Medikuntzaren historiaren kronologia
Itxura
Medikuntzaren historiaren kronologia zehaztuko dugu aroka eta mendeka.
- K. a. 460. urtean inguruan Antzinako Grezian jaio zen zientzian oinarritutako medikuntzaren aitatzat duguna, Hipokrates alegia.
- 131. urtean Galeno greziarra jaio zen, giza anatomia sakon aztertu zuena eta eragin handia eduki izan duena europar medikuntzan.
- XI. mendean Salernon (Campania, Italia) sortu zuten Europako lehenengo eskola medikoa, Schola Medica Salernitana izenekoa.
- 1348an Izurri Beltza edo izurri bubonikoa Europara iritsi zen Asiatik. Geure kontinentean, 20 miloi pertsona inguru hil ziren 6 urtetan. Sineskeriak zirenez nagusi, ia ez zen medikurik, eta, horregatik zabaldu zen horrenbeste gaitza.
- 1493an Paracelso mediku eta zientzialari suitzarra jaio zen, medikuntza ez horrenbeste sineskerietan oinarritu baizik eta zientzia moduan tratatzea sustatu zuena.
- 1520eko hamarkadan, baztangak 150.000 pertsona hil zituen Tenochtitlán-en (Mexiko).
- 1530ean baztangak Peru oldartu zuen.
- 1600ean elgorriak ia 2 miloi pertsona hil zituen Mexikon.
- 1628an William Harvey mediku ingelesak "Exercitatio Anatomica de Motu Cordis et Sanguinis in Animalibus" lana argitaratu zuen, odol-zirkulazioaren teoria azaltzen zuena.
- 1667ko ekainaren 12an Jean-Baptiste Denys doktoreak lehen odol transfusio arrakastatsua egin zuen, ardi batetik 15 urteko gazte bati.
- 1674an Anton van Leeuwenhoek-ek mikroskopio optiko sinplea asmatu zuen, eta protozooak eta bakterioak behatu zituen lehen aldiz.
- 1798an Edward Jenner ingelesak baztangaren aurkako txertoa aurkitu zuen.
Aro Garaikidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1806an Philip Bozzini izan zen lehenengoa "Lichtleiter" (argi-eramalea) "giza gorputzaren kanalak eta barrunbeak aztertzeko" asmatzen, lehen endoskopia alegia, probatzen utzi ez bazioten ere.
- 1816an koleraren lehen pandemiak 10 urtez India eta Txina oldartu zituen nagusiki.
- 1822an endoskopio bat erabili zuten lehen aldiz gizakiekin, William Beaumont zirujau militarrak eginda Michigan-en (AEB).
- 1829an koleraren bigarren pandemiak Europa, Kanada eta AEB-ei eraso egin zien 15 urtez.
- 1852an koleraren hirugarren pandemiak Errusia kaltetu zuen batik bat, zortzi urtez miloi hildakotik gora utziz.
- 1853an Charles Frederic Gerhardt kimikari frantziarrak prestatu zuen lehen aldiz azido azetilsalizilikoa, "Aspirina" izena ere hartuko zuen sendagaia.
- 1863an koleraren laugarren pandemiak Europan eta Afrikan eragina eduki zuen, 12 urtez.
- 1865ean Gregor Mendelek "Hibridazio esperimentuak landareekin" ("Versuche über Pflanzenhybriden") lana aurkeztu zuen, genetikaren legeak finkatu zituena.
- 1882an Robert Kochek Mycobacterium tuberculosis ("Koch-en baziloa") aurkitu zuen, tuberkulosiaren eragilea alegia.
- 1885eko uztailaren 6an Louis Pasteur kimikari frantziarrak amorruaren aurkako txertoa arrakastaz erabili zuen bederatzi urteko Joseph Meister mutikoarekin, txakur gaixo batek hozka egin baitzion.
- 1887an Ramon y Cajal espainiarrak neuronari buruzko teoria plazaratu zuen.
- 1889an "Asiako Gripeak" Errusia, Amerika eta Australia kaltetu zituen, bi urtez. H2N8 birusak eragin zuen, heriotza-tasa handia sortuz.
- 1895ean Wilhelm Conrad Roentgen renaniarrak X izpiak aurkitu zituen.
- 1897an Gustav Killian alemaniarrak egin zuen lehendabiziko bronkoskopia.
- 1899an koleraren bostgarren pandemiak Europa oldartu zuen berriro, batez ere Errusia, 24 urtez.
- Urte hartan bertan Sigmund Freud-ek "Die Traumdeutung" ("Ametsen interpretazioa") liburua argitaratu zuen, psikoanalisiarako oinarrizkoa izan zena.
- 1901ean Karl Landsteiner austriarrak hiru odol taldeak deskribatu zituen.
- 1903an Willem Einthoven herbeheretarrak lehenengo elektrokardiograma egin zuen.
- 1908an lehen aldiz erabili zituzten bonbilla txikiak endoskopioaren barruan, histeroskopia batean.
