimikako Nobel Saria (j. 1852).
- 1927 – Constance Markievicz, irlandar nazionalista, sufragista, iraultzailea eta sozialista (j. 1868).
- 1929 – Hugo von Hofmannsthal, austriar olerkari eta antzerki-idazlea (j. 1874).
- 1930 – Leopold Auer, hungariar biolin-jotzaile, orkestra-zuzendari, musikagile eta irakaslea (j. 1845).
- 1931 – Ladislaus Bortkiewicz, poloniar-errusiar ekonomialari eta estatistikaria (j. 1868).
- 1934 – Jules Renkin, Belgikako lehen ministroa (j. 1862).
- 1935 – Pieter Cort van der Linden, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1846).
- 1939 –
- Eugen Bleuler, suitzar psikiatra (j. 1857).
- Antonio Ortega, Gerra Zibilean parte hartu zuen espainiar tenientea, fusilatua (j. 1888).
- 1948 – John Joseph Pershing, estatubatuar jenerala (j. 1860).
- 1959 –
- Ernest Bloch, suitzar-estatubatuar musikagilea (j. 1880).
- Peter Egge, norvegiar idazlea (j. 1869).
- 1965 – Justa Freire, espainiar pedagogo eta maistra (j. 1896).
- 1967 – Harry Lowe, ingeles futbolari eta entrenatzailea (j. 1886).
- 1979 –
- Gustavo Díaz Ordaz, Mexikoko presidentea (j. 1911).
- Juana de Ibarbourou, uruguaitar idazlea (j. 1892).
- 1997 – Gianni Versace, italiar diseinatzailea, XX. mendeko bukaerako modaren munduko diseinatzaile handienetako bat (j. 1946).
- 2000 – José María Martín Carpena, PPko espainiar politikaria, ETAk eraila (j. 1950).
- 2003 – Roberto Bolaño, txiletar idazle eta poeta (j. 1953).
- 2004 – Hugh Shearer, Jamaikako lehen ministroa (j. 1923).
- 2005 – Leonor Orosa, filipinar dantzari, koreografo eta kritiko artistikoa (j. 1917).
- 2008 – Cirilo Martínez Novillo, espainiar margolaria (j. 1921).
- 2009 – Natalia Estemirova, errusiar kazetari eta giza-eskubideen aldeko aktibista (j. 1959).
- 2012 – Celeste Holm, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- 2016 –
- Qandeel Baloch, pakistandar modelo, aktore, aktibista feminista eta youtuberra, eraila (j. 1990).
- José Monleón, espainiar idazle, antzerki-zuzendari, argitaratzaile eta kritikaria (j. 1927).
- 2017 – Martin Landau, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- 2020 – Victoria Rodríguez, espainiar aktorea (j. 1931).
- 2021 – Peter R. de Vries, herbeheretar ikerketa-kazetaria eta krimen antolatuaren inguruko berri-emailea (j. 1956).
- 2023 – Francisco Ibañez, gaztelerazko kataluniar komikigilea, Mortadelo eta Filemon eta beste komiki ezagun batzuen egilea (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Janire, Ianire eta Zudaire.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |