Errusiako Inperioa

Errusiako lurrak eta beste herrialdeenak hartzen zituen inperioa

Errusiako Inperioa (errusieraz: Российская Империяtranslit.: Rossiskaia Imperia, Россійская Имперія 1918 aurreko idazkeran) Errusiak 1721 eta 1917 bitartean jasotzen duen izena da. Europa, Asia eta Amerikako (Alaska) lurralde zabal bat hartu zuen, eta Errusiar Tsarerriaren oinordeko sistema politikoa izan zen.[1]

Errusiako Inperioa
Pоссийская Империя
Rossiyskaya Imperiya
1721 – 1917
Monarkia absolutua (de facto)
Monarkia konstituzionala (1905-1917)
Errusiako bandera

Errusiako armarria

Errusiako Inperioa, 1914. urtean
Geografia
HiriburuakSan Petersburgo (1721–28)
Mosku (1728–30)
San Petersburgo (1730–1918)
Biztanleria181.537.800 (1916)
Azalera22.800.000 (1916) km²
Ekonomia
DiruaErrubloa
Kultura
Hizkuntza(k)Errusiera
ErlijioaEliza Ortodoxoa
Historia
Aurrekoak
Errusiako Tsarerria
Krimeako khanerria
Poloniar-Lituaniar Batasuna
Kanpoaldeko Mantxuria
Khivako khanerria
Kokandeko khanerria
Otomandar Inperioa
Suediako Lurraldeak
Bukharako khanerria
Kazakoen khanerria
Altai
Qajar leinua
Zaporozhiako Kosakoak
Zirkasiarrak
Kaukasiar Imanerria
Ondorengoak
Behin-behineko Gobernua
Ober Ost
Karafuto Prefektura
Alaskako Departamentua
Transkaukasiako Errepublika Demokratiko Federatiboa

Historia

aldatu

Errusia Inperiala deitu izan zaio Errusiaren historiako aro kronologiko bati, Petri I.a Errusiakoak Itsaso Baltikoaren eta Ozeano Barearen artean dauden lurraldeak konkistatu zituenean hasia eta Nikolas II.a Errusiakoa azken tsarraren erregealdian eta 1917ko Iraultzan amaitua.

Inperioko hiriburua, San Petersburgo izan zen (1914an Petrogrado bezala berrizendatua)[2]. XIX. mendearen amaieran, inperioak, 22.900.000 kilometro karratuko hedadura zuen. 1897ko erroldaren arabera, inperioko biztanleria, 125.640.000 biztanlekoa zen, horietatik ia % 75 inguru (93,44 milioi zehazki), Europan bizi zirelarik. 100 etnia ezberdin baino gehiago bizi ziren inperioan (errusiar etnia, biztanleriaren % 44a zen). Egungo Errusiaren lurraldeaz gain, 1917an, Errusiako Inperioak, Baltikoko estatuetako lurraldeak, Bielorrusia, Poloniaren zati bat (Poloniako erresuma), Moldavia (Besarabia), Kaukaso, Finlandia, Asia Erdialde gehiena eta Turkiaren zati bat (Ardahan, Artvin, Iğdir eta Kars probintziak). 1732 eta 1867 bitartean, Errusiako Inperioak, Alaska ere hartzen zuen, Beringeko itsasartearen beste aldean, gaur egun, AEBren zati dena[3].

1914an, Errusiako Inperioa 81 probintziatan (oblast) eta 20 eskualdetan (gubernia) banatua zegoen. Inperioaren basailu eta protektoratuen artean, Bukharako emirerria, Khivako khanerria, eta, 1914 ondoren, Tuva zeudelarik[4].

Errusiako Inperioa, Romanov dinastiatik, enperadore autokratiko bat (tsar) buruzagi bezala zuen monarkia hereditario bat zen. Inperioko erlijio ofiziala[5], kristautasun ortodoxoa zen, Erregeak kontrolatutakoa Kontzilio Sakratuaren bitartez. Bertako biztanleak, estratu edo klaseetan banatuak zeuden, dvorianstvo (noblezia), kleroa, merkatariak, kosakoak eta nekazariak kasu. Siberia eta Asia erdialdeko biztanleak, ofizialki, inorodtsy (atzerritarrak) estratuan erregistratuak izan ziren.

Bere armarria, Errusiako Inperioko armarri handia izan zen, eta, bere ereserkia, Erresuma Batukoan oinarrituta dagoen Jainkoak salba beza tsarra (Боже, Царя храни / Bozhe, tzaria khrani)[6].

Tsarren monarkia 1917ko otsaileko iraultzan kendua izan ondoren, Errusia, errepublika bezala aldarrikatua izan zen behin-behineko gobernupean.

Romanov dinastiak Europa ekialdean kontrolatutako lurraldea, XVII. menderarte, Moskovia deitzen zen. 1721ean Errusiako Inperioa aldarrikatu aurretik, modu herrikoian, «Errusia» (XVII. mendean, errusieraz, Русія edo Росія) deitzen zen, mongoliarrak iritsi aurretik zegoen eslaviar nazioa, Kieveko Rusa (Русь). Errusiar herriak, «Rus», beti, eurentzako eta euren nazioarentzako izen bezala hartu duen arren, egungo intelektual ukrainarrak hitzaren zehaztasunari buruz eztabaidan ari dira. Azken ikerketek, «Rus» hitzak "Ekialdeko bikingoak" esan nahi duela diote. Biztanleria eslaviarra den arren, lehen agintariak, bikingo jatorrikoak izan ziren, eta eurak izan ziren Estatu bat ezartzen hasi zirenak. Bikingoek, drakkar izena zuten euren itsasontziekin europar kostaldeak erasoz, Frantzia, Alemania eta Errusiako ibaietan gora egin zuten, eta antzinako Errusiako eslaviar herrien lurraldearen zati handi bat konkistatu zuten.

Tsarrak

aldatu

Petri Handia eta Errusiako Inperio Handia

aldatu
 
Petri Handia

Petri, Alexis I.ak, bere bigarren ezkontzan izan zuen semea, politikara baztertzen lehena izan zen. Gorteko zenbait aldek, tronua kontrolatzeko borrokatu zutenez, Alexisen oinordekoa, bere lehen ezkontzan izan zuen semea, Teodoro III.a Errusiakoa izan zen, 1682an, 20 urte zituela hil zen mutil gaixobera bat. Streletski Matxinadaren ondorioz, Petri elkartsar egina izan zen, bere anaiorde Ivan V.a Errusiakoarekin batera, baina Petriren arrebaordea zen Sofiak izan zuen benetako boterea. Sofiak egin zituen erregina lanak, Petrik gerra jokoekin denbora pasatzen eta Moskuko Alemaniar Kuartelean zaldian ibiltzen zen bitartean. Esperientzia hauek, Mendebaldeko praktika militarrenganako interes grinatsu batera eraman zuten, bereziki ingeniaritza, artilleria, nabigazioa eta itsasontzi eraikuntzagatik. 1691n, bere gerra jokoetan entrenatu zituen tropak erabiliz, Sofia tronutik nola kendu pentsatu zuen. Ivan V.a 1696an hil zenean, Petri bihurtu zen tsar bakarra.

Gerrak nagusi izan ziren Petri I.aren erregealdi gehienean zehar[8]. Hasieran, tartaroekin eta Otomandar Inperioarekin hegoaldean zituen mugak ziurtatzen saiatu zen. Bere Azoveko itsasoko gotorleku batetarako kanpainek, hasiera batean huts egin zuten, baina, berak propio diseinatutako armada berriarekin itsasoratu ondoren, Petrik, azkenean, hain garrantzitsua zen Azoveko gotorlekua konkistatu ahal izan zuen. Otomandar Inperioaren aurkako gerrarekin jarraitzeko, Petrik, Europara bidaiatu zuen aliatu bila. Bidaia hori egin zuen lehen tsarra izan zen. Petrik, Brandenburgo, Herbehereak (non, teoria baten arabera, bertako bandera ikusita, berearentzako zirriborro bat egiteko inspiratu zuen, zeina 1914 arte erabiliko zen), Erresuma Batua eta Germaniako Erromatar Inperio Santua bisitatu zituen Enbaxada Handia deituriko bere bisitan. Petrik asko ikasi zuen, eta ehunka espezialista tekniko zerrendatu zituen. Enbaxadaren iraupena, laburra izan zen, Sofiak, Petri tronutik kentzen saiatu izan baitzen, baina matxinada, Petrik eta bere jarraitzaileek zanpatu zuten. Zigor bezala, matxinadan parte hartu zituztenen gorpuak erakutsi zituen, hilak edo torturatuak zeudenak, gainontzekoentzako abisu bezala, honen ondorioz, Petri, «Arraroa» deitua izan zelarik.

 
Poltavako gudua

Petrik, Otomandar Inperioaren aurkako europar koalizioan huts egin zuen, baina, bere bidaietan zehar, Suediaren aurkako gerra bat hasteko interesa piztu zitzaion, Ipar Europako estatu boteretsu bat baitzen. Itsaso Baltikora irteera izateko aukera bat ikusiz, Petrik Otomandar Inperioarekin bakea sinatu zuen 1700ean, eta, ondoren, suediarrei eraso zien Narvako portuko bere kokapenean, Finlandiako Golkoan. Karlos XII.a Suediakoak, bere tropekin aurre egin zion arren, Petriren armada garaituz. Petrirentzat zorionez, Karlos XII.ak bere garaipen honen ondoren ez zuen Errusiaren aurkako eraso bat jo, eta Poloniaren aurka zuen gerrarekin jarraitu zuen.

 
Finlandiako Golkoa

Karlos XII.aren oharkabetze honek, Petriri, armada berri bat osatzea ahalbidetu zion, berearen eta Mendebaldekoaren gotorlekuak bateratuz. Bi buruzagiek, berriz, 1709an elkarren aurka borrokatu zutenean, Petrik Karlos garaitu zuen. Azken honek Otomandar Inperiora ihes egin zuenean, Petri, berriz ere, inperio honen aurkako gerran hasi zen. Tsarrak, Azoveko portua otomandarrei itzultzea onartu zuen 1711n. Iparraldeko Gerra Handiak, funtsean Poltavako gudua izan zena, 1721 arte jarraitu zuen, suediarrek, Nystadeko bakea sinatzea erabaki zutenean. Bake itunak, Errusiak lortutako lurraldeak mantentzea ahalbidetu zuen: Livonia, Estonia eta Ingria. Lurralde hedapen honen bidez, Petrik, Mendebaldeko Europarekin lotura zuzen bat lortu zuen. Ospakizun bezala, Petrik, 1721ean aldarrikatutako Errusiako Inperio Handiko Enperadore (errusieraz императoр / imperator) eta tsar titulua hartu zuen.

Petrik, Errusiaren zabalkuntza eta berau Inperio bihurtzea, zenbait ekimen nagusipean lortu zuen. Errusiar itsas armadak sortu zituen, armada, sistema europarraren arabera berrantolatu zuen, arrazionalki antolatu zuen gobernua eta giza baliabideentzako finantzaketa abiarazi zuen. Petriren erregealdian, errekrutatu zen armada, bizi osoan zehar bertan lan egiteko baldintzapean izan zen, erregetzako ofizialak barne, administrazio zibil edo militarreko lanetan parte hartzen zutenak. 1722an, Petrik, Errusia Inperialeko Maila Taula ezarri zuen, tsarraren zerbitzuan zeuden pertsonen estatusa adierazten zuena, plebeioa zein noblea izan. Jenderik arruntena ere, automatikoki agertzen zen taula horretan[9].

Petriren gobernu egituraren berrantolaketa, zehaztasun falta handikoa izan zen. Prikaziak (burokratak), talde kolegiatu bategatik ordezkatu zituen, eta gobernu politikak antolatzeko senatu bat sortu zuen. Petriren erreformek tokiko gobernuan ez zuten lorpen handiegirik izan, baina, bere aldaketek, tokiko gobernuari, zergak biltzea eta ordena mantentzea ahalbidetu zioten. Gobernuaren erreformen zati bezala, Eliza, partzialki erantsia izan zen Estatuko egitura administratibora. Petrik, Aitalehendia baliogabetu zuen, eta talde kolektibo bategatik ordezkatu zuen, Sinodo Sakratua, gobernuko funtzionario batek zuzendutakoa.

Petrik, neurrizko zerga kopuru batekin, estatuko altxorreko irabaziak hirukoiztu egin zituen. Kapitazioa edo zerga azterketa bat egin zuen, biztanle guztiengan, eliz gizon eta nobleen artean izan ezik. Alkohola, gatza eta bizarra ere, zergapetu egin zuen. Bere soldaduei armak eta jantziak emateko, industria metalurgikoak eta ehungintza industriak garatu zituen.

 
Arteen Errusiar akademia

Petrik, Errusia, teknologia, instituzio eta ideia modernoekin hornitu nahi zuen. Noble guztiei, mendebaldeko heziketa bat eman zien, eskola naturalak deritzenak ezarri zituen idazkera errusiarra eta oinarrizko aritmetika irakasteko, inprimategi bat ezarri eta Zientzien Errusiar Akademia sortu zuen, bera 1725ean hil baino gutxi lehenago inauguratu zena, Errusiako Inperioko kultura institutu handienetako bat bihurtu zena. Errusiarrek, mendebaldeko arropa, artearenganako zaletasuna eta ohiturak har zitzatela ere gomendatu zuen. Emaitza, noblezia eta masen arteko pitzadura kulturalean sakontze bat izan zen. Petriren mendebaldetzearen irudirik hoberena, tradizio zaharrekin egin zuen bere haustea eta arkitekturan erabili zituen mendebaldeko metodoak izan ziren, bere hiriburu berria, Petrogrado, 1703an eraikitzera eraman zutena. Lurralde berrian kokatua, Iparraldeko Gerra Handian lortua, non Danimarka eta Norvegiako Erresuma, Bi Nazioen Errepublika eta Saxoniaren laguntza jaso zuen, Finlandiako Golkoan. Petrogradok, bere mendebaldetzea onartu zuen arren, berau, behartutakoa izan zen, eta, ondorioz, ezin izan zuen Petrik hainbeste miresten zuen bere norbanakotasuna erakutsi.

Jauregiko iraultzen aroa

aldatu
 
Korpseko goardiak Strelnaren harreran

Petrik tronurako oinordekotzaren arauak aldatu zituen bere seme Alexis erbesteratu ondoren, bere aitaren erreformen aurka agertu zena eta erreformen aurkako taldeen irudi bezala aurkeztu zena. Petri I.ak eginiko lege berri batek, tsarrari, bere oinordekoa aukeratzeko ahalmena ematen zion, baina Petrik ez zuen 1725ean hil aurretik egin. Hurrengo hamarkadetan, oinordekotzarako arau ezak, monarkia, konplotak, azpijokoak eta zenbait estatu kolpe jasateko moduan utzi zuen. Hemendik aurrera, tronua lortzeko ezinbesteko faktorea, Petrogradon jauregiko elitezko guardiak babestu zuen.

Petri I.a hil ondoren, bere alarguna, Katalina I.a Errusiakoa igo zen tronura[10], baina 1727an hil zen, eta, ondoren, Petriren iloba zen Petri II.a Errusiakoa koroatu zuten tsar bezala. 1730ean, Petri II.a baztangak jota hil zen, eta Ivan V.a Errusiakoaren alaba zen Ana Errusiakoa, Petrirekin elkartsar izan zena, tronura igo zen. Ana tronuan ezarri zuen Inperioko Kontseilu Gorenak, baldintza ugari jarri zizkion. Mugatze hauen aurkako bere borrokan, Anak nobleen alde egin behar izan zuen, oligarkia autokraziari gailenduko zitzaionaren beldur zirenak. Honela, autokraziaren printzipioak, babes handia izan zuen tronuarengatik gatazka nahaspilatsu horretan.

 
Bigarren galeria Arteen Akademia Inperialean. 1836

Ana 1740an hil zen, eta bere birbiloba gaztea, Ivan VI.a Errusiakoa izenarekin tsar aldarrikatua izan zen. Zenbait Estatu kolperen ondoren, Petriren bigarren alabagatik ordezkatua izan zen (1741 eta 1762 artean erregeordea). Elisabeten erregealdian, bere berehalako aurreko erregeena baino askoz eraginkorragoa izan zena, errusiar kulturaren "mendebaldetzea" gertatu zen. Gertakari kultural garrantzitsuenen artean, Moskuko Estatu Unibertsitatearen fundazioa 1755ean eta Arteen Akademia Inperialarena 1757an eta lehen zientzialari eta eskolagizon errusiarraren agerpena, Mikhail Lomonosovena daude.

 
Errusiar armadaren operazioak Zazpi urteko gerran, 1756 eta 1762 bitartean, eskuinean dagoen berde koloreko lurraldea, Errusiako Inperioa da, erdian dagoen hori kolorekoa, Bi Nazioen Errepublika, Poloniak eta Lituaniako Dukerri Handiak osatutako estatua

Petriren ondorengoen erregealdian, Errusiak, Europan, paper askoz garrantzitsuago bat izan zuen. 1726tik 1761 arte, Errusia, Austriaren aliatu bat izan zen Otomandar Inperioaren aurka, azken honek, sarri, Frantziaren babesa jasotzen zuelarik. 1735 eta 1739 arteko Errusia-Turkia Gerran, Errusiak, berriz bereganatu zuen Azoveko portua. Errusiak Europarekin izan zuen irismenik handiena, Zazpi urteko gerran izan zen, 1756 eta 1763 artean gertatu zena, hiru kontinentetan, Frantzia, Britainiar Inperioa eta bi alde hauen aliatu ugariren artean. Gerra horretan, Errusiak, Austriaren aliatu izaten jarraitu zuen, baina austriarrak, Frantziaren aliatu bihurtu ziren Prusiaren aurka. 1760an, errusiar indarrak Berlinen sartzear zeuden. Zorionez Errusiarentzat, Elisabet 1762an hil zen, eta haren oinordeko Petri III.a Errusiakoak Errusia Prusiarekin aliatu zuen, Petrik Frederiko II.a Prusiakoari zion mirespenaren ondorioz.

 
Petri III.aren erretratua, Lucas Conrad Pfandzeltek egina

Petri III.ak, erregealdi labur eta ez oso ospe onekoa izan zuen. Petri I.a Handiaren biloba bazen ere, bere aita, Holstein-Gottorpeko dukea izan zen, eta, ondorioz, Petri III.a, familia luterano batean hazia izan zen, honegatik, errusiarrek atzerritartzat hartzen zutelarik. Honi kasurik egin gabe eta Errusiari buruzko bere kontzeptua ezkutatu gabe, gorroto handiz sartu zituen entsegu militar prusiarrak errusiar militarren artean, Errusiako Eliza Ortodoxoa erasoz eta Errusia, bere eta munduaren historia aldatuko zuen garaipen handi bat gabe utziz, Prusiarekin bat-bateko aliantza bat ezarriz. Bere nahigabea erabiliz eta, bere posizio propioaren beldurrez, Petri III.aren emazteak, Katalinak, bere senarra tronutik kendu zuen estatu kolpe baten bidez, eta bere maitaleak, Alexis Orlovek hil egin zuen, eta, ondorioz, 1762an, Katalina II.a Errusiakoa, Errusiako Enperatriz bihurtu zen.

Ozeanoetako espedizioak

aldatu

Petri I.ak, errusiar flota bere ondorengoei utzi zien, baina, Katalina I.etik hasi eta Petri III.erarte, errusiar enperadore bakar batek ere ez zuen itsasoa Petri I.ak bezala maitatu. Petri I.a 1725ean hil ondorengo hamarkadetan, pentsaezinezkoa iruditzen zitzaien Petriren ondorengoei, gerraontzien erakusketa bat izaterik munduari, Errusiaren boterea eta tamaina erakusteko modua. Eta, gainera, ez zen batere zuhurra flota epaitzea berehalako asmorik mantentzeko. Petriren flota, hogeita hamar karabelaz eta ehunka ontzi gehigarriz osatua zegoen. Halako armada mantentzearen kostuak, estatuko dirua agortuko zuen. Are sinesgaitzagoa izango litzateke Petriren plana abian jartzea flotaren tamaina handitzeko, itsasoan armada bat sortzeko bere nahia betetzeko.

Iparraldeko Gerra Handiak, hogeita bat urteko iraupena izan zuena, jada Errusiako Inperioko ogasuna eta baliabideak jada agortu zituen. Ondorioz, Petri I.a hil ondoren, gastu murrizte garai bat etorri zen flotari dagokionez, eta, honekin batera, itsasontzi berrien eraikuntzan eta marinel eta ofizialen kopuruaren murrizte bat etorri zen. Petrik sortu zituen itsas akademia eta eskola nautikoak, aldiz, goraka jarraitu zuten. Bere ikasle eta graduatuak mantendu egin ziren Petri eta bere ondorengoen erregealdietan errusiar nabigazioaren tradizioak sendotuz. 1716an hasi eta 1719 arte, errusiarrek, lodiá handi batean nabigatu zuten Okhotskekitk Kamtxatkara doan zatian, Vladimir Atlasovek XVII. mendearen amaieran esploratu zuen lurraldean. 1720ean itsas akademian graduatu zirenek, Ivan Jevreinov nabigatzaile geodesikoak eta Fiodor Luzhinek, hamalau Kuriles uharteak esploratu eta trazatu zituzten. Ekarri zuten informazioa, Vitus Bering Kapitain Komodoroaren espedizio ezagunarentzako oinarri bihurtu zen. 1724ko negu izoztuan, Bering, Kamtxatkara iritsi zen lurrez eta belaz, bertan eraikitako ontzietan, «iparralderantz daroan lurraldean zehar... lurralde hau Amerikarekin elkartzen den tokia bilatzeko».

Errusiar nabigatzaileen xede nagusia, Ozeano Artikoan zehar, India eta Txinarako pasabide bat aurkitzea zen. 1728tik 1729 arte, Beringek Ozeano Barearen iparraldetik nabigatu zuen bere San Gabriel izeneko itsasontzian. Poloko haize hotzaren ondorioz sorgortua, San Gabriel itsasontzia eta bertako tripulazioa, gaur egun, itsasgizonaren omenez, Beringeko itsasartea deritzon Asia eta Amerika arteko itsasartetik pasa zen. Honela, ibilbide hau, bigarren aldiz aurkitua izan zen. Aurkikuntzaren azken deskribapenak, ondoren, Ivan Fiodorov eta Mikhail Gvozdev itsasgizonek bildu zituzten, bere esplorazioaren ibilbidea 1732an planeatu zutenak. Beringeko itsasartea bera, eta honen hegoaldean dagoen itsasoa, Bering itsasoa, alegia, Bering kapitainaren omenez izendatuak izan ziren. Beringen espedizioak, Ozeano Barea eta Okhotskeko itsas ibilbidea esploratu zuen, Kuril Kanaleko lehen espedizioaren bidez. Beringek, kontu handiz erregistratu zituen etorkizuneko belaunaldietako kartografoentzako, Kamtxatkako penintsulako hego-ekialde eta hego-mendebaldeko kostaldeak, eta, beharbada, are garrantzitsuagoa dena, behin betiko frogatu zuten Kamtxatkatik hegoaldera eta ekialdera, ez zegoela, biztanleriari gezurra esateko proposatutako lurralde mitikorik, Kristobal Kolonekin eta Indietarako (Amerika) bere bidaiarekin gertatu zen bezala.

Kamtxatkarako bere lehen espedizioan, Beringek ezin izan zuen Txinarako ibilbidea aurkitu. Ondorioz, 1733an, Ana I.a Errusiakoa enperatrizaren gobernuak, aurrekaririk gabeko esplorazio bat antolatzea erabaki zuen Siberiako eta ekialde urruneko ipar kostaldera. Bering, Kamtxatkako San Gabriel espedizioko Aleksei Txirikoven adierazitako belaren kide batekin joan zen. Gainontzeko banaketak, alde batera utzi ziren Japoniarako ibilbidea bilatzeko Kuriles uharteetatik zehar eta Ozeano Artikoaren kostaldea esploratzeko. Espedizioaren zuzendaritza orokorra, Itsas Armadaren Ministerioaren kolegioari eman zitzaion.

Bere espedizioetan beharreko itsasontziak, aurkikuntza txundigarriak egiten hasi ziren. 17361737an, Esteban Maliginen zuzendaritzapeko espedizioak, Jamal penintsula inguratu eta Obiren estuariora iritsi zen. Garai berean, Dmitri Ovtsyn tenientearen zuzendaritzapeko espedizioa, ekialderago, urrutirago bidalia izan zen, Jeniseiren estuarioa eta Gidanskeko penintsulako kostaldearen atzetik nabigatuz. Vasili Prontxistxev eta Khariton Laptev tenienteek, Taimyr penintsulako eta Lena ibaiaren estuarioko kostaldea esploratu zuten. Espedizio horretako nabigaria zen Semion Txeliuskinek, Asiako kontinentearen iparraldereneko muturra aurkitu eta deskribatu zuen. Azkenik, Piotr Lasinius eta Dmitri Laptev, siberiar ertzetik nabigatu zuten Lenaren estuariotik Kolyma ibaiaren estuariora arte. Bere eskala bikaina eta ausardia dela eta, bidaia hau, iparraldeko espedizio handia deitua izan zen. Gune geografiko eta ur asko, horiek lehenik esploratu zituzten XVIII. mendeko ofizial errusiarrak omentzeko izendatuak izan ziren. Malygin eta Ovtsyneko itsasarteak, Prontxistxev kostaldea, Txeliuskin lurmuturra eta Laptev itsasoa.

1741eko udaren hasieran, San Petri eta San Paulo izeneko bi itsasontzi Petropavloskeko portu lasaitik irten ziren, Pribilof uharteetan, Kamtxatkako lehen espedizioan aurkituak, eta, Beringen eta Txirikoven agindupean, itsasontziak Ipar Amerikara iritsi ziren. Zoritxarrez, Kamtxatkako bigarren espedizioa, Beringen azkena izan zen. Alaskako kostaldetik itzultzean, bere itsasontziak, San Petri izenekoa, Komandante uharteetako batetik gertu tupust egin zuen. Uharte horretan, nabigatzaile ezaguna gaixotu eta hil egin zen. Hala ere, Kamtxatkako bigarren espedizioaren emaitza bezala, Amerikako ipar-mendebaldeko kostaldea, Aleutiar uharteak eta Komandantearenak edo Komandorskiye bezain ondo esploratu zen. Honek, Errusia, Alaskaz jabetzera eraman zuen, ondoren, 1867an, AEBei saldu ziena.

1738an, Martin Spanberg kapitainaren itsasontziak, Sakhalin uharteko eta Japoniako ipar-ekialdeko kostaldera iristen lehenak izan ziren, Hokkaidoko uharte handian. Bere espedizioan bildu zuen informazioak, 1745ean egin zen Errusiako Inperioaren ekialdeko zatiaren mapa egiten lagundu zuen.

Errusiar hedapena Katalina II.aren erregealdian

aldatu
 
Katalina II.a Errusiakoa Handia

Katalina II.a Errusiakoaren erregealdian lortutako hedapen inperialak, lurralde handi berriak ekarri zizkion inperioari hegoaldean eta mendebaldean, baita barne gobernuaren sendotzea ere[11]. 1768ko Otomandar Inperioaren aurkako Krimeako Gerraren ondoren, Kutxuk-Kainardzhiko hitzarmenaren bidez, 1774an, Errusiak, Itsaso Beltzerako irteera zuzen bat lortu zuen, Krimeako tartaroak, Otomandar Inperioarengandik independente zen estatu bihurtu ziren bitartean. 1783an, Katalina II.ak Krimea erantsi zuen, Otomandar Inperioaren aurkako 1777–1778ko Errusia-Turkia Gerraren ondoren, 1777an hasi zen gerra. Yasiko hitzarmenaren bidez, 1792an, Errusiaren lurralde domeinua handitu zen hego-ekialderantz, Dniester ibaira iritsiz[12]. Hitzarmenaren baldintzek, Katalinaren balizko proiektu handiaren xedeak murriztu zituen, Europatik otomandarrak erabat kanporatzean eta, errusiar kontrolpean, Bizantziar Inperioa edo Ekialdeko Erromatar Inperioa berritzean zetzana. Otomandar Inperioa ez zen berriz Errusiarentzat mehatxua izan, alderantziz baizik, Balkanetan errusiar eraginaren gehikuntza onartzera derrigortuak geratu ziren.

Katalina II.aren erregealdian Errusiaren mendebalderanzko hedapenak, emaitza bezala, Poloniaren banaketa ekarri zuen[13]. Polonia, tokiko potentzia izan zena XVI eta XVII. mendeetan, XVIII. mendean zehar larriki ahultzen hasi zen, bere aristokraziaren barnean etengabeko borrokak eta gorantza zihoan barne desorden bat erakutsiz; Poloniaren ahultzearen seinale argi bat, ondoan zituen herrialde boteretsuetako bakoitza, Errusia, Prusia eta Austria alegia, Poloniako tronuan bere hautagai propioa ezartzen saiatu zenean gertatu zen, Poloniako Oinordekotza Gerra eraginez, Europa osoa hartu zuena. 1772an, Errusia, Austria eta Prusia, poloniar lurraldearen toki ezberdinak eransteko akordio informal batetara iritsi ziren, akordio honen bidez, Errusiak, egungo Bielorrusia eta Livonia hartzen dituzten lurraldeak jaso zituelarik. Lehen banaketaren ondoren, Poloniak, erreforma egitarau zabal bat abiarazi zuen erregimen berri bat ezarri zuen, erreforma horien artean, konstituzio demokratiko bat zegoelarik, poloniar aristokraziaren alderdirik atzerakoienak asaldatu zituena, alderdi honek, aldi berean, Errusiari laguntza eskatu ziolarik. Aitzakia bezala, 1789ko Frantziar Iraultzaren ondorengo erradikaltasun liberalaren arriskua erabiliz, Austriak, Errusiak eta Prusiak, 1791ko poloniar konstituzioa abolitua izatea eskatu zuten, eta, 1793an, Poloniaren lurraldea are gehiago murriztu zen bere ondoko herrialdeen inbasio bateratu baten ondoren, bigarren banaketa eragin zuena. Oraingo honetan, Errusiak, Bielorrusiaren gehiengoa eta Dnieper ibaitik mendebaldera dagoen Ukrainaren zatia jaso zuen. 1793ko banaketak, matxinada nazionalista batetara eraman zuen Polonian errusiar eta prusiarren eraginaren aurka, 1795ean, aipaturiko herrialdeetako armadek garaitu zutena, urte horretan bertan, hirugarren banaketa eraginez. Oraindik independente mantentzen zen poloniar lurraldea, bi inbaditzaileen artean banatua izan zen. Ondorioz, Polonia, nazioarteko mapa politikotik desagertu zen.

 
Judu finkapen mapa

Poloniaren lurraldearen zati bat bere inperioan barneratzeak, lur emankor berriz jabetzea esan nahi izan zuen arren, honek, Errusiako Inperioarentzat zailtasun berriak ere sortu zituen. Polonia estatu koltxoi bezala galtzean, Errusiak, ordutik aurrera, Prusia eta Austria bezalako potentzia handiekin muga banatu behar izan zuen, noizbait etsaiak izan zitezkeenak. Gainera, Errusiako Inperioa, lehen baino etniko eta heterogeneoago izatera iritsi zen, etnia kopuru handia bere baitan hartzean, ukrainarrak, bielorrusiarrak eta juduak esate baterako. Ukrainarrek eta bielorrusiarrek, horietatik gehienek, mirabe bezala lan egiten zutelarik poloniar domeinupean, euren egoera ez zuten askorik aldatu hasieran errusiar boterepean. Poloniarrek, tradizionalki katolikoak eta antzinako potentzia baten oinordekoak zirenak, euren independentzia ekonomiko eta kulturala galtzeari erresistitu egiten ziren, kontrolatzeko zaila zen herri bat zelarik, eta, XIX. mendean zehar, errusiarren aurka, huts egin zuten zenbait matxinada eginez. Errusiak, euren eskubideak kendu zizkien inperioko juduei 1742an, eta, ordutik aurrera, atzerriko herritzat hartu zituen. 1792ko urtarrilak 3ko dekretu batek, formalki hasi zuen ezartze latesiaren erregimena, honen bidez, juduek, soilik inperioaren zatirik mendebaldekoenean bizitzen geratzeko baimena zutelarik, eta errusiar hirigune handietara hurbildu gabe. Honek, Inperioaren azken garaietan, indarkeria bidezko diskriminazioan endekatu zen antisemitismo garai bat abiarazi zuen. XVIII. mendearen amaieran, Errusiak, Dnieper ibaitik ekialdera zegoen Ukrainaren, lurralde baltikoen eta kosakoek populatutako zenbait guneren autonomia ere ezabatu zuen. Modu uniformean administraturiko inperio batean jarritako bere grinarekin (jatorriz alemaniarra zen arren) Katalinak, errusiartze politika baten oinarriak jarri zituen, bere erregealdiaren azken urteetan jada bultzatu zena, eta bere ondorengoek biziago exekutatuko zutena.

Historialariek, Katalinaren zintzotasuna eztabaidatu dute Ilustrazioaren monarka aipagarri bezala, baina gutxi izan dira, berak, gobernu zuzenduaren aktibismoan benetan sinetsi zuela zalantza egin dutenak, Inperioaren baliabideak muturreraino garatuz eta bere administrazioa eraginkorrago eginez. Hasieran, Katalina, gobernuaren prozedurak arrazionalizatzen saiatu zen legeetan aldaketak eginez. 1767an, Katalinak, Batzorde Legegilea sortu zuen, nobleek, lur-jabe handiek eta beste aristokrata batzuek osatua, Errusiako legeak kodetzeko. Batzordeak, lege kode berri bat egin ez zuen arren, Katalinaren Batzorderako Instrukzioak, errusiarren batzuk, mendebaldeko pentsamendu politiko eta legalera barneratu zituen.

 
Jemelian Pugatxov

1768 eta 1774 bitartean, Otomandar Inperioaren aurkako gerran, Errusiak, gizarte asaldapen handi bat jasan zuen Pugatxoven matxinadaren ondorioz. 1773an, Don ibaiaren inguruko kosako batek, Jemelian Pugatxov izenekoa, tronutik kendutako Petri III.a Errusiakoa erregea zela aldarrikatu zuen, Katalina enperatrizaren autoritatea arbuiatuz. Beste elkarte eta talde kosako batzuk, estatu zentralizatu errusiarraren talka sentitzen zuten zenbait etnia turkomanoz gain eta Ural Mendietako langile industrial eta mirabetzatik ihes egiteko esperantza zuten nekazariekin batera, irismen masiboko matxinada batera elkartu ziren. Inperioaren erregimenaren ardura nagusia, garai horretan, Turkiaren aurkako gerra zen, eta horrek, Pugatxoven matxinoei, Volga ibaiaren arroan lurralde handi baten kontrola hartzea ahalbidetu zien, baina armada erregularrak, zorrozki garaitu zuen matxinada 1774an.

Pugatxoven matxinadak, Katalinaren, Errusiako probintzia administrazioa berrantolatzeko erabakia bultzatu zuen. 1775ean, Errusia, probintzia eta barrutietan banatu zuen, biztanleriaren estatistiken arabera. Probintzia bakoitzari, hedatutako administrazio bat eman zitzaion, polizia destakamenduak eta justizia aparatu bat. Nobleek, gobernu zentralarentzako ezarritako denbora gainditu gabe zerbitzatu behar izan zuten, legeak hala baitzioen Petri I.a Errusiakoa Handiaren garaitik, eta horietako askok, paper esanguratsuak jaso zituzten probintzia gobernuak administratzen, ondorioz, autoritate inperialak, postu horiek, konfiantzazko aristokratei ematen zizkielarik, tsarrari men egiten ziotenak eta botere zentrala Inperioko zoko bakoitzera iristea ziurtatzen zutenak.

Katalinak, gizartea, ondo definitu eta estratifikatutako talde sozialetan ere antolatu zuen. 1785ean, herriko noble eta jaunentzako gutunak argitaratu zituen. Nobleziarentzako gutunak, nobleen askapena berretsi zuen derrigorrezko zerbitzuarekiko, eta eskubideak eman zizkion klase pribilegiatu eta errusiar autokraziaren zerbitzari bezala. Hirientzako gutuna, konplexuagoa zela frogatu zen, eta, azken batean, nobleentzako argitaratua baino askoz desegokiagoa. Ez zen argitaratu antzeko gutunik nekazarientzako, ezta mirabetzaren baldintzak hobetzeko ere.

 
Aleksandr Radischeven erretratua

Errusiaren «Mendebaldetzea»k, jarraitu egin zuen Katalinaren erregealdian. Liburu eta egunkari kopuruaren handitze batek, eztabaida intelektualak eta Errusiar ilustrazioko kritika sozial propioa ere ekarri zituen. 1790ean, Aleksandr Nikolaievitx Radistxevek, bere San Petersburgotik Moskurako bidaia izeneko liburua argitaratu zuen, mirabetza sistemaren eta autokraziaren aurkako eraso gogorra. Katalina, jada Frantziar Iraultzagatik izutua, Radistxev atxilotarazi eta Siberiara bidali zuen. Radistxevek, beranduago, errusiar erradikalismoaren aita errekonozimendua jaso zuen.

Katalinak, Petri Handiaren politiketako asko garatzen amaitu zuen, eta XIX. mendeko hedapen inperialerako oinarriak finkatu zituen. Pavlovsk jauregia eraikiarazi zuen bere seme Paulorentzat, Errusiako Ondare Kulturaletako bat dena. Errusia, bere inguruko europar herrialdeekin, arlo militar, politiko eta diplomatikoan lehiatzeko gai zen herrialde bihurtu zen. Errusiako elitea, arlo kulturalean, kultuenetako bat bihurtzen amaitu zen, garaiko Erdialdeko eta Mendebaldeko Europako herrialdeetan gertatzen zen lez. Hala ere, gizartearen eta gobernu sistemaren antolakuntza, instituzio zentral handiak Katalinaren administrazio probintzialpean, xehe-mehe finkatutako estratu sozialetan banatutako gizarte bera izaten jarraitzen zuen, non, mugikortasun soziala zaila zen, Petri I.aren garaitik aurreikusi zen bezala, zentzu horretan, 1861eko mirabeen emantzipazioa arte aldaketarik gertatu ez zelarik, eta, kasuren batzuetan, monarkia 1917an erori zen arte. Katalinak, bultzada bat eman zuen Inperioa hegoalderantz heda zedin, Odesa, Itsaso Beltzeko merkataritza portu errusiar nagusi bezala ezartzea barne, XIX. mendeko ale merkataritzarako oinarri bezala balio zezan.

Guzti hau eginda ere, Petri I.ak eta Katalina II.ak eraiki zuten inperioak, funtsezko arazoei aurre egiten jarraitzen zuen. Europartutako elite txiki batek, ohiko errusiarren masak nahastua, Errusiaren historiaren, kulturaren eta nortasunaren esentziari berari buruzko galderak egin zituen. Errusiak, bere nagusitasun militarra, hertsaduraganako konfiantzagatik eta gorte inperialak zuzendutako ekonomiaganako konfiantzagatik lortu zuen, azken hau, oso primitiboa zena, eta, nagusiki, mirabetza sisteman oinarritua aktibitate ekonomiko primarioentzako, nekazaritza, meatzaritza eta abeltzaintza kasu. Errusiaren garapen ekonomikoa, ez zen XVIII. mendeko beharrak asetzeko adinakoa, oraindik, berriki gertatutako Iraultza Industrialak mendebaldeko herrialdeetan sortzen zuen eraldaketa mailatik oso urrun zegoen. Katalinaren errusiar gizartea estamentu korporatibo zurrunetan antolatzeko saiakerak, Frantziar Iraultzaren erronka berriari aurre egin zion, hiritartasun indibidual bat bultzatzen zuena. Lurralde azalerak, eta Errusiak, errusiarra ez zen geroz eta jende gehiago hartzeak, beranduagoko nazionalitateen arazorako etapa finkatu zuten. Azkenik, mirabetzaren eta autokrazia lehen aldiz zalantzan jartzeak argumentu moraletan, Estatua eta XIX. mendean nagusi izan zen intelektualtasunaren arteko gatazka iragarri zuen.

XIX. mendearen hasiera aldera, Errusiaren biztanleriak, baliabideek, nazioarteko diplomaziak eta indar militarrek, munduko herrialderik boteretsuenetako bat bihurtu zuten. Bere botereak, Europako kontuetan ekintza geroz eta aktiboagoa betetzea ahalbidetu zion. Paper honek, Inperioa, urte batzuk beranduago, Napoleonen aurkako gerra batzuetan parte hartzera eraman zuten, Errusiarentzat eta Europa osoarentzat ondorio oso handiak zituztenak. XVIII. mendean Ilustrazioa gartsuki onartu ondoren, Errusiako elitea, 1789tik erdialdeko eta mendebaldeko Europako liberalizazio joeren opositore aktibo bihurtu zen.

Bere lurraldearen barnean, Errusiaren biztanleria modu dibertsoagoan hazi zen konkista bakoitzaren ondoren. Biztanleriaren barnean, luterotar finlandiarrak, Baltikoko alemaniarrak, estoniarrak eta lituaniarren batzuk zeuden. Katoliko lituaniarrak, poloniarrak eta zenbait letoniar, ortodoxo bielorrusiar eta ukrainarrak, musulmanak Inperioaren hegoaldeko eta ekialdeko mugan,[14] greziar ortodoxoak eta georgiarrak eta Armeniako Eliza Apostolikoko kideak ere bazeuden.[15]

 
Soldadu errusiar eta frantziarrak aurrez aurreko borroka batean Malakhov Kurganen Krimeako Gerran

Mendebaldeko eragina bezala, autokraziaganako oposizioa hazten joan zen. Horren aurrean, erregimenak, polizia sekretu bat sortuz erreakzionatu zuen, baita Inperioaren barnean mugimendu edo aldaketa nazionalistaren baten alde egiten zuten pertsonen aktibitateak murrizteko zentsura ezarriz ere. Erregimenak, mirabeetan oinarritutako bere ekonomian konfiantza izaten jarraitzen zuen, klase altu, gobernu eta indar militarrentzako balio izateko tresna bezala.

Gerra eta bakea Errusian, 1796–1825

aldatu
 
Paulo I.a Errusiakoa

Katalina II.a 1796an hil zen, eta bere seme Paulo I.a Errusiakoa, Inperioa 1796 eta 1801 artean gobernatu zuena, izan zen bere oinordekoa. Katalinak tsar gisa bere iloba Alexandro I.a izendatu nahi zuen, baina iragarpen hau egin aurretik hil zen. Paulok bere amaren asmoen berri izan zuenean min handia hartu zuen, eta, ondorioz, premutasun bat ezarri zuen gizonezkoen leinuan oinordekotzarako. Pauloren erregealdi laburrean egindako erreformetako bat izan zen. Berak, Errusiar-Amerikar Konpainia ere mantendu zuen, Errusia, halako batean, gaur egun Ameriketako Estatu Batuetakoa den Alaskaz jabetzera eraman zuena. Paulo, eskuzabala, baina oso aldabera zen, eta mirabeekiko zuen eskuzabaltasunak, etsai asko izatea eragin zion.

Europako super potentzia bezala, Errusiak ezin zuen Frantziako Iraultzatik eta Napoleondar gerretatik ihes egin. Paulo, Frantziaren aurkako opositore sendo bihurtu zen, eta Errusiak, Erresuma Batuak eta Austriar Inperioak, hirurak Bigarren Koalizioan elkartuta, Frantziaren aurkako gerra bat hasi zuten. 17981799an, herrialdeko jeneralik ospetsuenetako bat zen Aleksandr Suvorovek gidatutako tropek, kanpaina bikainak egin zituzten Zisalpetar Errepublikan eta Suitzan. Paulok Maltako Ordenari emandako laguntzak eta Maltako zalduen tradizio errusiarrak, klase baxuenentzako bere politika liberalekin eta Ogasunaren ustelkeriaren aurkikuntzarekin batera, Paulo, bere patua idatzi zuen erreforma bat egitera eraman zuen, erreforma honen ondoren, hila izan baitzen 1801ean.

 
Alexandro I.aren zaldi gaineko erretratua

Tsar berria, Alexandro I.a Errusiakoa (1801 eta 1825 bitartean errege izan zena), tronura, bere aitaren erailketaren ondorioz iritsi zen, eta non Alexandrok berak parte hartu zuenaren zurrumurrua zegoen. Ilustrazioan eta artean Katalina II.ak tronurako prestatua, Alexandrok ere oso gogoko zituen erromantizismo eta mistizismo erlijiosoa, batez ere bere erregealdiaren azken zatian. Alexandro, alferrik, Petri I.a Handiak, guztia antolatuko zuen ministrorik ez zuen arren, ministerioekin ezarri zituen unibertsitateen ordezkatzeak eragin zituzten gobernu zentralaren aldaketekin arduratuta geratu zen. Mikhail Speranski estatu gizon bikainak, tsarraren aholkularirik garrantzitsuena eta bere garaiari aurreratutako gizon bat zena, gobernuaren erreforma konstituzional zabal bat proposatu zuen, baina Alexandrok 1812an kaleratu zuen, eta erreforma horri buruzko interes guztia galdu zuen.

Alexandroren ardura nagusia ez zen bere herrialde barneko politika, baizik eta atzerriko kontuak, eta, bereziki, Napoleon. Frantziar enperadoreak sortzea lortu zuen armada handiari esker, Napoleonen anbizio hedatzaileak eta hazkuntzaren beldur zela, Alexandrok, Britainia Handiarekin eta Austriarekin Napoleonen aurkako koalizio bat sinatu zuen. Napoleonek, errusiarrak eta austriarrak garaitu zituen Austerlitzeko guduan 1805ean, eta errusiarrak garaitu zituen Friedlandeko guduan 1807an. Alexandro, bakea eskatzera behartua izan zen, eta, 1807an sinatu zen Tilsiteko hitzarmenaren bidez, Napoleonen aliatu egin zen. Errusiak ez zuen ordurarte zuen lurralde askorik galdu hitzarmen honengatik, eta Alexandrok, Napoleonekin zuen aliantza baliatu zuen hedapen gehigarriarentzat. Finlandiako Gerraren bidez, Finlandiako Dukerri Handia irabazi zion Suediari 1809an[16], eta Besarabia Otomandar Inperioari 1806–1812 bitarteko Errusia-Turkia Gerran.

Errusiar-frantziar iraultza, pixkanaka, iragazi egin zen. Napoleonek, Errusiak, funtsezko itsasarte estrategikoak ziren Bosforo eta Dardaneloetan Errusiak zituen asmoen berri izan zuen. Aldi berean, Alexandrok, Varsoviako Dukerri Handiak poloniar estatua nola birsortzen zuen ikusi zuen, Lehen Frantziar Inperioak kontrolatuta egon zitekeela susmatuz. Bi inperioek, Erresuma Batuaren aurka Blokeo Kontinentala egiteko betebeharra, etete garrantzitsu bat zen errusiar merkataritzarentzat, eta, ondorioz, 1810ean, Alexandrok, betebehar horri uko egin zion.

 
Moskuko erretreta, Adolph Northernena

1812ko ekainean, Napoleonek, Errusia 600.000 tropekin inbaditu zuen, errusiar armada erregularra baino bi aldiz handiagoa zena. Napoleonek, garaipen handi bat lortzea espero zuen errusiarren aurka, eta Alexandro, bakea eskatzera behartu. Napoleonek, atzerantz bultzatu zuen errusiar armada, baina frantziar jeneralak denbora gehiegi eman zuen. Errusiar erresistentzia, gogorra izan zen, hauek, Gerra Abertzalea aldarrikatu zutelarik, honek, errusiar neguarekin eta lurreko politika kaxkarrarekin konbinatuz, Napoleoni, emaitza bezala, berebiziko porrot bat eman ziolarik: Bere armadako 600.000 soldaduetatik, 30.000 baino gutxiago itzuli ziren Frantziara. Frantziarren erretretaren ondoren, errusiarrek, erdialdeko eta mendebaldeko Europatik jazarri zituzten Parisera bertara heldu arte.

Aliatuek Napoleon garaitu ondoren, Alexandro, Europaren salbatzaile bezala ezagutzen zen, eta paper nagusi bat izan zuen honek 1815eko Vienako Batzarrean Europaren mapa berdiseinatzerako orduan. Urte berean, mistizismo erlijiosoaren eraginpean, Alexandrok, Aliantza Santuaren sorrera abiarazten du, printzipio kristauen arabera, ekintzan parte duten nazioen, Europa gehiena barne, arauak agintzen dituen akordio ahul bat. Pragmatikoagoa, 1814an, Errusiak, Britainia Handiak, Austriak eta Prusiak, Aliantza Laukoitza sortu zuten. Aliatuek, nazioarteko sistema bat sortu zuten statu quo lurraldetarra mantentzeko eta Frantzia hedatzaile baten birsortzea eragozteko. Aliantza laukoitzak, zenbait nazioarteko konferentziak berretsia, Europan Errusiaren eragina ziurtatu zuen.

 
Errusiar armada Parisen sartzen da. 1814ko martxoak 30.

Aldi berean, Errusiak bere hedatzea jarraitu zuen. Poloniako Kongresua sortu zuen, herrialde honi, Alexandrok, konstituzio bat eman ziolarik. Honela, Alexandro, Poloniako errege konstituzionala izan zen, Errusiaren gainontzeko lurraldean tsar autokratikoa zen bitartean. Bera zen, baita ere, Finlandiako errege mugatua, 1809an erantsia izan zena eta estatu autonomo kategoria eman zitzaiona[17]. Errusiak, 1813an lurraldea irabazi zuen Kaukaso aldean, Bakun, Persiaren kaltetan. XIX. mendearen lehen urte horietan, inperioa, Alaskan ere sendo errotuta zegoen.

Historialariek, orokorrean, Alexandro I.a gaztearen erregealdian mugimendu iraultzaile bat gertatu zela adostu dute. Napoleon Europa mendebaldera jazarri zuten ofizialak, Errusiara, ideia iraultzaileekin itzuli ziren, horien artean, giza eskubideak, ordezkaritzazko gobernua eta demokrazia osoa.

Aita erako errusiar estatu autokratiko batek XVIII. mendean bultzatu zuen mendebaldetze intelektuala, orain, oposizioan, ordezkaritza gobernu baten garapenerako eskaerak, mirabetza ezabatzeko deiak, eta, kasuren batzuetan, gobernuaren kargutik kentze iraultzaile baten ideiak barneratu zituen. Ofizialak, zentzugabeak ziren, bereziki, Alexandrok Poloniari konstituzio bat eman ziola ikustean, Errusiak, oraindik halakorik ez zuen bitartean. Zenbait legez kanpoko erakunde, matxinada baterako prestatzen ari ziren, Alexandro, ustekabean, 1825ean hil zenean. Bere heriotzaren ondoren, nahasmena zegoen bere oinordekotzari buruz, oinordekotza lerroan hurrengoa zenak, bere anaia Konstantino Paulovitxek, bere tronurako eskubidea baztertu baitzuen. 3.000 soldadu ingururen buru ziren ofizial batzuk, tsar berriari, Alexandroren anaiari leialtasuna zin egiteari uko egin zioten. Nikolas I.a Errusiakoak, horren ordez, errusiar konstituzio baten ideiaganako leialtasuna aldarrikatu zuen. Gertaera hauek 1825eko abenduan gertatu zirenez, errebeldeei dekabrista deitu zitzaien (errusieraz abendua dekabr baita). Nikolasek, erraz gainditu zuen matxinada, eta bizirik zirauten dekabristak, atxilotuak izan ziren. Horietako asko, Siberiara erbesteratuak izan ziren.

Errusia, Nikolas I.aren erregealdian

aldatu
 
Nikolas I.a Errusiakoa

Nikolas I.a Paulovitx (errusieraz Николай I Павлович, 1796ko uztailak 6-1855eko martxoak 2), Errusiako tsarra izan zen 1825etik 1855ean hil zen arte.

Nikolasek, ez zuen sekula bere anaiaren handitasun izpiritual eta intelektuala izan. Berak bere papera baino ez zuen egin, bere jendea beharrezko edozein modutan gobernatzen zuen aita erako autokrata bat baitzen. Matxinada Dekabristak eragin zuen trauma jasanez, Nikolasek, errusiar gizartea erreprimitzeko erabakia hartua zegoen. Polizia sekretuak, ustezko hirugarren sekzioak, informatzaile eta espioi sare erraldoi bat sortu zuen. Gobernuak, zentsura aplikatu zuen, eta besteak, gehiegi kontrolatu zuen heziketa, argitaratzea eta bizitza publikoko manifestazio guztiak. 1833an, Hezkuntza Ministroa zen Sergei Uvarovek, Autokrazia, Ortodoxia eta izaera nazional programa bat pentsatu zuen, erregimenaren printzipio gidari bezala. Jendeak, leialtasuna erakutsi behar zion tsarraren autoritate mugagabeari, Errusiako Eliza Ortodoxoaren tradizioei, eta, nahiko modu ahulean, errusiar nazioari. Printzipio hauek, ez zuten, ez, biztanleriaren babesa lortu, baizik eta, aldiz, errepresio orokorrera eta ez errusiarren nazionalitateak eta erlijioak xehe-xehe ezabatzera eraman zuela. Adibidez, Gobernuak, Georgiako Eliza Ortodoxoa errusiarraren arau sinodikoa onartzera behartu zuen.

Enfasi ofizialak errusiar nazionalismoan, Errusiak munduan zuen tokiari, errusiar historiaren esanahiari eta Errusiaren etorkizunari buruzko eztabaida bat sortzen lagundu zuen. Talde batek, mendebaldetzaileek osatuta zegoena, Errusiak, beranduagokoa eta primitiboagoa izaten jarraitzen zuela uste zuen, eta aurrera, soilik gehiago europartuz egingo zuela. Beste talde batek, eslavofiloek, grina handiz mesedetu zituen eslaviarrak eta taldearen kultura eta ohiturak, eta ez zituzten batere gogoko Mendebaldeko kultura eta ohiturak. Eslabofiloek, filosofia eslaviarra, Errusiako osotasunaren iturri bezala ikusi zuten, eta nazkaz ikusten zuen mendebaldeko arrazionalismo eta materialismoa. Horietakoren batzuk, obstxina errusiarrek edo mirrak, mendebaldeko kapitalismoarekiko alternatiba erakargarri bat eskaini zutela eta Errusia, salbatzaile sozial eta moral potentzial bat bihurtuko zutela uste izan zuten. Eslabofilismoa, beraz, mesianismo errusiar modu bat bezala definitu ahal izango litzateke.

Garai honetako errepresioak gora-behera, Errusiak, literatura eta arteen loratze bat izan zuen. Aleksandr Puxkin, Nikolai Gogol, Ivan Turgenev eta beste askoren lanen bitartez, errusiar literaturak garrantzi handiagoa eta nazioarteko errekonozimendua hartu zuen. Ballet klasikoa, Errusian errotu zen Frantziatik ekarria izan ondoren, eta musika klasikoa sendo ezarri zen Mikhail Glinkaren (18041857) musika lanekin.

Krimeako Gerra

aldatu
 
Krimeako Gerraren hasiera
Sakontzeko, irakurri: «Krimeako Gerra»

Belenen, Frantziak babesturiko katoliko erromatarren eta Errusiak babesturiko ortodoxoen arteko gatazka bat jarraituz, Errusiako Inperioa eta Otomandar Inperioaren arteko harremanak lurrean zeuden gerra deklaratu zen arte.

Baina, Lur Santuan elizatan gertaturiko monjeen arteko lehia hau, aitzakia baino ez zen: Negozioa, turkiarrek egokitu zuten klero ortodoxoaren alde, baina Errusiak, sultanari, inperioko kristau ortodoxo guztien mesedetarako bermea eskatzen zion; baina benetako arrazoiak, Errusiaren anbizioak ziren, Konstantinopla eta Marmara itsasoa eransteko irrikitan, horrela Mediterraneo itsasoan kostaldea izateko. Turkiarren ezezkoa jarraituz, tsarrak, Moldavia eta Valaquia inbaditzen ditu, 1853an okupatu zirenak. Turkiak, gerra deklaratzen dio Errusiari 1853ko urriak 4an. Otomandar Inperioari, frantziarrak, britainiarrak, eta sardiniarrak batzen zaizkio. Turkiar flota, errusiarrak suntsitu zuen Sinopeko portuan, 1853ko azaroak 30ean.

1854ko apirilak 10ean, frantziar-britainiar flotak, 12 orduz bonbakatu zuen Odesa, Errusia hegoaldeko merkataritza porturik garrantzitsuena zena, prentsa europarraren erreakzio negatiboa eraginez, hiriko biztanleetako asko eta asko, Mendebaldeko Europako inmigratzaileak baitziren. Egoera argitzeko, aliatuek, Krimean lehorreratzea eta Errusiak Itsaso Beltzean zuen itsas baserik garrantzitsuena zen Sebastopol erasotzea erabaki zuten.

1854ko irailak 14an lehorreratu ondoren, aliatuek, Errusiar armada garaitu zuten Almako guduan urte horretako irailak 20an, eta, ondoren, Sebastopoleko setioa hasi zuten.

Guduetan zehar, Balaklavako guduan urriak 25ean eta Inkermaneko guduan, azaroak 5ean borrokatu zuten.

Hiriko giltza zen Malakhov dorrea, 1855eko irailak 8an, frantziarren eskuetan erortzen da, Patrice de Mac-Mahon mariskalak kontrolatua, nabarmenki ospetsua garaipen honegatik, bertan «ni han nago!», «ni han mantentzen naiz!», hiria udazkenean suntsituz. Alexandro II.ak hala onartuta, bake negoziazioak hasi ziren. 1856ko Parisko hitzarmenak, gatazka honi amaiera eman zion.


Garapen ekonomikoa

aldatu
 
Alemaniar Inperioa
 
Japoniar Inperioa

XIX. mende berantiarra eta XX. mendea, Inperioarentzako krisi garaia izan zen. Teknologia eta industria, ez ziren soilik azkarrago garatu mendebaldea, baizik eta baita botere lehiakor dinamiko eta berriak ere munduan: Otto von Bismarckek Alemania bateratu zuen 1860ko hamarkadan, AEBetako gerra zibilaren ondorenak, potentzia bezala haztea eragin zuen, eta Japonia, Meiji Berrezarpenetik agertu zen. Errusia, Asia erdialdean modu erraldoian handitzen zihoan arren, Otomandar Inperioa, Persia, Raj Britainiarra eta Txinatar Inperioa inguratuz, ezin zuen behar haina kapital sortu aurrerapen teknologiko azkarra eusteko edo, herrialde aurreratuekin, merkataritza oinarri bat komertziatzeko.

XIX. mendearen bigarren erdian, errusiar ekonomia, munduko gainontzeko potentzietan baino motelago garatu zen. Errusiako biztanleria, mendebaldeko herrialde garatuetakoena baino nabarmenki handiagoa zen, baina gehiengo handiena, toki landatarretan bizi zen, teknologia gutxi eta nekazaritza primitiboarekin. Industriak orokorrean, mendebaldean baino parte-hartze handiagoa izan zuen, baina sektore zehatzetan, ekimen primitibo bat bezala garatzen zen, hauetako apurren bat, atzerrikoa. 1850 eta 1900 bitartean, errusiar biztanleria bikoiztu egin zen, baina zorrozki landatar mantendu zen XX. menderarte. Errusiako biztanleriak, 1850 eta 1910 bitartean, garatzen ari ziren botere eta nazio handi guztien arteko jaiotza tasarik handiena izan zuen, AEBena izan ezik.

Nekazaritzak, gutxien garatutako teknologiarekin, mirabe eta nekazarien antzinako familien eskuetan jarraitu zuen, elkarrekin, landatar biztanleriaren %80a osatzen zutenak. Lurrek, horietakoren batzuk berrogeita hamar kilometro karratu baino gehiagokoak, lur emankorren %20a osatzen zuten, baina lur horietako gutxi lantzen ziren modu eraginkorrean eta eskala handian. Eskala txikiko etxaldeek eta landatar biztanleriak, iraute nekazaritzarako erabilitako lurra handitu zuen, eta geroz eta gehiago ziren nekazari pobretuek, lur gehiago eskatzen zituzten. Turkestanen, nekazariek, Aral itsasoa elikatzen zuten Amu Daria eta Sir Daria ibaiak desbideratzea eskatzen zuten, legeak ezikusiarena egin zuen eta Alexandro III.a Errusiakoak, errusiar lurraldean baliabideak babesteko lege bat aldarrikatu zuen. Honek, aipaturiko ibaiak desbideratzeko itxaropenak zapuztu zituen, 1960ko hamarkadan itzuli zena, jada Sobietar Batasunaren garaian. Sobietar garai honetan, Amu Daria eta Sir Daria ibaien ura desbideratzen hasi zen Kazakhstan eta Uzbekistango landatzeak ureztatzeko.

Hazkuntza industriala, ia hutsa zen, baina estugarria, eta, modu absolutuan, ez zen estentsiboa. Errusiako eskualde industrializatuen artean, Mosku, Europar Errusiaren erdialdeko eskualdeak, Ingermanland, Itsaso Baltikoa, Riga, Polonia, Don ibaia eta Dnieper ibaian zentratua, eta Ural mendiak zeuden. 1890ean, Errusiak, ia 32.000 kilometro trenbide zituen, eta 1,4 milioi lantegiko langile, horietatik gehienek, ehungintza industrian lan egiten zutelarik. 1860 eta 1890 bitartean, urteroko ikatz ekoizpena, % 1200 bat igo zen, 6,6 milioi tonatara, eta burdin eta altzairu ekoizpena, urteko 2 milioi tona baino gehiagora bikoiztu zen. Estatu plana bikoiztu egin zen, baina, zorra eta gastuak, laukoiztu egin ziren, gastu ofizialen % 28a zirelarik 1891n. Esportazioa, ez zen batere egokia Inperioak behar zuenarentzat. Estatuak, 1880an salneurri industrial izugarriak sartu zituen arte, honek ezin izan zuen merkataritza finantzatu, zorrak kitatzeko nahikoa ez baitzen.

Erreformak eta hauen mugak

aldatu
 
Alexandro II.aren argazkia

Alexandro II.a Errusiakoa tsarra, Nikolas I.aren oinordeko bihurtu zena 1855ean, aldaketa bat egitea beste konponbiderik ikusi ez zuen kontserbadore bat zen. Alexandrok, erreforma nabarmenak abiarazi zituen heziketan, gobernuan, epailetzan eta armadan. 1861ean, ia 20 milioi miraberen burujabetzea aldarrikatu zuen. Tokiko batzordeek, lurren jabeak zirenak, burujabetze edo emantzipazio hori, mirabeei, askatasun mugatu bat emanez egin zuten. Antzinako mirabetza, herrixketan mantendu zen, baina gobernuaren ordainketak behar izan zituzten ia berrogeita hamar urtez. Gobernuak, lur-jabeak, finantzak igorriz konpentsatu zituen.

 
1883an harturiko bandera

1,1 kilometro karratu baino gehiagoko azalera zuten lurraldeak zituzten 50.000 lur-jabe baino gehiago konpentsatu zituen Inperioak, miraberik gabe jarraituko zuen, eta hauek, buruzagi politiko eta administratiboak ematen jarraituko zuten landetan. Gobernuak, nekazariek, eurentzako eta esportaziorako haina jaki ekoiztea espero zuen, hala, gastuak, inportazioak eta kanpo zor handia finantzatzen laguntzeko. Gobernuaren nahietako bakar bat ere ez zen errealista. Emantzipazioak, lur-jabeak zein nekazariak ez zituen batere gustura utzi. Nekazari berriak, laster atzeratu ziren, gobernuari egin beharreko ordainketetan, jasotzen zuten lurra oso pobrea baitzen, eta errusiar nekazaritza metodoak, ez zirelako batere egokiak. Antzinako lur-jabeek, lur horiek saldu egin behar izan zituzten zorretan ez geratzeko, gehienek, ezin baitzuten lurra mantendu miraberik gabe. Gainera, gobernuaren kredituen balioa, berdin erori zen.

Tokiko gobernuko erreformek, gertutik jarraitu zuten emantzipazioa. 1864an, Errusiako europar zatiko tokiko gobernuak, probintzia eta ziemtsva edo barrutietan (ziemtsvo singularrez) antolatuak izan ziren, klase guztietako ordezkariek eratu zituztenak eta tokiko eskolen, osasun publikoaren, bideen, presondegien, jaki hornikuntzaren eta beste hainbat traturen arduradunak zirenak. 1870an, dumiak (duma singularrean) edo hirirako aukeratutako kontseiluak eratu ziren. Jabeek domeinatua eta probintzia gobernariek eta poliziak behartuak, zemtsva eta dumek, zergak eta euren aktibitateak bultzatzeko ezarritako lana handitu zituzten.

1864an, Erreforma Judizial Handia abiarazi zuen. Hiri garrantzitsuetan, mendebaldetar estiloko gorteak ezarri zituen, epaimahaiekin. Orokorrean, sistema judizialak modu eraginkorrean funtzionatu zuen, baina gobernuak ez zituen behar ziren finantzak eta eragin kulturalik izan sistema judiziala herrixketara hedatzeko, non nekazarien justizia tradizionalak, funtzionario probintzialen parte-hartze handirik gabe funtzionatzen jarraitu zuen. Errusiar sistema judiziala, frantziar eta alemaniar lege garaikideetara egokitua izan zen. Kasu bakoitza, bere merituen arabera erabaki behar izan zen, eta ez aurrekarien arabera. Hurbiltze hau egoten jarraitu zuen heziketa eta kultura arloetan beste erreforma garrantzitsu batzuk egin zirenetik. Alexandro II.aren igoerak, berrezarpen sozial bat ekarri zuen, honengandik, edizioen eztabaida publiko bat eta zentsura mota batzuen altxatzea behar izan zelarik. 1866an, tsarra hiltzeko saiakera bat egon zenean, gobernuak zentsura berrezarri zuen, baina ez 1855 aurreko kontrolaren zorroztasunarekin. Gobernuak, 1866an, mirabe eta nekazariek autonomia lortu eta bost urtera, unibertsitateetan ere jarri zituen murrizketak. Gobernu zentrala, zemstvarekin lan egin zuen lehen hezkuntzako eskolentzako ikasketa planak eta politik kontserbadoreak ezartzeko, baina ez zuen baliabiderik izan, eskolako irakasle eta funtzionario liberal ugari, soilik heziketaren ministerio erreakzionarioaren arabera izendatuak baitzeuden. Hala ere, erregimenaren heziketa lorpenak, mistoak izan ziren 1866 ondoren.

Finantzei dagokienez, Errusiak, estatuaren banketxea ezarri zuen 1866an, herrialdeko txanponari, egonkortasuna eta irmotasuna eman zizkiona. Finantzen ministerioak, trenbidearen garapena babestu zuen, esportazioaren funtsezko aktibitatea erraztu zuena, baina zuhurra eta neurrizkoa zen bere atzerriko proiektuetan. Ministerioak, Lurren Nekazal Banketxea ere sortu zuen 1882an, nekazari ekintzaileei, lur gehiago lortzea ahalbidetzeko. Herrizaingo ministerioak, politika hau kontraesan zuen, baina Nobleen lurren banketxea ezarri zuen 1885ean, exekuzio hipotekak eragozteko.

Inperioa, militarrak ere erreformatzen saiatu zen. Mirabeen emantzipazioaren arrazoi nagusietako bat, modernoa eta operatiboagoa zen erreserbako armadarako trantsizioa erraztea zen, bilketak eta lurralde mugikortasuna ezarriz behar garaietan. Emantzipazioaren aurretik, mirabeek ezin zuten entrenamendu militarra jaso, eta, ondoren, euren jabeengana itzuli. Inertzia burokratikoak, baina, militarren erreforma oztopatu zuen Frantzia-Prusia Gerrak (18701871), armada moderno bat sortzeko beharra frogatu zuen arte. Dmitri Milutinek 1874an sartutako zerga sistemak, armadari, paper bat eman zion nekazari askori irakurtzen erakusteari eta, emakumeentzako, heziketa medikoa hasteari dagokionez. Baina armadak zaharra izaten jarraitu zuen erreforma hauek egin ondoren ere. Ofizialek, sarri, nahiago izan zituzten baionetak balak baino, errifleetan irismen handiko mirek, koldarkeria eragingo zutela uste zutelarik. Lorpen nabarmengarri batzuk lortu arren, Errusiak ez zuen mendebaldeko aurrerakuntza teknologikoen erritmoa jarraitu: errifle, metrailadore, artilleria, itsas artilleria eta itsasontzien eraikuntza. Errusiak itsas modernizazioa ere ezin izan zuen erabili 1860ko hamarkadan bere oinarri industriala garatzeko baliabide bezala.

 
Alexandro III.a Errusiakoa enperadorea.

1881ean, iraultzaileek, Alexandro II.a hil zuten. Honen seme Alexandro III.a Errusiakoak, 1866an hasi zen mugimendu kontraerreformista bat bizitu zuen erreakzio politikoko garai bat hasi zuen. Berak, segurtasun polizia sendotu zuen, eta Okhrana bezala ezagutu zen agentzia batean berrantolatu zuen, ohiz kanpoko botereak eman zizkion, eta Herrizaingo Ministerioaren agindupean jarri zuen. Dmitri Tolstoik, Alexandroren Herrizaingo ministroa, barruti inspektoreak ziren lur-jabeen erabilera ezarri zuen, eta berak, zemstvaren eta dumaren botereak mugatu zituen. Alexandro III.ak, lehen bere tutorea izan zen Konstantin Pobedonostsev erreakzionarioa, Eliza Ortodoxoko Sinodo Sakratuko prokuradore bezala izendatu zuen, eta Ivan Delianov, hezkuntza ministro bezala. "Modernismo"ko Errusia "salbatzeko" bere ahaleginetan, zentsura erlijiosoa bizitu zuten, jende ez ortodoxoa eta ez errusiarra, jazarria izan zen, antisemitismoa sorraraziz, eta unibertsitateen autonomia ezabatu zuen. Bere erasoek elementu liberal eta ez errusiarretan, biztanleria kopuru handia alienatu zuten. Nazionalitateek, bereziki poloniar, finlandiar, letoniar, lituaniar eta ukrainarrek, erregimenak horiek errusiartzeko saiakeren aurrean erreakzionatuz, euren nazionalismo propioa bizitu zuten. Judu ugarik emigratu edo mugimendu erradikalak sortu zituzten. Erakunde konfidentzialek eta mugimendu politikoek, garatzen jarraitu zuten, erregimenak, horiek ezabatzeko ahaleginak egin zituen arren.

Inperialismoa Asian eta Japoniaren aurkako gerra

aldatu

XIX. mendearen azken urteetan eta XX. mendearen hasiera aldean, mendebaldeko zenbait herrialde lehiatu ziren Ekialdeko Asian eraginagatik, merkataritzagatik eta lurraldeagatik. Bitartean, Japonia, potentzia handi moderno bat bihurtzen saiatzen ari zen.

Japoniaren kokapen geografikoak, Korean eta Txina iparraldean bideratzera bultzatu zuen, Errusiaren interes hedatzaileekin tupust egiten zuena. Japoniak Korea okupatzeko egin zuen ahaleginak, Lehen Txina-Japonia Gerrara eraman zuen. Txina, Japoniaren esku garaitua izanak, 1895eko apirilak 17an sinatu zen Shimonosekiko hitzarmenera eraman zuen, honen bidez, Txinak, Koreaganako bere aldarrikapenei uko egiten zielarik, gainera, Taiwan eta Lüssunkhou (sarri Port Arthur deitua) emanez. Baina, mendebaldeko presioak (Errusia, Britainia Handia eta Frantziak eginikoa), Japonia, Port Arthur eta Mantxuria Txinari itzultzera behartu zuen (1895eko apirilak 23ko parte-hartze hirukoitza).

1898ko txinatar boxerren matxinadaren ondoren, eta Japoniari eginiko agindua bete gabe, errusiarrek, Txinarekin, itsas basearen, izotzik gabeko portu bat Ekialde Urruneko bere flotarentzat, 25 urteko alokairu bat negoziatu zuten. Bitartean, errusiar soldaduek Mantxuria eta Korearen iparraldea okupatu zituzten, Korean Japoniak zuen eragina mehatxatuz (Koreako gobernua, itzalean, Txinak kontrolatzen jarraitzen zuelarik, Japoniak eman zion independentzia gora-behera). Korear gobernuak, Errusiari, japoniar kostaldeetatik gertuko itsas base bat eman zion, Japoniari, mehatxu bikoitz bat eskaintzeko, Errusiarena eta Txinarena.

Errusiak, gunearen desegonkortzea probestu zuen, eta, 1896an, Txinarekin akordio bat sinatu zuen Port Arthurm Kuan-Tongeko penintsularen hegoaldeko muturrean kokatutako base bezala eta Liao Yang penintsularen muturreko zatia, orain Mantxuriakoa zena erabiltzeko, baita txinatar portu guztietarako sarrera askea lortzeko ere. Aurrerago, 1898an, errusiarrek, Port Arthurren erabilera, txinatarrei eurei galarazi zieten, eta Japoniak lau urte lehenago nahi izan zuen kontrola egiten hasi zen. Hau, Japoniar Inperioarentzako erronka bat izan zen, eta Ingalaterraren gaitzespena eragin zuen, errusiar erraldoia, bere jabego britainiar eta bere asiar merkataritza onuratsuarentzako mehatxu bezala ikusi zuena.

Ingalaterrak, ekintza diplomatiko estrategiko abil baten bidez, Wei-Ha-Wie berari uztea lortu zuen, Port Arthurretik 40 kilometrora baino ez zegoen portugune bat, eta, honela, errusiar nahiak indargabetzea bilatu zen. Baina errusiarrek, portu hau, Transiberiarrarekin lotzen zuten trenbide baten eraikuntzarekin. Honek, Ingalaterrari, Errusiak, inguru hartan militarki sendotzeko asmoa zuela pentsarazi zion, eta Japoniarekin aliantza bilatu zuen.

1902an, Ingalaterrak, aliantza bat sinatu zuen Japoniarekin, eta hitzarmen honen klausulen artean, berehalako batean abian jarri zen itsasontzien eraikuntza zegoen, baita jada enkargatutako itsasontziak entregatzean bizkortzea ere. Berehala, «Itxaropena eta determinazioa» deituriko 200 mila tonako berrarmatze plan bat onartu zen eta Ingalaterrari, 6 korazatu, 4 gurutze ontzi armatu, 2 gurutze ontzi arin, 16 destruktore eta 10 torpedo ontzi enkargatu zizkion. Beste unitate batzuk, Frantziari, Italiari, baita Alemaniari eta AEBei ere enkargatuak izan ziren. Japonian, 10 torpedo ontziren eta 8 destruktoreren eraikuntza bizkortua hasi zen. Japoniar Armada Inperialaren pertsonalaren trebatze programa bat hasi zen 15.100 pertsonekin hasi eta 40.800 marinel eta ofizialetara handituz.

Errusia Mantxurian eta Korean sartzeak, bere segurtasun nazionalarentzako arrisku bat suposatzen zuela ustez, Japoniak, Errusiari, Mantxuria uzteko esan zion, 1900eko akordioak betez. Errusiak, elkarrizketa diplomatikoak bi urtez luzatu zituen, eta Japoniak, erantzun baten zain alferrik egoten nazkatuta, harreman diplomatikoak hautsi zituen 1904ko otsailak 6an.

Berriki modernotutako Japoniar Armada Inperiala, erabat prest zegoen Errusiak, Asian, gatazkaren hasieran ezarri zuen armadaren aurka borrokatzeko, Errusiar armada hau, tsarraren tropa guztien zati oso txiki bat zelarik.

1904ko kanpaina

aldatu

1904rako, Japoniak jada bazituen base logistiko batzuk Itsaso Horian banatuak, baita lehen eskuko itsasontzi unitateak ere, Errusiak ez bezala, elkarrengandik oso urrun zeuden bi base zituena eta estrategikoki lekuz kanpo zeudenak; Port Arthur eta Vladivostok, baita itsasontzi zaharkituak ere. Txemulpoko gudua, 1904ko otsailak 9an izen bereko portuan, Korean, gertatu zen gudu bat izan zen. Urte horren amaieran, Japoniak honako hauek zituen:

  • 7 korazatu: Asahi, Mikasa, Yashima, Fuji, Shikishima, Hatsuse eta Chin-Yen;
  • 8 gurutze ontzi korazatu: Asama, Tokiwa, Iwate, Izumo, Azuma, Yakumo, Nishin eta Kasuga;
  • 5 kostaldeko korazatu: Fuso, Hei-Yen, Chiyoda, Hiyei, Kongo (lehena);
  • 17 gurutze ontzi babestu;
  • 12 destruktore;
  • 100 torpedo ontzi.

Korazatu horietako bat, Mikasa, bere garaian, bere motako gerra ontzirik aurreratuena zen, eta 1902an emana izan zen, zuzenean Vickers Shipyard ontziola britainiarretatik Japoniari. Chitose, ezaugarri bereko beste bat, AEBetako San Frantzisko hiritik emana izan zen. Unitate guzti hauek, Heihachiro Togo almirantearen agindupean zeuden.

Errusiar aldean, egoera, nabarmenki ezberdina zen. Lehenik eta behin, trebaketa oso kaxkarra zen, eta ofizialtasuna beste horrenbeste. Itsasontzi unitateak, ez ziren modaz pasatutako korazatu zaharkituak baino askoz gehiago; gehienak, Port Arthurren bilduta zeuden, baita dibisio txiki bat ere Vladivostoken, guztiak Alexiev almirantearen agindupean. Ia flotaren erdia, gainera, Itsaso Baltikoan zegoen.

Errusiar unitateak Port Arthurren:

  • 7 korazatu: Petropavlovsk, Pobieda, Poltava, Retvizan, Peresviet, Tsessarievitx, Sevastopol;
  • 4 gurutze ontzi korazatu: Bayan, Rossia, Gromoboy, Riurik;
  • 7 gurutze ontzi babestu: Askold, Bogatir, Diana, Pallada, Novik, Variag, Boyarin;
  • 25 gerra torpedo ontzi.