- Azaroaren 11n Basurtuko Ospitalea inauguratu zuten Bilbon, gaur egun aktibo dagoen Euskal Herriko ospitalerik zaharrena dena.
- 1913an Casimir Funk poloniarrak bitaminak deskribatu zituen.
- 1917an Ignacio Barraquer kataluniarrak begi-lausoen ebakuntzarako teknika berria abiatu zuen.
- 1918an "Espainiako Gripeak" Europan, AEBetan eta Indian eragina eduki zuen 18 hilabetez, 25 miloi hildako utziz. H1N1 birusa izan zen erruduna.
- 1922ko urtarrilaren 11n lehen aldiz intsulina eman zioten diabetesa zuen gizaki bati, Toronton (Kanada), aurreko urtean Frederick G. Bantingek sintetikoki sortu ondoren.
- 1924an Georg Haas alemaniarrak lehenengo dialisia egin zuen.
- 1928an Alexander Flemingek Penizilina lortu zuen Penicillium notatum onddotik.
- 1935ean Gerhard Domagk alemaniarrak sortutako sulfamidak infekzioak tratatzeko hasi ziren erabiltzen.
- 1940an Philip Levinek Rh faktorea aurkitu zuen.
- 1944an Selman Abraham Waksam ukraniar/estatubatuarrak tuberkulosiaren aurkako lehenengo antimikrobianoa garatu zuen, estreptomizina hain zuzen ere.
- 1948an "National Health Service" izeneko zerbitzu publikoa abian ipini zuten Britainia Handian, osasun arreta unibertsalaren aitzindaria izan zena Europa mailan XX. mendean.
- 1950ean hasi ziren kimioterapia erabiltzen minbizia tratatzeko.
- Urte hartan bertan lehendabiziko giltzurrun-transplantea egin zuten Chicagon (AEB).
- 1953an Francis Crickek eta James Watsonek DNAren egitura helikoidala deskribatu zuten.
- Urte hartan bertan leuzemiaren aurkako kimioterapia garatu zuten.
- 1955eko apirilaren 12an poliomielitisaren aurkako txertoa aurkitu zuten, Jonas E. Salk estatubatuarraren eskutik.
- Uztailaren 20an Gurutzetako Ospitalean (Bizkaia) jarduera medikoa abiatu zuten.
- 1957an "Asiako Gripeak" berriro oldartu zuen, H2N2 birusak eraginda, Txinatik AEBetara igaroz. Azken herrialde honetan 70.000 pertsona inguru hil zuen.
- 1958an lehenengo taupada-markagailua ipini zuten Suedian.
- 1961ean koleraren seigarren pandemiak Indonesian, Indian eta Errusian eragina eduki zuen, 5 urtez.
- 1962an Clinica Universitaria de Navarra (CUN) inauguratu zuten Iruñean.
- 1967ko abenduan Christiaan Barnardek lehen bihotz-transplantea egin zuen Groote Schuur ospitalean, Lurmutur Hirian (Hegoafrika).
- 1968an "Hong Kongeko Gripea" H3N2 birusak eragin zuen, eta Asiatik AEB-etara zabaldu zen berriz ere, 34.000 hildako utziz Amerikan.
- 1972an Archie Cochrane mediku eskoziarrak "Effectiveness and Efficiency: Random Reflections on Health Services", Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza korrontearen hastapena izan zena.
- 1978ko uztailaren 25ean lehenengo probeta-umearen jaiotza arrakastaz lortu zuten Ingalaterran Robert Edwards biologoak eta Patrick Steptoe zirujauak.
- 1979an OMEk baztanga edo nafarreriaren desagerpena baieztatu zuen ofizialki, azkeneko kasua Somalian agertu zela.
- 1981eko ekainaren 5ean deskribatu zuten HIESaren lehen kasua Los Angelesen (AEB).
- 1982an Erresonantzia Magnetiko bidezko Irudigintza hasi ziren erabiltzen.
- 1986an Manuel Patarroyok probatu zuen lehen aldiz malariaren aurkako txertoa (SPf 66), emaitza partzialki onekin.
- 1989an umeki bati lehenengo aldiz bihotz ebakuntza egin zioten Londonen.
- 1996an HIESaren aurkako tratamendu iraultzaileak ("HAART") sindrome horren pronostikoa erabat hobetu zuen.
- 1997an Dolly ardiarekin egindako lanak bidea zabaldu zion klonazioari.
- 1998an lehenengo aldiz ama zelulak haztea lortu zuten, etorkizuneko tratamenduak iradokituz.
- 1999an giza genomaren mapa osatu zuten.
- 2009an Institutu Onkologikoaren zentro berria zabaldu zuten Donostian.
- 2014ko irailean, uteroa transplantatu zioten emakume suediar batek haurra izan zuen. Lehen kasua zen munduan eta ama zein haurra ongi zeuden[1].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Historiako medikuen zerrenda
- Medikuntzaren Historia (espezialitate medikoa)
- Euskal Herriko medikuntzaren historia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Uteroa transplantatu zioten emakume suediar batek haurra izan du», EiTB, 2014-10-05