Edukira joan

Wittenberg

Koordenatuak: 51°52′02″N 12°38′54″E / 51.8671°N 12.6484°E / 51.8671; 12.6484
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wittenberg
Lutherstadt Wittenberg
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia-Anhalt
Rural district of Saxony-AnhaltWittenberg
AlkateaTorsten Zugehör (en) Itzuli
Izen ofizialaLutherstadt Wittenberg
Lutherstadt Wittenberg
Jatorrizko izenaLutherstadt Wittenberg
Posta kodea06886
Udalerri kodea15091375
Geografia
Koordenatuak51°52′02″N 12°38′54″E / 51.8671°N 12.6484°E / 51.8671; 12.6484
Map
Azalera240,41 km²
Altuera67 m
Demografia
Biztanleria45.588 (2023ko abenduaren 31)
53 (2022)
alt_left 23.497 (%51,5) (%48,5) 22.091 alt_right
Dentsitatea190 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia03491
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakGöttingen, Bretten, Springfield, Haderslev (en) Itzuli, Békéscsaba, Mahiliou, Mediaș (en) Itzuli eta Beveren
MatrikulaWB
wittenberg.de

Wittenberg, izen ofiziala Lutherstadt Wittenberg, Alemaniako Saxonia-Anhalt estatuko hiri bat da, Halleko barrutian, Elba ibaiaren ertzean, Berlindik hego-mendebaldera kokaturik dagoena. Bertan abiatu zen Erreforma Protestantea. 2011n 47.131 biztanle zituen[1].

Unibertsitatea dauka. Industria (kimikoa, papergintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) da ekonomia-jarduera nagusia.

1180. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. XV. mendearen bukaeran, Frederiko III.a Saxoniako hautesleak Wittenbergen ezarri zuen egoitza; orduan iritsi zen hiria gorenaldira. Hiria guztiz ospetsu bihurtu zen Martin Luterok Santu Guztien Elizako atarian bere 95 tesiak itsatsi zituenean. 1760. urtean, austriarrek hiriari eraso zioten eta erre egin zituzten zurezko ateak. Lutherren testua brontzezko ateetan grabatu zuten berriro. Zutik daude oraindik Luther bizi izan zen etxebizitza eta agustindarren komentuan izan zuen gela.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eisleben eta Wittenbergeko Martin Lutherren memorialak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Martin Lutherren estatua merkatu plazan

Mota Kulturala
Irizpideak iv, vi
Erreferentzia 783
Kokalekua  Alemania
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1996 (XX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Martin Luther Eislebenen jaio zen 1483ko azaroaren 10ean baina ia bizitza osoa Wittenbergen pasa zuen biziaren zatirik handiena. Berarekin erlazionaturiko hainbat toki Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1996an.

  • Santu Guztien eliza, gazteluko eliza (Schlosskirche): Bertan idatzi zituen bere 95 tesiak 1517an.
  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): bertako parrokoa zen.
  • Lutherren etxea (Lutherhaus)
  • Lutherren estatua: 1520an Aita Santuaren bula publikoki erre zuen puntu berean ezarri zuten estatua.

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]