Errusiar unitateak Baltiko Itsasoan:

  • Eraikitzen ari ziren 5 korazatu: Suvorov, Borodino, Imperator Alexander III, Orel, Slava;
  • Jada zerbitzuan ari zen 5 korazatu: Sissoy, Veliki, Navarin, Imperator Alexander II, Imperator Nikolay I;
  • 8 kostaldeko korazatu;
  • 6 gurutze ontzi korazatu;
  • 9 gurutze ontzi babestu;
  • 200 gerra torpedo ontzi eta torpedo ontzi;
  • 14 kanoi ontzi;
  • 12 urpekontzi.

Japoniaren xedea, Port Arthur zen (gaur egun Lüshunkou, Txina), Liaotung penintsulan kokatua, Mantxuriatik hegoaldera, errusiarrentzako itsas base handiago bihurtzeko gotortua izan zena. Japoniarrek, itsasoa kontrolatzeko beharra zuten Asiar kontinentean balizko gerra bati aurre egin ahal izateko. Honela, bere lehen xede militarra, Port Arthurren ainguratutako errusiar flota indargabetzea izan zen. Otsailak 8ko gauean, japoniar flotak, Heihachiro Togo almirantearen agindupean, sua hasi zuen, aurretik abisurik eman gabe, Port Arthurreko errusiar itsasontziak torpedoz joz, bi korazatu errusiar larriki kaltetuz. Port Arthurreko guduko borrokak, hurrengo goizean gertatu ziren. Ondoren, zehaztasun handirik gabeko itsas ekintza batzuk gertatu ziren, hauetan, japoniarrak, badiako lurreko kanoiek babestutako errusiar flota arrakastarekin erasotzeko gai izan ez zirelarik, eta errusiarrek, badia utzi eta itsas zabalera joateari uko egiten zioten, apirilak 13an euren almirantea zen Stepan Makarov hil ondoren buruzagirik gabe baitzeuden. Ekintza hauek, Japoniak, Koreako Incheon hirian lehorreratze bat egiteko babesa eman zuten. Lehorreratzearen ondoren, Seul inbaditu zuten eta laster batean okupatu zuten penintsularen gainontzeko guztia ere. Apirilaren amaierarako, Kuroki Iteiren agindupean zegoen japoniar armada, errusiarrek okupatutako Mantxuriaren barnean zegoen Yalu ibaia zeharkatzeko prestatzen ari zen.

Japoniarren Mantxuria kontrolatzeko garaipen azkarrak lortzeko estrategiari aurre egiteko, errusiar estrategia, errefortzuak Transiberiar trenbidearen bidez hel zitezen denbora irabazteko eginiko ekintza defentsiboetan zentratu zen. Maiatzak 1ean, Yalu ibaiko gudua hasten da, non japoniar tropek, asaltu bidez, ibaia oposiziorik gabe zeharkatu ondoren, errusiar posizio bat hartu zuten. Gerra honetako lehen lurreko gudua izan zen. Japoniar tropak, mantxuriar kostaldeko zenbait puntutan lehorreratu ziren, errusiarrak, Port Arthurrera atzera egiten behartuz. Gudu hauetan, maiatzak 25eko Nanshaneko guduan barne, japoniarrek galera handiak jasan zituzten lubakietan sartutako errusiar posizioak erasotzean, baina errusiarrek ezer egin gabe jarraitu zuten eta ez ziren kontraerasotzeko gai izan.

Japoniak, Port Arthurren setio luze bat hasi zuen, errusiarrek oso gotortuta zutena. Abuztuan, errusiar flotaren zati bat, Port Arthurretik ihes egiten saiatu zen Vladivostokera bidean, baina harrapatua eta Itsaso Horiko guduan garaitua izan zen. Gainontzeko itsasontziek, Port Arthurren jarraitu zuten, non, pixkana-pixkana, japoniar artilleriak hondoratu zituen. Hiriari, kontinentetik laguntza emateko saiakerek ere, porrot egin zuten, eta, 1904ko abuztuak 24 eta irailak 5 bitartean iraun zuen Liaoyangeko guduaren ondoren, errusiarrak Shenyang ere erretiratu ziren. Japoniar armadak, beste garaipen bat lortu zuen errusiarren aurka Cha-hon, 1904ko urriak 5 eta urriak 18 bitartean iraun zuen gudu batean.

1905eko kanpaina

aldatu

Port Arthur azkenik 1905eko urtarrilak 2an erori zen, eraso bortitz batzuen eta bi aldeetatik hildako asko egon ondoren. Bizkarra gordeta, japoniar armadak Mantxuria iparraldera presionatu zuen. 1905eko otsailak 21 eta martxoak 10 bitartean gertatu zen Mukdeneko guduaren ondoren, errusiarrak kanporatu zituzten Shenyangetik.

Bitarten, Errusiak Zinovi Rozhestvenski almirantearen agindupean zegoen Baltikoko flota Asiarantz bidali zuen Itxaropen Oneko lurmuturra inguratuz. 1904ko urriak 21ean, britainiar uretatik bidaiatzen ari zela (Japoniaren aliatua baina neutrala gerra honetan), Dogger Bankeko gertakaria eragin zuen errusiarrek lantxa torpedontziekin nahastu zituzten arrantzontzien aurka tiro eginez. Bidaia hainbeste atzeratu zen Togo almiranteak Baltikoko flota harrapatzeko planak egin zituela Vladivostokera iritsi aurretik. Bi armadek Tsushimako guduan topo egin zuten, Korea eta Japoniaren arteko izen bereko itsasartean 1905eko maiatzak 27an. Guduan zehar, japoniar flota, kopuruari dagokionez txikiagoa baina modernoagoa eta abiadura eta su irismen handiagoarekin, errusiar flota gupidarik gabe bonbakatu zuen, errusiarren zortzi korazatuak suntsituz. Japoniar flotak beste batzuen artean Argentinari erositako bi korazatu zituen: Mariano Morenoa (Nisshin bezala berrizendatua) eta Bernardino Rivadavia (Kasuga bezala berrizendatua). Bazuen, baita ere, Txileri erositako gurutze ontzi bat, "Esmeralda" ("Izumi" bezala berrizendatua).

Sakontzeko, irakurri: «Portsmoutheko hitzarmena (1905)»

Ekialde Urruneko errusiar agintaritza, Jevgeni Ivanovitx Alekseiev almiranteak eta Aleksei Nikolaievitx Kuropatkin jeneralak osatua, ezgaia zen eta euren tropak urriegiak. Errefortzuak Europar Errusiatik bide bakarreko Transiberiar trenbidean iristen ziren, oso motela eta Baikal lakuaren inguruan etena. Arrazoi hau eta beste batzuen ondorioz, Japoniaren ustekabeko erasoa kasu, gerra, ustekabean Japoniarrek irabazi zuten, kontutan hartu beharreko potentzia bihurtu zuena.

Errusia negoziatzera behartua geratu zen. Emaitza: mendebaldeko herrialde bat lotsagarri geratzea. Su eten bat adosten da bi gobernuen artean. Errusiarrak 1905eko Errusiako Iraultza dela eta oso ahul dauden arren, japoniarren dirua erabat agortua dago, eta Japoniar inperioak jada ez du Ekialde Urruneko errusiar tropa nagusia erabat suntsitzeko baliabiderik. Bake konferentzia bat hasten da AEBetako New Hampshire estatuko Portsmouth hirian 1905eko irailak 5ean, garai horretan AEBetako presidentea zen Theodore Roosevelten bitartekaritzari esker. Klausulek honako hau diote: Errusiak Japoniaren Koreako interesen nagusitasuna onartu behar du; garaileari Liaodong penintsularen alokairua, Port Arthurreko bere basea, Mantxuriako hegoaldeko trenbidea eta Sakhalin uhartearen hegoaldeko zatia ematen dizkio. Bi herrialdeak, adostasun bat lortuta, Mantxuria Txinari itzultzea erabakitzen dute. Japonia ekin eta ekin aritu zen arren ez zen kalte ordainik aurreikusi.

Herriaren nahigabeak Errusian, Japoniaren aurkako porrotarekin jarraituta, 1905eko Errusiako Iraultza eragin zuen[18]. Gerra AEBen bitartekaritzari esker amaitu zen. Japoniarren nahigabeak lurralde konkistaren faltaren aurrean Estatu Batuenganako sentimendu onak txar bihurtzera eraman zuen, amerikar herrialdearekin etorkizunean izango zuen gatazkarentzako pizgailu izango zena.

Errusiaren porrota hunkiduraz hartua izan zen Mendebaldean, bereziki Asian zehar. Mendebaldekoa ez zen herrialde batek gerra batean ezarritako botere bat garaitu ahal izana bereziki inspiratzailea izan zen munduan zehar zeuden zenbait mugimendu independentista antikolonialentzako. Gerra hau «Gizon Zuriaren mitoaren amaiera» deitua izan da. Garaiko arrazakeriaren aurrean ustez lehen aldiz nazio «zuri bat» beste arraza batetako nazio batek garaitu zuen.

Gerra honen ondoren Japoniar Inperioak bere Armada Inperialari esker Bigarren Mundu Gerrara arte iraungo duen itsaso eta militar arloetan nazioko eta nazioarteko ospea lortu zuen.

Gerran zehar, japoniar armadak tratu ona eman zien zibilei eta gerra presoei, Bigarren Mundu Gerran oso hedatuak egon ziren indarkeria eta ankerkeriarik gabeak. Japoniar historialariek gerra hau Japoniarentzat puntu erabakigarri bat eta militar eta politikoki zergatik hutsegin zuten ulertzeko giltza bat izan zela uste dute.

Errusia gerran

aldatu

1914an eta Austriar-Hungariar Inperioko printze oinordekoa zen Franz Ferdinand Austriakoa bere emazte Sofia Choteckekin batera eraila izanaren ondorioz, Lehen Mundu Gerra gertatu zen, non Errusiak aliatuen alde borrokatu zuen. Garai horretan Errusiak 23 milioi kilometro karratuko hedadura eta 171 milioi biztanleko biztanleria zuen, urteko % 1,8ko hazkuntzarekin. Tsarraren gobernuak 8 milioi soldadu baino gehiago mugiarazi zituen alemaniar armada gaindituz (Alemaniak 50 milioi biztanle inguru zituen, urteko % 1 inguruko hazkuntzarekin) soilik 3 milioi soldadu zituena (horietatik 2 milioi Frantziako frontean zeudelarik). Hala beraz, milioi 1 soldadu baino ez zituzten alemaniarrek ekialdeko fronterako, armada errusiarrak alemaniarra 8:1eko proportzioan gainditzen zuela esan nahi duena, baina errusiar armada ez zegoen gerrarako ondo prestatua. Hori Tannebergeko guduan ikusi ahal izan zen, non 250.000 alemaniar soldaduk 700.000 errusiar garaitu zituzten, eta ez da harritzekoa ofizialek gerrara bidali zituzten 2 soldadutik 1ek soilik izatea arma eta besteak arma zuena hila izan arte zain egon behar izatea horrela arma hartu eta borrokatu ahal izateko. Eta erriflea zutenen artean, soilik erdia zeuden kargatuta, besteak deskargatuak zeuden bitartean, Tannebergeko oihanetan sekulako sarraskia eragin zuena, eta hala gerraren gainontzeko zati guztian errusiarrek atzera eta atzera besterik ez zuten egin.

1915ean alemaniarrek berriz garaitu zituzten errusiarrak mazuriar lakuetako guduan, sekulako nahigabe soziala eragin zuena Errusian.

1917an frontean porrot ugari jasan ondoren, mugimendu iraultzaile marxistak agertu ziren, gobernuak frontea babesik gabe utzi behar izan zuen matxinatuak zanpatu ahal izateko. Gertakari hauei Otsaileko Iraultza izena ematen zaie. Hau alemaniarrek probestu zuten eta azkar egin zuten aurrera Errusiar lurraldetik. 1917an urriko iraultzaren ondoren Boltxevike gobernu berriak bake hitzarmen bat sinatu zuen alemaniarrekin Brest-Litovskeko hitzarmenean, Lehen Mundu Gerran Errusiaren parte-hartzeari amaiera emanez.

Inperioaren ondorengo herrialdeak

aldatu

Sekzio honetan Errusiako Inperioaren lurraldetik eratu ziren herrialde guztiak zerrendatzen dira. Herrialde hauek Errusiako Inperioaren gobernuaren erorketatik sortu ziren. Antzeko adibide bat SESBeko errepublikak dira 16 errepublika txikiagotan banatu zirenak, baina honetan ez ziren gobernu bat eta bere ideal guztiak erortzen zirenak, baizik eta aldi berean talde etniko, pentsamendu iraultzaile eta gorrotoa zirela erortzen zirenak. Guzti hori batu egin zen eta ondorio bezala iraultza eta ondoren gaur egungo estatuen aurrekariak izango ziren estatu berriak eratuko zituzten elkarketak izan zituen.

 
Zenbakitutako estatuak

Errusiako Inperioaren ondorengo herrialdeak

aldatu
  1. Besarabiako Sobietar Errepublika Sozialista
  2. Itsaso Beltzeko Sobietar Errepublika
  3. Khivako Sobietar Herri Errepublika
  4. Krimeako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa
  5. Finlandiako Errepublika
  6. Galitziako Sobietar Errepublika Sozialista
  7. Kubango Sobietar Errepublika
  8. Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa
  9. Naissaarreko Sobietar Errepublika
  10. Sobietar Errepublika Menditsua
  11. Stavropoleko Sobietar Errepublika
  12. Tauridako Sobietar Errepublika
  13. Volgako Alemaniarren Errepublika Autonomoa
  14. Armeniako Errepublika Demokratikoa
  15. Azerbaijango Errepublika Demokratikoa
  16. Bielorrusiar Errepublika Nazionala
  17. Ekialde Urruneko Errepublika
  18. Sakartveloko Errepublika Demokratikoa
  19. Ukrainako Herri Errepublika
  20. Volga-Uraleko Estatua
  21. Dagestaneko Imamerria
  22. Karakalpakiar Oblast Autonomoa
  23. Iparraldeko Ingria
  24. Erdialdeko Lituaniako Errepublika
  25. Tuvako Herri Errepublika
  26. Turkidar Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa
  27. Poloniako Bigarren Errepublika
  28. Estoniako Errepublika
  29. Letoniako Errepublika
  30. Lituaniako Errepublika
  31. Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista
  32. Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialista
  33. Turkestango Sobietar Errepublika Sozialista
  34. Bukharako Sobietar Herri Errepublika
  35. Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
  36. Odesako Sobietar Errepublika, Besarabiako Sobietar Errepublika Sozialistaren aurrekaria

Geografia

aldatu
 
Kaukaso errusiarra 1917 arte, Kars barne
 
Karako itsasoaren kokapena, maparen eskuinaldean

Errusia Inperialak, munduko hirugarren inperiorik handiena zenez (Britainiar Inperioa eta Mongoliar Inperioaren ondoren) lurralde eta estatu ugari zituen bere barnean. Errusiako Inperioa, bere hedapenik handienean Eurasia superkontinenteko iparraldeko zati gehienetik hedatzen zen, eta beraz, ekosistema mota gehienak kontrolatzen zituen, baita paisaia eta klima barietate handia ere. Paisaiaren zatirik handiena lautada handiek osatzen dute, Europako zein Asiako zatian, Siberia eta Turkestan bezala ezagutzen direnak[19]. Lautada hauek nagusiki estepak dira hegoaldean edo baso trinkoak iparraldean, tundra iparraldeko kostaldean dagoelarik. Mendilerroak daude hegoaldeko mugetan zehar, Kaukaso, Tian Shan (inperio guztiko punturik garaiena 7100 metroko batez besteko altuerarekin) eta Altai mendiak, eta, ekialdeko zatian, Verjoyansk mendilerroa edo Kamchatkako sumendiak kasu, eta Alaskan mendilerro handiak McKinley mendi erraldoiarekin. Nabarmengarriak dira Ural mendiak erdialdeko zatian, Europa eta Asiaren arteko banalerro nagusitzat hartzen direnak.

Errusia Inperialak munduko kostalderik luzeena zuen 43.000 kilometro baino gehiagorekin Ozeano Barea eta Ozeano Artikoan zehar, baita "barne" itsasoetan ere: Itsaso Baltikoa, Itsaso Beltza eta Kaspiar Itsasoa. Itsasorik txikienak aipaturiko ozeanoen zati dira: Barentseko itsasoa, Itsaso Zuria, Karako itsasoa, Laptev itsasoa eta Siberia Ekialdeko itsasoa Ozeano Artikoaren zati dira, Bering itsasoa, Okhotskeko itsasoa eta Japoniako itsasoa Ozeano Barearen zati diren bitartean. Bertan dauden uharterik garrantzitsuenak Zembla Berria, Frantzisko Josefen Lurraldea, Siberia Berriko uharteak, Wrangel uhartea, Kuriles uharteak eta Sakhalin uhartea dira.

Ibai handi asko lautadetatik zehar dihoaz errusiar kostaldean itsasoratuz. Europan Volga, Don ibaia, Kama ibaia, Oka, Iparraldeko Dvina, Dnieper eta Mendebaldeko Dvina dira. Asian, berriz, Ob, Irtich, Jenisei, Angara, Lena eta Amur. Lakurik garrantzitsuenak Baikal Lakua, Ladoga lakua eta Onega lakua dira.

Erliebea

aldatu
       
       

Erliebea siberiar lurraldeagatik bereizten zen asiar kontinentean zehar zegoen lautada handi bat bezala. Lurraldea mendilerro luzeek zeharkatzen dute, Ural mendiak, Kaukasoko mendiak, Europa eta Asiaren arteko muga adierazten dutenak, Altai mendiak, Anadyr mendilerroa, Txersky mendilerroa, Dzhugdzhur mendiak, Gidan mendiak, Koryak mendiak, Saian mendiak, Tannu-Ola mendiak, Verkhoiansk mendikatea eta Jablonovy mendiak Siberian eta Kaspio Itsasoko beheragunea eta Asia Erdialdeko lautada hegoaldean.

Errusiaren europar zatiko mugak, Finlandia aparte, Europaren muga naturalekin bat zetozen. Iparraldean, Ozeano Artikoarekin muga egiten zuen; Zembla Berria, Kolgujev eta Vaigatx uharteak ere Europakoak ziren, baina Karako itsasoa siberiar lurretan sartzen zen. Ekialdean, siberiar eta kirgiziar estepak zeuden, hauetatik, Europa Kaspio itsasoa, Ural ibaia eta Ural mendien bidez banatua zegoelarik, baina Permeko gobernatura, Ufako gobernatura eta Orenburgoko gobernatura Ural mendien beste aldean hedatzen ziren. Hegoaldean, Itsaso Beltza eta Kaukaso zeuden, ondoren geografikoki Manytx ibaiak banandu zituelarik, pliozenondoan Azoveko itsasoa eta Kaspiar Itsasoa lotzen zituena. Mendebaldeko muga, herrialdeen arteko muga arrunta zen: Kolako penintsula zeharkatzen zuen, Varanager fiordotik Botniako golkora, honela kostaldean Klaipedaraino, non Poloniako tsarerria eta Prusiaren (Alemaniar Inperioa) arteko mugan barneratzen zen, Galitzia (Austria-Hungariako inperioa) eta Prut ibairaino Errumaniako mugan.

