Emily Greene Balch
Emily Greene Balch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jamaica Plain, 1867ko urtarrilaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Cambridge, 1961eko urtarrilaren 9a (94 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Hills Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Francis Vergnies Balch |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bryn Mawr College 1889) Chicagoko Unibertsitatea Wellesley College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea, soziologoa, sindikalista, kazetaria, bakearen aldeko aktibista eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Wellesley College |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Women's International League for Peace and Freedom (en) |
Mugimendua | bakezaletasuna |
Emily Greene Balch (1867ko urtarrilaren 8a - 1961eko urtarrilaren 9a) estatubatuar idazle, sindikalista eta bakezalea izan zen. 1946an John Mottekin batera Bakearen Nobel Saria jaso zuen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bostongo Jamaica Plain auzoan jaio zen, familia aberats batean, eta Bryn Mawr Collegen graduatu zen zen 1889an. Soziologia eta ekonomia ikasten jarraitu zuen Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan, eta 1896an Wellesley Collegeko fakultatean sartu zen. 1913an ekonomia eta soziologia irakasle bihurtu zen.[2]
Lehen Mundu Gerran Bake eta Askatasunaren Aldeko Emakumeen Nazioarteko Liga (WILPF) sortzen lagundu zuen eta AEB gatazka armatuan sartzearen aurkako kanpaina egin zuen. Bere jarduera bakezaleen ondorioz, Wellesley Collegek bere kontratua eten zuen, eta The Nation aldizkari liberal ezagunaren editore bihurtu zen.
Bake eta Askatasunaren Aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligarekin egindako lanagatik Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 1946an. Eman zioten sariaren dirua WILPFri eman zion.
Balch kuakera bihurtu zen 1920an, eta ez zen inoiz ezkondu. 94 urte bete eta biharamunean hil zen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 1946» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ «The Emily Balch Seminars | Bryn Mawr College» www.brynmawr.edu (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ «Improper Bostonian: Emily Greene Balch, Nobel Peace Laureate, 1946» The SHAFR Guide Online (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]