Hedapen espaziala

aldatu

Elkarrengandik urrunen zeuden bi tokiak, inperioak konkistatu edo kolonizatu zituen puntu ugarien artean, 10.000 kilometrora daude lerro geodesiko batean (lurreko bi punturen artean lerrorik laburrena). Puntu hauek honakoak izan ziren: Mendebaldean Brandeburgoko muga, Alemaniar Inperioaren ondoren, Poznanetik gertu, Varta ibaiak adierazia, eta Amerikatik eginiko bere hedapenean (Errusiar Amerika) Vancouver uhartetik hedatzen (denbora batez Errusia, Espainia Berria eta Erresuma Batuaren artean lehiatua) eta Alaskan egungo Ketchikan hirian (18111841) Kalifornia Garaian gotorleku bat eta lantegi bat izan arte: Fort Ross Amerikako ezarpenik hegoalderenekoena izan zena. Beste alde batetik Asiako Ekialde Urrunean, gaur egun bezala, Kuriles uharteak zituen, Japoniako Hokkaido uhartetik kilometro gutxi ipar-ekialdera, Ozeanian ere egin zituen hedatzeko saiakerak, baina beste potentzia batzuen ekintza batzuen ondorioz zapuztuak izan ziren (Ingalaterra, AEB eta Japonia nagusiki). Saiakera horien artean 1818ko Kauai gaineko protektoratu laburra eta XIX. mendearen bigarren erdialdean Ogasawara uharteetan kolonia bat ezartzekoa egon ziren.

Errusiar lurraldea 14 ordu-eremutatik hedatzen zen, Poloniatik gaur egun Kanadakoa den Yukon estaturaino.

Sakontzeko, irakurri: «Amerikaren errusiar kolonizazioa»

Estatua

aldatu

Politika

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Errusiako Inperioko politika»

Botere betearazlea

aldatu

Enperadorea eta tsarra

aldatu
 
Sergéi Witte, Errusiako inperioko lehen ministroa.
Sakontzeko, irakurri: «Tsar»

Bizantziar Inperioaren erreferentziez gain eta Tartaroek eta Mongoliarrek errusiar printzerriei buruz ikusitakoaz, eta 1480tik Moskuko Ivan III.a Printze Handiak, Urrezko Hordaren independentzia eta bere ezkontza bizantziar printzesarekin jarraituz erabili izan da. Hau, Moskoviak Hirugarren Erroma bihurtzeko zuen geroz eta anbizio handiagoekin lotu zen, Konstantinoplaren erorketaren ondoren. Moskoviar erregea enperadore bezala errekonozitu zuen Germaniako Erromatar Inperio Santuak 1514an Vasili III.aren erregealdian. Baina «Errusia osoko tsar» bezala koroatua izan zen lehen Printze Handia Ivan IV.a Errusiakoa Izugarria izan zen 1547an, ordura arte Errusia osoko printze handi bezala ezagutua. 1721ean, Petri I.a Errusiakoaren dekretu batek, latindar Император (Imperator) titulua erabiltzea agindu zuen tsar tituluaren ordez. Tsar titulua arrunki erabiltzen jarraitu zen, baita Moskoviak xurgatutako estatuen izen ofiziala bezala ere (Mongoliar Khanerriak eta Georgiako Erresuma kasu[20]). 1815ean, Polonia erantsia izan zenean, titulua polonierara itzulia izan zen: Krol, eta errusiar enperadoreak boterea Poloniako Krol bezala hartu zuen, eta poloniar estatua ofizialki Królewstwo Polskie deitua izan zen polonieraz eta Царство Польское (Tsarstvo Polskoie) –Poloniako tsarerria– errusieraz[21].

Familia inperiala

aldatu
  • Tsaritsa (царица), Enperatrizarentzako erabilitako hitza. Errusian ondoren Enperatriz (Императрица, Imperatritsa) erabili zen. Tsaritsak inperioa goberna zezakeen Katalina I.a Errusiakoak, Katalina II.a Errusiakoak, Elisabet I.a Errusiakoak eta Ana I.a Errusiakoak egin zuten bezala.
  • Tsesarevitx (Цесаревич, literalki «tsarraren semea») gizonezkoentzako hitza da. Titulu osoa Tsesarevitx Oinordekoa zen (Naslednik Tsesarevitx, Наследник Цесаревич), informalki Oinordekoa (Naslednik)
  • Tsarevna (царевна), tsarra edo tsaritsaren alaba edo emakumezko bilobarentzako hitza zen. Enperadore titulua erabiltzen hasi zenean tsarevna hitza Vielikaya Kniaginia bihurtu zen (Великая Княгиня) edo Dukesa Handi.
  • Tsesarevna (Цесаревна) tsesarevitxaren emaztea zen.

Botere judiziala

aldatu

Barne ministerioa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «MVD»
 
MVDaren egungo ikurra

MVDa Alexandro I.a Errusiakoak sortu zuen 1802an Petri I.a Errusiakoaren antzinako instituzioak ordezkatzeko erreforma prozesuan zehar. Inperoko zutaberik nagusienetako bat izan zen, polizia indarrez eta guberniyen administrazioa gainbegiratzeaz arduratzen zena. Bere hasierako eskumenen artean gartzelak, suhiltzaile gorputzak, estatu mailako enpresak, posta zerbitzuak, Estatuko higiezin eta orubeak, errepideak, osasuna, kleroa, baliabide naturalak eta noblezia zeuden. Eskumen hauetako asko beste ministerio eta gobernu instituzio batzuetara pasa ziren 1800eko hamarkadan.

Iraultza mugimenduaren hazkuntzaren eta Alexandro II.a tsarra eraila izan ondoren, Estatuko Polizia Departamenduak oinordetu zituen desagertutako Hirugarren Sekzioko polizia sekretuaren funtzioak eta ahaltsuagoa zen Gendarmeen Gorputz Bereziarenak Okhranari eman zizkion. Lehen Mundu Gerran, departamendu honek kontraespioitza sekzio bat sortu zuen.

1917ko otsaileko iraultzaren ondoren, gendarmeak eta Okhrana deseginak izan ziren, iraultzaren aurkakotzat jo baitziren[22].

Segurtasun departamendua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Okhrana»

Ojrana, Okhrana, Okrana edo Okranka (errusierazko Охранное отделение, Okhrannoie Otdeleniyetik, «Segurtasun Departamendua») Errusiako tsar erregimenaren polizia sekretu gorputza izan zen XVIII. mendearen erdialdetik.

Okhrana Barne Ministerioaren (MVD) zati zen, Gendarmeen Gorputz Bereziak lagunduta. Bere xede nagusia familia inperialaren segurtasuna bermatzea zen; garai hartan herrialdeak zuen egoera zein zen ikusita. Honek, bere ekintzetako asko iraultza aktibitateak erreprimitzea izatea suposatzen zuen, bereziki Romanov dinastiarekin amaitzea pentsatzen ari ziren talde anarkista eta sozialisten aldetik.

Iraultza erakundeetako askok Errusiatik kanpo egoitzak zituztenez, Okhranak agente ugari zituen Europan zehar, bereziki Parisen, non Piotr Rachkovski nabarmenduta egon zen (18841902)[23]; hauetako askok iraultza taldeetan sator edo agente zirikatzaile bezala sartuz lan egiten zuten, honela bulego zentrala aktibitate planei buruz informatuz eta borrokalariak arrakastarik ez zuten ekintzak, ekintza desesperatuak edo inpopularrak egitera behartuz. Agenterik aipagarrienetakoen artean Yakov Zhitomirski, Leninen laguntzaile mina izatera iritsi zena, Yevno Azev, Dimitri Bogrov eta Georgi Gapon apaiza zeuden, azken hau Goardia Inperialak 1905eko Igande Odoltsuan sarraskitu zuen langileen martxa baketsuaren buru izan zelarik. Gainera, Okhrana langile mugimendua konprometitzen saiatu zen poliziak kontrolatutako sindikatuak sortuz, zubatovschina bezala ezagutu zen praktika.

Agentzia honek eginiko aktibitateen artean Siongo jakintsuen protokoloen eta Beilis kasuaren propaganda antisemita dago.

Okhranaren ohiko prozeduran, presoak justizia botereari ematea zegoen, hauek legearen arabera epaituak izan zitezen, ondoren exekutatuak edo Siberia iparrekialdeko kontzentrazio esparruetara (katorga deritzenak) bidaliak izateko. Hala ere, baldintza oso berezietan, behar izanez gero, agenteek exekuzio sumarisimoak eta torturak egiteko baimena zuten. Azken hauen aplikazioak erakundeari ospe negargarri bat eman zion, soilik bere baliokide nazia izan zen Gestapok berdindu zuena.

Gendarmeen gorputz berezia

aldatu

Gendarmeen gorputz berezia (errusieraz Отдельный корпус жандармов) Errusiako Inperioko polizia militar bat izan zen XIX. mendean, Sobietar Batasuna sortu zen arte iraun zuena. Bere ardura nagusiak legeak eta segurtasun nazionala indartzea ziren.

Gendarmeen arduren artean gortearen aginduak betetzea, iheslariak jazartzea, jendetza kontrola eta ez ohiko gaizkileak atxilotzea ere bazeuden. Gendarmeak tokiko poliziari laguntzeko ere izenda zitezkeen.

Gorputz militarraren aurrekariak gendarmeriaren armada, 1815ean Borisoglebsk Dragoietan oinarritua sortu zena, eta barne goardien gorputz berezien unitateak, edo Herrizaingo ministerioaren barne tropak (errusieraz Внутренние войска Министерства внутренних дел) zeuden. Matxinada Dekabristaren ondoren, tsar berria zen Nikolas I.a Errusiakoak Gendarmeen Buruzagiaren bulegoa sortu zuen 1826ko uztailean eta Aleksandr Khristoforovitx Benkendorf kondea izendatu zuen. Gendarme guztiak honen agindupean geratu ziren. Benkendorf, Hirugarren Sekzio berriko zuzendari exekutibo bezala ere izendatua izan zen, bi bulegoak, Gendarmeen Buruzagia eta Hirugarren Sekzioaren Burua formalki 1839 batu ez ziren arren.

1836an Barne Goardien Gendarmeria Gendarmeen Gorputz Berezia bihurtua izan zen, hau ere Gendarmeen buruzagiaren agindupean. Gorputzak zazpi lurralde barrutitan banatu ziren, horietatik sei Errusian eta bestea Poloniako tsarerrian, horietako bakoitzak Direktorio bat zuelarik. Direktorio nagusi bat sortu zen, Guberniya direktorio gehigarriekin batera. Armadako Gendarmeen erregimendua gorputzera batu zen 1842an.

Gendarmeek Errusiako Inperioko Maila Taulako zalduneria mailak erabiltzen zituzten.

1867ko estatutuan bezala, gorputzak honako hauetaz osatuak zeuden:

  • Direktorio nagusia
  • Zaintza
  • Kaukaso, Vartsovia eta Siberiako barrutiak
  • 56 Guberniya direktorio
  • 50 Uyezd direktorio
  • Bide direktorioak
  • San Petersburgo, Mosku eta Varsovia
  • 12 Zaldi gaineko unitate

1871n gendarmeek kasu politiko eta kriminalak ikertzeko eskubidea jaso zuten, ikertzaile judizial bezala arbuiatuak izan ziren.

Soilik armadako ofizialik gehienak batu ahal ziren Gendarmeen gorputzera. Gorputzak irudi boteretsu bat mantentzen zuen arren, bere informatzaile eta agente sare luzeak, zurrumurruez informatzeko baino ez zuten balio; Gendarmeak, jakina, ez ziren iraultza erakundeen errealitatean sartzeko gai. 1880ko abuztuan, Hirugarren Sekzioa eta Gendarmeen gorputz berezia MVD edo Herrizaingo Ministerioaren autoritatepera pasa ziren Mikhail Loris-Melikov kondeak hala proposatuta. Gendarmeen Buruzagiaren bulegoa Ministerioak oinordetu zuen, eta gorputzen Komandantea administratzailean bihurtu zen. Ofizial asko transferituak izan ziren ondoren Polizia Departamendua sortzeko.

1902an MVDko ministroa zen Dmitri Spiagin eraila izan ondoren, estatuaren segurtasunaren boterea Gendarmeria Direktorioetatik Okhranara eta adimen militarreko eta Polizia departamenduko unitate orokorretara igorria izan zen.

 
Errusiako Inperioaren mendebaldeko zatia 1682 eta 1762 urteen bitartean, bere barne banaketa errusierazko izenekin adierazia.

1708an Errusiako Inperioa ofizialki banatu zen Petri I.a Errusiakoari esker, lurraldeen gaineko malgutasuna, gobernua, administrazioa eta boterea hobetzeko ekimen batean. Ediktua Petrogradoko jauregi inperialak argitaratu zuen 1708an, honen bidez, Errusia zortzi guberniya edo gobernaziotan banatzen zelarik. Honen aurretik, Errusiako inperioa uyezdetan (barrutiak) eta volostsetan (landa barruti txikiagoak) banatzen zen. Ediktuak ez zuen guberniyen banaketa orokorra zehaztu, horren ordez guberniyek euren lurraldean kokatutako hiriak eta hiri hauei erantsitako lurrak hartu zituzten. Azpibanaketaren mota zaharrago batzuk ere erabiltzen jarraitu ziren.

Hona hemen zortzi guberniyen zerrenda:

Denborarekin gehiago gehitu ziren zerrendara Errusiaren lurraldea handitzen zihoan heinean, gainera oraindik gehiagoan banatzen joan ziren. Gobernaturak geroz eta gehiago izaten ari ziren arren, lehen aipaturiko zortziak eskualde handi (errusieraz Bolxiye Riegiony, Большиe Регионы) geratu ziren, jendeak geroz eta gehiago ziren guberniya edo gobernaturak ikasi behar ez izateko erabiltzen zituenak. Eskoletan hauek irakatsi ziren kolapsorarte.

1825eko urtarrilak 28an errolda handi bat egin zen Errusiako Inperioan, eta bertan erakutsi zen 20 gobernatura eta 81 eskualdeetako bakoitzaren biztanleria. Honela erakusten zituen:

Errusiako Inperioaren banaketa politikoa
 
Gobernatura Biztanleria (1825) Azalera (km²) Hiriburua
Errusia Inperiala 135 000 000 23,850,000 San Petersburgo
1. Arkhanjelgorod 1 051 000 5 625 Arkhangelsk
2. Astrakhan 2 842 000 71 546 Astrakhan
3. Belgorod 517 000 73 943 Belgorod
4. Kazan 751 000 57 727 Kazan
5. Kiev 4 256 000 73 681 Kiev
6. Mosku 3 238 000 247 487 Mosku
7. Nizhni Novgorod 2 475 000 151 445 Nizhni Novgorod
8. Novgorod 562 000 5 627 Novgorod
9. Polonia 1 489 000 123 367 Varsovia
10. Oremburgo 4 893 000 30 621 Oremburgo
11. Revel 3 116 000 63 618 Tallinn
12. Riga 2 334 000 20 856 Riga
13. Ingermanland 6 652 000 78 630 San Petersburgo
14. Siberia 14 161 000 22 333 Irkutsk
15. Smolensk 3 988 000 58 667 Smolensk
16. Voronezh 1 605 000 4 892 Tambov
17. Viborg 943 000 27 862 Helsinki
18. Besarabia 4 164 000 64 203 Chisinau
19. Baku 3 522 000 93 343 Baku
20. Ekialde urruna 5 391 000 34 251 Vladivostok
 
Errusiako Inperioaren barne banaketa 1914an.
 
Errusiako Inperioko barruti militarrak, 1913an.

Urte honetan aurkeztu ziren benetan inperialak ziren azken gobernaturak Errusian. Honako hau da zerrenda: Åboko gobernatura orokorra, Augustoveko gobernatura orokorra, Azoveko gobernatura orokorra, Arkhangelskeko gobernatura orokorra, Astrakhaneko gobernatura orokorra, Bakuko gobernatura orokorra, Besarabiako gobernatura orokorra, Belgorodeko gobernatura orokorra, Bielorrusiako gobernatura orokorra, Vinitsako gobernatura orokorra, Vazako gobernatura orokorra, Bratslaveko gobernatura orokorra, Vilnoko gobernatura orokorra, Vitebskeko gobernatura orokorra, Vladimirrieko gobernatura orokorra, Vologdako gobernatura orokorra, Voliniako gobernatura orokorra, Voronezheko gobernatura orokorra, Vyborgeko gobernatura orokorra, Viatkako gobernatura orokorra, Goradniako gobernatura orokorra, Sacartveloko gobernatura orokorra, Derbenteko gobernatura orokorra, Yekaterinoslaveko gobernatura orokorra, Yelizabetnopoleko gobernatura orokorra, Yeniseiko gobernatura orokorra, San Petersburgoko gobernatura orokorra, Irkutskeko gobernatura orokorra, Kaukasoko gobernatura orokorra, Kazango gobernatura orokorra, Nova Mirgorodeko gobernatura orokorra, Kalisheko gobernatura orokorra, Kozielskeko gobernatura orokorra, Kielceko gobernatura orokorra, Kieveko gobernatura orokorra, Kaunaseko gobernatura orokorra, Kolivako gobernatura orokorra, Kostromako gobernatura orokorra, Krakobiako gobernatura orokorra, Kuopiovoko gobernatura orokorra, Kurlandiako gobernatura orokorra, Kurskeko gobernatura orokorra, Khersoneko gobernatura orokorra, Kutaisiko gobernatura orokorra, Lituaniako gobernatura orokorra, Livoniako gobernatura orokorra, Lomzhako gobernatura orokorra, Lublineko gobernatura orokorra, Varsoviako gobernatura orokorra, Errusia Txikiko gobernatura orokorra, Minskeko gobernatura orokorra, Moguilioveko gobernatura orokorra, Moskuko gobernatura orokorra, Behe Novgorodeko gobernatura orokorra, Nikolaievskeko gobernatura orokorra, Novgorodeko gobernatura orokorra, Kremenchugeko gobernatura orokorra, Olonietseko gobernatura orokorra, Oremburgoko gobernatura orokorra, Orëleko gobernatura orokorra, Penzako gobernatura orokorra, Permeko gobernatura orokorra, Piotrkowkoko gobernatura orokorra, Plockeko gobernatura orokorra, Podoliako gobernatura orokorra, Poltavako gobernatura orokorra, Radomeko gobernatura orokorra, Reveleko gobernatura orokorra, Ryazaneko gobernatura orokorra, Samarako gobernatura orokorra, Sandomirreko gobernatura orokorra, Saratoveko gobernatura orokorra, Siedlceko gobernatura orokorra, San Miguelgo gobernatura orokorra, Simbirskeko gobernatura orokorra, Smolenskeko gobernatura orokorra, Stavropoleko gobernatura orokorra, Suwalkiko gobernatura orokorra, Tauridako gobernatura orokorra, Tulako gobernatura orokorra, Ufako gobernatura orokorra, Uusimaako gobernatura orokorra, Jameeko gobernatura orokorra, Turku eta Poriko gobernatura orokorra, Miqueliko gobernatura orokorra, Vaasako gobernatura orokorra, Ouluko gobernatura orokorra, Chernigoveko gobernatura orokorra, Itsaso Beltzeko gobernatura orokorra, Yerevaneko gobernatura orokorra, Yaroslavleko gobernatura orokorra.

Nazioarteko harremanak

aldatu

Errusiaren Enbaxadak eta Misio Diplomatikoak

aldatu
Estatua Ordezkaritza Tokia
Abisinia Misioa Adis Abeba
Austria-Hungariako Inperioa Enbaxada Viena
AEB Enbaxada Washington Hiria
Argentina Misioa Buenos Aires
Baden (Alemania) Misioa Karlsruhe
Bavaria (Alemania) Misioa Munich
Belgika Misioa Bruselas
Bulgaria Misioa Sofia
Brasil Misioa Rio de Janeiro
Brunswick (Alemania) Misioa Brunswick
Costa Rica Enbaxada San José
Kolonbia Misioa Bogota
Khorasmia Agentzia Politikoa Bukhara
Britainia Handia Enbaxada Londres
Wurtemberg (Alemania) Misioa Stuttgart
Hamburgo, Lübeck, Bremen Misioa Hamburgo
Prusia (Alemania) Enbaxada Berlin
Hesse (Alemania) Misioa Darmstadt
Grezia Misioa Atenas
Danimarka Misioa Kopenhage
Egipto Misioa Kairo
Espainia Enbaxada Madril
Italia Enbaxada Erroma
Txina Misioa Pekin
Luxenburgo Misioa Luxenburgo Hiria
Maroko Misioa Tanger
Meklenburgo Schwerin (Alemania) Misioa Schwerin
Mexiko Misioa Mexiko Hiria
Holanda Misioa La Haya
Norvegia (Suedia) Misioa Cristiania
Oldenburg (Alemania) Misioa Oldenburg
Paraguai Misioa Asuncion
Persia Misioa Teheran
Portugal Misioa Lisboa
Errumania Misión Bukarest
Saxonia (Alemania) Misioa Dresde
Saxonia Altenburgo Misioa Weimar
Saxonia Coburgo Gota (Alemania) Misioa Gotha
Vatikano Misioa Aulki Santua
Serbiako Erresuma Misioa Belgrado
Siam Misioa Bangkok
Turkia Enbaxada Konstantinopla
Uruguai Misioa Montevideo
Frantzia Enbaxada Paris
Montenegro Misioa Cetiñe
Txile Misioa Santiago de Chile
Suitza Misioa Berna
Suedia Misioa Estokolmo
Japonia Enbaxada Edo

Erresuma Batua-Errusia harremanak

aldatu

Erresuma Batuak eta Errusiako Inperioak Anglo-Errusiar Ententea osatu zuten 1907ko abuztuak 31n San Petersburgon. Persia, Tibeta eta Behe Turkestanekiko euren eragin eremuak definitu zituzten, Errusiak iparraldeko lurraldeak hartu zituelarik eta Erresuma Batuak Persiar Golkoa hegoaldean. Eztabaidatu zuten euren beste lehentasunetako bat Alemaniaren hedatze koloniala ikuskatzea zen.

Anglo-Errusiar Ententeak Entente Cordialearekin batera eta Frantziar aliantzarekin batera Entente Hirukoitza osatu zuen Erresuma Batua, Frantzia eta Errusiaren artean.

Txina-Errusia harremanak

aldatu

Errusiako Inperioa eta Txinatar Inperioaren arteko lehen harreman diplomatikoa 1660an izan zen Amur ibaiaren mendebaldeko guneari buruzko gatazka baten ondorioz. 1689an bi herrialdeek Nerchinskeko hitzarmena sinatu zuten, aipaturiko lurraldea Txinari eman ziona. Muga Stanovoi mendiak eta Argun ibaia jarraituz ezarri zen, eta Txinarekin merkataritza harremanak ezarri ziren.

1858an, Opioaren Bigarren Gerran, Txina «Asiako gizaki gaixoa» bihurtu zen, Errusia indartu egiten zen bitartean, azkenik Amur ibaiaren ezkerraldea erantsiz, Kanpoaldeko Mantxuria eta Sakhalin uhartea barne, Unequal eta Aigungo hitzarmenen bidez. 1899 inguruan Boxerren altxamenduak Entente hirukoitzaren boterea desafiatu zuen, aurretik 1860ko Pekingo Konbentzioan berretsia izan zena.

Bi herrialdeek euren monarkiak nola ezeztatzen ziren ikusi zuten XX. mendearen bigarren hamarkadan, Qing dinastiak 1912an Xinhai Iraultzaren ondoren eta Romanov dinastiak 1918an, Vladimir Ilich Ulianovek, Lenin bezala ezagutuak zuzendutako Urriko Iraultza jarraituz, lehenak Txinako Errepublika eta bigarrenak SESBa abiarazi zituelarik.

Persia-Errusia harremanak

aldatu

Errusia-Iran harremanak bereziki Safavidar dinastiaren ahultzearekin altxatu ziren, Qajaridar dinastiari tokia utzi ziona, berehala kaos nazionalaren maneiura xurgatua izan zena, botere kolonialekin leihatzen zen bitartean, honek eskualdean egoera egonkor bat mantentzen lagundu zion. Portugaldarrek, ingelesek eta herbeheretarrek Persia hegoaldeagatik leihatzen zuten bitartean, Errusia Inperialak hegoaldea utzi zuen iparraldearekiko eragin eremu bat ezartzeko.

Barne politikaz josia, Qafaridar gobernuak mehatxu honen aurrean altxatzeko ezgai ikusi zuen bere burua, baita iparraldeko errusiar mehatxua onartu gabe ere.

Ahulduta eta hondatua zegoen errege gortea, Fath Ali sahren gobernupean, 1813an Gulistango hitzarmena sinatzera behartua izan zen, eta jarraian Turmanchaiko hitzarmena. Bi hitzarmen hauek elkarrekin Azerbaijan, Armenia eta Irango egungo mugak adierazten dituztenak dira Abbas Mirzaren ahaleginen ondoren. Persiak huts egin zuen Kaukasoko frontea defendatzerako orduan.

Errusiako Inperioarekin etengabe hegoalderantz aurrera egiten etengabeko gerren bi urtetan zehar, Turcmanchai eta Gulistango hitzarmenekin mendebaldeko mugan, Abbas Mirzaren ustekabeko heriotzarekin 1823an eta bisir handiaren erailketarekin (Mirza Abol Qasem Qa'im Maqām), Persiak Asia Erdialdeko bere ezarpena galdu zuen errusiar tsarren tropen aurrean. Errusiar tropek Aral Itsasoko kostaldeak 1849an okupatu zituzten, Tashkent 1864an, Bukhara 1867an, Samarkanda 1868an eta Khiva eta Oxo 1873an. Ajalgo hitzarmena gorantza zihoan errusiar botere globalaren aurrean jasandako galerarik handiena izan zen.

XIX. mendearen amaierarako errusiar domeinua hain zen handia eta nabarmena Tabriz, Qarvin eta gaur egungo Irango beste hainbat hiri garrantzitsu Errusiako Inperioak okupatu zituela eta Teherango gobernu zentralari hain botere gutxi utzi zitzaion bere ministro propioak ere ezin zitzakeela aukeratu anglo-errusiar kontsulatuaren onespenik gabe.

Herriak herrialdean errusiar presentziak eragiten zuen nahigabearen emaitza bat Gilango Mugimendu Konstituzionalista bihurtu zen. Mirza Kuchak Jan buru zuen iraultzak errebeldeen eta errusiar armadaren arteko borroka bat eragin zuen, zanpatua izan zena eta herrialdea une horretan Errusiarena izan zen, eransteko puntuan, baina herrialdearen eranstea 1917ko Urriko Iraultzak eten zuen.

Eragina konkistatutako lurraldeetan

aldatu

Ingria

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Ingria» eta «San Petersburgoko Gobernatura Orokorra»
 
San Petersburgoko Gobernatura Orokorraren mapa 1900ean.

Suediar Inperioari Ingria izeneko lurraldea konkistatu izanari esker, Petri I.a Errusiakoak bere buruari enperadore titulua eman zion eta 1703an inperioko hiriburu berria zen San Petersburgo fundatu zuen.

Petrik Ingria Ingermanlandako dukerria bezala ezarri zuen, Menshikov printzearekin lehen eta azken duke bezala, 1710ean San Petersburgoko Gobernatura Orokorra bezala ezarri zen arte.

Polonia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Poloniako tsarerria»

Poloniaren independentzia Errusia, Austria eta Prusiaren arteko zenbait partiziorekin amaitu zen (1772, 1793 eta 1795) Errusiak Bi Errepubliken Nazioaren lurralderik gehiena irabaziz, Lituaniako lurralde guztiak barne (Podolia eta Niemen ibaitik mendebalderako lurraldeak izan ezik), Volinia eta Ukraina, Livonia eta Kurlandia. Austriak hegoaldeko lurralde populatuak irabazi zituen, Galitzia-Voliniako eskualdea. 1795ean Austriak Krakovia eta Varsovia arteko lurraldeak ere irabazi zituen, Vistula eta Pilica ibaien artean daudenak. Prusiak Baltiko Itsasoaren mendebaldeko lurraldeak lortu zituen, Krakoviatik eta Polonia Handitik, baita Varsovia eta iparrekialdeko lituaniar lurraldeak (Augustov, Mariampolé), baita Podolia ere. Poloniaren independentzia salbatzeko azken saiakera heroikoa Tadeusz Kosciuszko buru izan zuen matxinada nazional bat izan zen 1794an, baina berehala zanpatua izan zen.

Napoleon I.a enperadore frantziarrak Prusia garaitu ondoren, frantziar zaintzapeko estatu bat ezarri zuen, Varsoviako Dukerri Handia. Austriar Inperioa 1809an garaitua izan zenean, Lodomeria dukerrira erantsia izan zen 3,75 milioi biztanleko biztanleria emanez, Bi Nazioen Errepublikako biztanleria osoaren laurdena. Nazionalista poloniarrak Frantziaren aliatu bezala geratu ziren XX. mendea ondo sartua izan arte.

Napoleonen porrotarekin, Vienako Batzarrak 1815ean Dukerria Poloniako tsarerria bihurtu zuen eta Errusiari eman zitzaion. Poloniako tsarerria independizatu egin zen, 1917an Errusiako Inperioa erori ondoren Poloniako Errepublika bihurtuz.

Finlandia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Dukerri Handia»
 
Finlandiako Dukerri Handiaren mapa, 1900. urtearen inguruan

Suedia eta Errusia arteko Finlandiako Gerran, 1808an, Alexandro I.a Errusiakoa tsarraren armadak Finlandia konkistatu zuen, eta Errusiak lur hura okupatuta izan zuen 1917ko abenduaren 6 arte. Egun hartan, Finlandiako Dukerri Handiak bere independentzia aldarrikatu zuen, eta Finlandiako Errepublika bihurtu zen.

Letonia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Letoniako historia»

XVIII. mendearen hasieran, Iparraldeko Gerra Handian Errusiak Suediaren aurka borrokatu zuen. Gerraren ibilbidea zuzenean letoniar lurraldera joan zen, Gerraren amaieran Errusiar bihurtu zena. Helmugetako bat Rigako portu aberatsa ziurtatzea zen. 1710ean, Petri I.a Errusiakoa tsarrak Vidzeme ziurtatu zuen, eta ondoren Kurlandia probintzia bat osatzeko.

Vidzemetik Rigara, Errusiak Europarako pasabide argi bat lortu zuen. XVIII. mendearen amaierarako, poloniar banaketei esker, egungo Letoniaren lurralde guztia errusiar agintepean egon zen. 1905eko iraultzaren iritsierarekin herriaren nahigabea hasi zen eta 1918ko azaroak 18an Rigako Gobernatura Orokorra Letoniako Errepublika Independentea bihurtu zen.

Georgia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Georgia»

Georgiaren xurgatzea Errusiako Inperioan zenbait etapatako prozesu bat zen. Errusiaren Georgiaganako interesa XVI. mendearen amaieran hasi zen tsarrak geroz eta gehiago izan zirenean Ekialde Ertainean georgiar printzerriei dagokienez, otomandar inperioaren eta persiar inperioen presiopean, XVIII. mendean desarregluan jaitsi zen. Kartli eta Kajetiko erresuma batuek errusiar babesa onartu zuten 1783an. Bi hamarkada baino gutxiago iraun zuen eta xurgapen bihurtu zena XIX. mendearen lehen herenean, georgiar lurralde guztiak aurrerago Errusiako Inperioaren zati bihurtu ziren. Prozesu kolonial klasiko bat zen. Europako gainontzeko herrialde nagusi guztiek bezala energia militar, politiko eta ekonomiko asko inbertitu zuen bere inperio kolonialaren hedapenean.

Erdialdeko Asia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Erdialdeko Asiako historia»
Sakontzeko, irakurri: «Khivako khanerria» eta «Kaukasoko erregeordetza»

Urre aurkikuntzak Amu Daria ibaiaren bankuetan Petri I.a Errusiakoaren agintaldian Errusian, Errusiak berak Indiarako ibilbide bat irekitzeko zuen nahiarekin batera, espedizio armatu bat eragin zuen, Aleksandr Bekovitx Txerkaski printzearen buruzagitzapean eta 4000 soldaduz osatua zegoena.

Espedizioa jaso zuenean, Khivako khanerriko khanak eremu bat ezarri zuen borondate oneko nahi bat bezala, eta ondoren bidalketak eraso eta arpilatu zituen. Petri I.a, Suedia eta Turkiaren aurkako bere gerretan murgildurik zegoena, berri honekin zirkinik ere ez zuen egin.

Paulo I.a Errusiakoa tsarra ere hiria konkistatzen saiatu zen, baina oso gaizki antolatutako eta oso gutxi lagundutako bere espedizioa erabateko porrotean amaitu zen. Alexandro II.a Errusiakoa eta Alexandro III.a Errusiakoaren erregealdietan hiria eransteko ahalegin handiak egin ziren.

Beste atal bat "Joko Handia" deritzonean gertatu zen, errusiar espedizio bat tartean sartuz, errusiar mugako erasotzaile turkmeniarrek saldutako esklaboak Kaspio Itsasoan askatzeko asmoa zuena, baina baita bere lurraldea hedatzeko ere ingelesak Anglo-Afganiar Lehen Gerran 1839an murgiltzen ziren bitartean. Orenburgoko legioen jenerala zen Perovski jeneralak zuzendutako espedizioa infanteriako 5200 soldaduz eta 10.000 gameluz osatua zegoen. Planifikazio kaxkarragatik, logistika penagarriagatik eta zorte txar pixka baten ondorioz, 1839ko azaroan irten ziren Turkestaneko historiaren negurik okerrenetako batean, eta hurrengo urteko otsailak 1ean Orenburgora itzultzera behartuak izan ziren, mila galera baino gehiago jasanez tiro bakar bat ere jaso gabe.

 
Armada Errusiarra Khiva hartzen, Vasili Verestxaginen margolana.

Aldi berean, britainiarrek, Khivako khanerria eransteko errusiar saiakerengatik kezkatuta, lurralde horiek eransteko euren saiakeran Heraten afganiarrez mozorrotutako jeneral bat bidali zuten, James Abbott Kapitaina. Bere mugimenduak eguberri egunean hasi zituen Khivarantz, toki honetara 1840ko urtarrilean iritsiz, baina khanak Jamesez susmatzen zuen arren, honek arrakasta izan zuen khanarekin berak tsarrari eslaviarren kontuari buruzko gutun bat eramateaz hitz egin zuenean. Jamesek hiria 1840ko martxoak 7an utzi zuen, Aleksandrovsk Gotorlekura joan zen eta beranduago bere gidariak traditu zuen. Guzti honen ondoren, Herateko bere nagusiek, Jamesi buruz ezer ez jakitean, beste ofizial bat bidali zuten, Richmond Shakespear izenekoa. Argi eta garbi geratu zenez, Shakespearrek Abbottek baino arrakasta handiagoa izan zuen, nolabait khanarekin bere kontrolpean zeuden errusiar guztiak askatzeko hitz egitea lortu baitzuen, baina aldi berean esklabo errusiarren jabe bilakatuz, heriotzarekin zigortzen zena. Eslaviar askeak eta Shakespear Aleksandrovsk Gotorlekura 1840ko abuztuak 15ean iritsi ziren eta Errusiak Khiva konkistatzeko bere arrazoia galdu zuen.

 
Khivako bandera 1917 arte

Khanerria pixkanaka, bere tamaina murrizten joan zen Turkestaneko konkista eta presio errusiarraren ondorioz, eta 1873an, Errusiak ondoko Samarkanda eta Tashkent hiriak konkistatu ostean, Von Kaufman jeneralak 13.000 soldaduko armada bat bidali zuen Khivara, 1873ko maiatzak 28an erori zena, eta Khiva errusiar protekturatu bat izatera pasa zen.

 
Mohammed Alim Khan 1911n.

Demografia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Errusiako demografia»

1915ean Errusiako Inperioko biztanleria 175 milioi biztanlera iritsi zen. 1897ko erroldak 126 milioi biztanle erregistratu zituen. Estimazioek 105 milioi biztanleko biztanleria ematen zuten 1880rako, 74 milioi 1860an eta 40 milioi inguru 1815ean. Jaiotza tasa altu mantentzen zen 1897an (Milatik 48), heriotza tasa bezala (milatik 31). Inperio osoan, hirietako biztanleria % 20 ingurukoa zen (% 25ekoa inperioaren europar zatian), 1914an 100 mila biztanle baino gehiagoko hogeitabost hiri zeudelarik. Inperioaren europar zatian 142,5 milioi pertsona bizi ziren, eta gainontzeko 32,5 milioi pertsonak Kaukasoa, Siberia eta Erdialdeko Asiaren artean banatzen ziren. Ekialderanzko emigrazioak 7,5 milioi eslabo erregistratu zituen 1897 eta 1914 bitartean (hauek 1914an asiar lurraldeetako biztanleria guztiaren herena zirelarik). Zatiketa soziala oso nabarmena zen, goiko klaseek eta ertainek biztanleriaren %20a soilik suposatzen zuten. Noblezia (milioi bat pertsona inguru) goi kargu diplomatiko, administratibo, judizial eta militarrak betetzen jarraitzen zuen Petri I.a Errusiakoa Handia tsarrak XVIII. mendearen hasieran sortutako Maila Taularen bidez. Era berean, bere eskuetan zituen 60 milioi hektareako lur eremua (% 40). Burgesia, kopuruari dagokionez oso ahula zen Errusiako Inperioan, baina era berean oso boteretsua 1890etik aurrera gertatu zen hazkuntza industrial indartsuaren ondorioz. Klase ertainak (profesionalak, merkatariak, funtzionarioak, artisauak eta nekazari txiki edo kulakak) murritzak eta ahulak ziren, erradikalismo ideologiko ezberdinen artean zeudelarik. Klase ertain hauetako gehienak armeniar, judu eta alemaniar jatorriko gutxiengoek osatuak zeuden, Finlandia, Polonia eta Baltikoko errepubliketan askoz ugariagoa zelarik.

Hiri nagusiak

aldatu
Hiri Nagusiak
Hiria Biztanleria (1903)
San Petersburgo (Ingermanland) 1.439.000
Mosku (Mosku) 1.175.000
Varsovia (Polonia) 686.000
Odesa (Odesa) 669.000
Riga (Riga) 517,500
Kiev (Kiev) 498.724
Lodz (Polonia) 343,900
Kazan (Kazan) 206.600
Omsk (Siberia) 154.200

San Petersburgo, Mosku, Varsovia, Odesa, Riga, Kiev, Smolensk, Arkhangelsk, Vladivostok, Kharkov, Yekaterinoslav, Novgorod, Łódź, Vyborg, Rostov Donekoa, Vilna, Tbilisi, Sebastopol, Astrakhan, Bialystok, Perm, Ufa, Erevan eta Irkutsk izan ziren Inperioko hiririk nagusienak euren ekonomia, aktibitate industrial, zerbitzu, lur eremu eta garrantzi kultural eta politikoaren arabera. Hirietako biztanleria %20a baino gehiago zen 1914an, bereziki Finlandia, Polonia eta Baltikoko probintzietan.

Hizkuntzak

aldatu

Errusiera izan zen hizkuntzarik arruntena Errusiako Inperioan, biztanleriaren % 70ak hitz egiten zuena, non Errusiaren europar zatiko eta honen inguruko hirietan, Kiev eta Minsk kasu, hiztunen % 40a metatzen den, eta Asian transiberiarrak zeharkatutako hirien bidez. Lurralde konkisten bidez, Inperioan hitz egiten ziren hizkuntzak hazi egin ziren, Beringeko itsasartean hitz egindako aleutieratik hasi eta gaur egun Turkiako probintziak diren Ardahan, Artvin, Igdir eta Karsen hitzegiten den kurdueraraino. Siberiako asiar hizkuntzetako asko gaur egun desagertzeko arriskuan daude. Aristokrazia eta klase altuen artean, bereziki frantsesa zegoen hedatua bigarren hizkuntza bezala, baina alemana eta ingelesa ere asko irakasten ziren.

Talde etnikoak

aldatu

Errusiako Inperioak 200 talde etniko eta indigena ezberdin baino gehiago zituen, Eurasian egin zuen hedapenaren eta bere kanpaina masiboen ondorioz, Turkestanetik Ekialde Urrunera eta Amerikara, Los Angelesetik gertu. Bere hedapenik handienean, 298 etnia ezberdin zenbatzen dira, hau da, Errusiako Inperioa munduan etnia ezberdin gehien izan dituen bigarren herrialdea izan dela, Mongoliar Inperioaren ondoren. 1897ko erroldak (125,64 milioi biztanle) biztanleriaren %44a etnikoki errusiarra zela adierazi zuen, % 66,5 senide zituen ekialdeko herri eslaboak kontutan hartuta (ukrainarrak eta bielorrusiarrak). Talde txikiagoak oso modu trinkoan bizi ziren euren eskualdeetan eta euren hizkuntzaren arabera sailkatuak eta mailakatuak izan daitezke:

Erlijioa

aldatu
 
Ikasle judiak maisu batekin Samarkandan, 1910.

Errusiako Inperioa ofizialki estatu ortodoxo bat zen biztanleriaren % 71n (errusiarrak, ukrainarrak, bielorrusiarrak, georgiarrak, errumaniarrak, osetiarrak...). 1914an klero ortodoxoa 130 gotzainek, 50.000 apaiz eta diakonok eta 84.000 fraide eta lekaidek osatzen zuten, lurraren jabetzaren %1a mantentzen zutena. Banaketa handia zegoen klero erregular «beltza»ren (nondik hierarkia ere irtetzen zen), ondo prestatukoa, errespetatua eta aberatsa zena, eta klero diozesiar landatarraren artean, «pope»ak (pobretua eta aipugaldua).

Kristautasuna eta Islama ziren jarraitzaile gehien zituzten erlijioak. Kristauak zenbait adar ezberdinetakoak ziren: Errusiako Eliza Ortodoxoa, fededun gehien zituena (% 71), Eliza Katolikoa (% 9a, poloniar lituaniar eta grekokatolikoak); armeniarra (% 0,9), eta zenbait eliza protestante %4,5ekin (alemaniar, finlandiar, estoniar, letoniarrak...). Musulmanen artean gehienak suniak ziren, baina xiiak ere bazeuden, Iranen heredentziaren ondorioz, baina askoz biztanleria txikiagoarekin. Judaismoak ere jarraitzaile asko zituen (% 4). Beste erlijio batzuen artean, talde txikiek praktikatutakoak, budismoa, lamaismoa eta xamanismoa zeuden. Gainera, elkarren artean oso bariatuak ziren paleosiberiar erlijioak ere bazeuden, baita iparraldeko ugrofinlandiar erlijioak ere.

Giza garapen indizea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Giza Garapen Indizea»
 
Permeko emakumea. 1910

Herrialde historikoen azterketek giza garapen indizea Errusiako Inperioan oso altua zela adierazten dute, 0,800 eta 0,850 puntu bitartekoa, gobernuak erabilitako alfabetatze kanpainen ondorioz. Horretaz gain jendea oso modu duinean bizi zen, mirabetza existitzen zen arren, aldaketa oso handia izan zen mirabeak burujabetu zirenean. Gainera, aberats ugari bizi ziren Inperioaren europar zatian, eta Polonia eta Finlandia barnean hartu ondoren kopuru hori hazi egin zen. Biztanleriaren gehiengoa nekazariak ziren arren, bazuten kultura, esanguratsua. Gainera, Siberian zeuden kultura isolatuei esker, hortik zetorren portzentaia txiki baina garrantzitsu bat. XIX. mendearen amaieratik eginiko aurrerapenak gora-behera, Errusiako per capita errenta britainiarraren herenera baino ez zen iristen 1914an.

Kultura

aldatu

Literatura

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Errusierazko literatura»

Petriren aroa

aldatu

Errusiaren "mendebaldetzea", arruntki Petri I.a Errusiakoa Handiarekin eta Katalina II.a Errusiakoarekin lotzen dena, alfabeto errusiarraren erreforma batekin eta literaturarako herri hizkuntza erabiltzearen ideiaren tolerantziarekin bat dator. Antiokh Kantemir, Vasili Trediakovski eta Mikhail Lomonosov bezalako idazleek XVIII. mendean Gavrila Derzhavin bezalako olerkarientzat, Aleksandr Sumarokov eta Denis Fonvizin bezalako egileentzat eta Nikolai Karamzin eta Aleksandr Radishchev bezalako prosa idazleentzat prestatu zuten lurra.

Petri I.ak gainbegiratutako orrialdeak, Alfabeto zirilikoa, alfabeto zibilarentzako hizki hautaketa

Urrezko Aroa

aldatu
 
Lev Tolstoi, errusierazko literaturaren ordezkaririk handiena

XIX. mendea, ohi, errusiar literaturaren «Urrezko Aroa» bezala ezagutzen da. Erromantizismoak, bereziki olerki talentu baten loratzea ahalbidetzen dute: Vasili Zhukovski eta Aleksandr Puxkin agertzen dira lehendabizi, ondoren Mikhail Lermontov eta Fiodor Tiutchev datozelarik.

XIX. mendeko aurrerapenen artean Ivan Krylov fabula idazlea zegoen, baita Vissarion Belinski eta Aleksandr Gertsen bezalako idazleak, Aleksandr Griboedov eta Aleksandr Ostrovski bezalako egileak, Jevgeni Baratynski, Konstantin Batiuxkov, Nikolai Nekrasov, Aleksei Konstantinovitx Tolstoi, Fiodor Tiutchev eta Afanasi Fet bezalako egileak, Kozma Prutkov satira idazlea, eta eleberri idazle ezagunen talde bat ere, hauen artean Nikolai Gogol, Lev Tolstoi, Fiodor Dostoievski, Nikolai Leskov, Ivan Turgenev, Mikhail Saltykov-Shchedrin eta Ivan Gontxarov.

Zilarrezko Aroa

aldatu

Beste literatura genero batzuk agertu ziren XX. mendea hurbiltzen ari zenean. Anton Txekhov dramazko istorio laburrak idazten bikaina izan zen, eta Anna Akhmatovak lirika berritzaileak aurkeztu zituen.

XX. mendearen hasierak errusiar olerkaritzaren zilarrezko aroaren hasiera adierazten du. Aro honetako idazle ezagunen artean honako hauek daude: Anna Akhmatova, Innokenti Annenski, Andrei Beli, Valeri Briusov, Marina Tsvetaieva, Sergei Esenin, Nikolai Gumiliov, Danil Kharms, Velimir Khlebnikov, Osip Mandelxtam, Vladimir Maiakovski, Fiodor Sologub eta Maksimilian Voloxin.

Gastronomia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Errusiar sukaldaritza»
 
Kvas saltzailea Kieveko Jreschatiken kalean, Ukraina.
 
Borsch

Errusiako Inperioko sukaldaritzaren izaera aberats eta bariatua Inperioaren hedapen zabal eta kulturanitzetik dator. Honen abiapuntua landatar biztanleriaren nekazal platerek jarri zuten, sarri latza izaten zen klima batean, arrain, eskortako hegazti, onddo, baia, zuku eta eztiaren konbinaketa ugari batekin. Zekale, garagar, gari eta artatxikia ogi, labore, kvas eta edari nazionala den vodka ospetsuaren osagaiak dira. Zopak eta gisatuak produktuan zentratu ziren, arrainak eta aldiko haragiak edo metagarriak. Jaki hauek, erabat bertakoak, espeziekin eta haragia parrilan erretzeko eta Mongoliatik eta Tartariatik Khivako khanerriaren bidez ekarritako gatzagitutako esne garratza fabrikatzeko teknikekin batera, oinarria izaten jarraitu zuten errusiar gehienentzako XX. mendea ondo aurreratua zegoenean. Zetaren bidearen iparraldeko tokiei buruzko gezurrak, Errusiak Kaukasora, Persiara eta Otomandar Inperiora zuen hurbiltasunak bezain ondo eman die ekialdeko kutsu nabarmen bat sukaldatzeko teknikei.

Errusiako Inperioaren lurraldearen handitasunaren, eraginaren eta XVI. eta XVIII. mendeko interesaren handitzeak jaki fin eta sukalde teknika berriak ekarri zituen. Garai honetan inportatu ziren atzerritik keztaturiko haragi eta arrainak, sukaldatutako pastelak, entsaladak, barazki berdeak, txokolatea, izozkiak, ardoa eta likoreak. Hiri eta probintzietako aristokraziarentzat behintzat, jaki berri hauen eta errusiar plater tradizionalen arteko uztartze kreatiboarentzako ateak ireki zituen. Emaitza oso bariatua da teknika, laguntza eta konbinaketan. Ekialdeko izaera ematen die sukaldatzeko bere erei.

Errusiako Inperioko jaiak eta oporrak estatu hau 1917an erori zen arte erabili ziren. Honako hauek dira:


Data Euskerazko izena Errusierazko izena Oharrak
urtarrilak 14 Urteberri Новый Год, Novyj God
urtarrilak 7 Eguberri Ortodoxoa Рождество, Rozhdestvo
martxoak 8 Emakumearen Eguna Женский день, Zhenskij Dien Nazioartekoa baino lehenago existitu zen, Katalina II.a Errusiakoak ezarria.
uztailak 7 Ivan Kupala eguna Иван-Купала, Ivan-Kupala Eliza Ortodoxoak onartutako jentil jatorriko errituala.
abuztuak 8 Tsarraren eguna Царий день, Tzarij Dien Ivan IV.a Errusiakoa Izugarriaren erregealditik Nikolas II.a Errusiakoak bere kargua utzi arte erabili zena.
azaroak 4 Herriaren batasunaren eguna День народного единства, Dien narodnogo yedinstva Arazoen garaian poloniarren aurkako herri altxamendua ospatzen du.

Kirola

aldatu

  Errusia Olinpiar Jokoetan

Herrialdeko ikurrak

aldatu

Errusiako Inperioak enperadorearen lege autokratikoaren bidez ezarritako elementu enblematiko eta sinboliko batzuk zituen

Armarria

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Errusiako Inperioko armarria»
 
Errusiar Federazioaren egungo armarria
 
Moskovia eta Errusiako Inperioko armarri sinplea, Presented drawing of Artist Igor Barbe, 2006, "Greater Coat of Arms of the Russian Empire" 1882-1917
 
Bizantziar Inperioaren armarria

Burubiko arranoa Errusiako armarrira 1452an iritsi zen Bizantziar Inperiotik etorria. Garai hartan kristau munduak garai zailak bizi zituen berriki gertatu zen Konstantinoplaren Erorketarekin, turkiarren esku gertatu zena, hauek lurraldeak okupatzen jarraitu zutelarik, Grezian eta Mediterranioan sartuz eta Italiaren subirautza eta Vatikanoren existentzia mehatxatuz.

Paulo II.a aita santuak, defendatzeko baliabide bakar bezala, Bizantziar Inperioko azken enperadorea izan zen eta Konstantinoplaren hartzean hila gertatu zen Konstantino XI.a Paleologoren anaia zen Tomas Paleologoren familiari laguntza eskatzea izan zuen, Erroman erbesteratua zegoena. Tomasek bazuen alaba bat, Sofia printzesa. Aitak eragin handiko pertsona batekin ezkondu nahi zuen bere alaba, garai zail horretan Erromaren papera indartuko zuen norbaitekin.

Aliantza mesedegarri baten bila, Tomasek Moskovia aukeratu zuen, non Ivan III.a Errusiakoa Printze Handiak gobernatzen zuen. Printzea, 20 urte baino ez zituena, jada ezkonduta egon zen eta orain alargun zegoen. Aita Santuak Printzea Bizantziar Inperioko oinordekoarekin ezkonduz gero, turkiarren aurkako gerra batean Konstantinopla birkonkistatzera eramango zuela pentsatzen zuen. Honela, bi gazteen arteko ezkontza moldatu zen, ezkontza honek errusiar printzea lurralde erraldoi baten oinordeko bihurtuko zuelarik, non, antzinako Errusia "kristautasunaren argi" izango zen.

Sofiaren ezkontzaren zatirik garrantzitsuena Bizantzioren babesa zen, azken enperadorearen armarriko burubiko arranoa, ekialdeko lurraldeen domeinua eta independentzia eta inperioko mendebaldeko pertsona sinbolizatuz (ondorioz bi buruak). Bi koroadun burubiko arranoa errusiarrak miresteko egin zen bere indar enigmatikoaren ondorioz.

Armarriak ez zuen aldaketarik jasan Ivan IV.a Errusiakoa Izugarriaren erregealdirarte. Tsar honek arranoaren paparrean herensuge baten aurka borrokatzen ari den San Jurgi santuaren irudia zuen armarri bat jartzea agindu zuen.

Ereserki nazionala

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Jainkoak salba beza tsarra»

Errusiako Inperioko ereserki nazionala «Jainkoak salba beza tsarra» izan zen (errusieraz Бо́же, Царя́ храни́ / Bozhe, Tzaria Khrani), Erresuma Batuko ereserkiaren (Jainkoak salba beza erregea (edo erregina)) aldaketa. 1815ean idatzi zuen Vasili Zhukovskik. 1833an Aleksei Lvov printze biolin jotzaileak aldatu zuen, musika idatzi zuena, aurreko bertsioan bezala, Zhukovskiren "Errusiarren otoitza" olerkiaren letra erabiliz.

1917rarte mantendu zen, Errusiar Iraultzak kontrola hartu eta monarkiak bere kargua utzi zuenean, eta Marseillesa eta Internazionala hartu zituzten ereserki bezala.

 
Moskova ibaia Mosku erdialdetik igarotzen erakusten duen margolana, 1890eko hamarkadan egina..

Errusiako domo eta ikur bereizgarrietatik Stalinen barroko eta gorentasuneraino, errusiar artea eta arkitektura bere bisitariek bilatzen dute. Honek, antzinako Kieveko Rusetik eragin zuen, ohiturarekin honen ondorengo estatu errusiarretan jarraituz, Novgorodeko Errepublika, Moskovia, eslabiar arte tradizionalean zetzanak, baina Europaren eraginik gabe, Errusiako Inperioa sortzean, eta europar potentzia handi bihurtzean, arte guzti hori jasoz eta arte errusiar modernoa sortuz, nolabait esateagatik, honela motibatu du errusiar arteak hainbeste herri eta jende, eta honek Sobietar Batasunaren agerpenarekin eta ondorengo Varsoviako Itunarekin jarraitu zuen. Baina Errusiako inperioan arteaz hitzegitean, kultura, talde etniko eta bizimoduei dagokienez inperio handienetako bati buruz hitzegitea da, errusiarrak eurak aipatzen saiatuko da.

Ikonoak

aldatu
 
Salbatzailea (1410, Andrei Rubliovena)
 
Vladimirreko Andre Maria Birjina (XII. mendea)

Tradizio ikonoklasta Bizantziar Inperiotik jasoa izan zen, fede ortodoxoan freskoen eta mosaikoen tradizio bezala hasi zenean. XVIII. mendean eta XIX.ean Eliza Ortodoxoan zegoen eztabaida ikonoklastaren ondorioz irudi erlijiosoak praktika erlijiosoa ala sakrilegio idolatra ziren galdetu zen. Irudien erabilera desagertu ez zen arren, arteak kontenplazio izpiritualaren eta errealitatea desbideratzearen arteko asmoaren ikuspegira zuzendu zuen. Hori da ikonoak hain bariatuak izatea eragiten duen diferentzietako bat. Bereziki XIV. mendean mugimendu ikonoklastak Errusian subjektibotasun eta adierazpen pertsonal maila hartu zuen. Aldaketa honetan zerikusi handia izan zuen pertsonarik nabarmenetako bat Andrei Rubliov izan zen, honen lanak Moskuko Tretiakov Galerian eta San Petersburgoko Errusiar Museoan ikus daitezkeelarik. Bere lanak Alexandro I.a Errusiakoa tsarrak miretsi zituen, agiri batean ikonoen babesa agindu zuena, eta elizak ezin zituela debekatu.

Balleta

aldatu
 
George Barbierren marrazkia Vátslav Nijinski eta Ida Rubinstein Xeherazadan irudikatuz, Errusiar Balleten ekoizpena 1910ean.

Errusiak paregabeko ekarpena egin du ballet klasikoa garatzeko. Ballet klasikoa Errusian dantzaren beste forma aristokratiko batzuekin batera sartua izan zen, 1700 goiztiarrean Petri I.a Errusiakoaren mendebaldetze egitarauaren zati bezala. Ballet klasikoko lehen eskola 1734an ezarri zen, eta ballet klasikoko lehen konpainia osoa ballet klasikoko eskola inperialean sortu zuten San Petersburgon 1740an. Dantzari italiarrak eta koreografo frantziarrak nagusi izan ziren garai hartan, baina 1800 baino lehen ballet klasiko errusiarrek dantzatzen zuen jendearen jatorrizko elementuak bere egiten zituen babestutako nobleek mirabeen konpainiak dantzatzen dituzten bezala. Ballet klasikoaren kritiko europarrek errusiar dantzak Europa mendebaldeko ballet klasikoan eragin ona zuela erabaki zuten.

Marius Petipa, Errusian ballet klasikoak egiten 50 urte eman zituen koreografo frantziar bat, pertsonaia nagusia zen garai horretan; bere arrakastarik handienak Piotr Ilitx Txaikovskiren ballet klasikoen tartekatzeak izan ziren. Beste ballet dantzari europar ezagun batzuk, Marie Taglioni, Johansson Christian eta Enrique Cecchetti Errusian aritu ziren XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran zehar, mendebaldetik eragin berriak ekarriz.

XX. mendeko lehen urteetan eragin gehien izan zuen pertsona Sergei Diagilev enpresaria izan zen, 1909an Mikhail Fokin koreografoarekin, Vatslav Nijinski dantzariarekin eta Alexandre Benois diseinatzailearekin bidaiatzen zuen ballet klasikoaren berritzailea zen konpainia bat sortu zuen. Stravniskiren tartekatze polemikoaren, lehen mundu gerraren eta Iraultza Boltxevikearen ondoren, Diagilev ez zen Errusiara itzuli. Diagilev 1929an hil zen arte, dantzaren bere konpainia errusiarrak, Russe ballet klasikoa, Parisen buruzagitza ezarri zuen. Garai berean, Anna Pavlova dantzariak munduan zehar bidaiatu zuen bere taldearekin eta artearen forman eragin handia izan zuen.

Esperimentu handia

aldatu
 
Europa Mendebaldeko estiloko etxea San Petersburgon.

Europar kulturaren altxamenduaren eraginak Errusian XVII. eta XVIII. mendeetan mendebaldeko margolaritzaren tradizio familiarretatik hurbilen zeuden errusiar ilustrazioak ekarri zituen. XIX. mendearen amaiera arte ez zen aurkeztu soilik errusiarrak ziren estilo artistikoen multzo handiak, elkarrekin erreforma sozialaren indar liberal bihurtuz. Mugimendu moderno honek ia bere hasieratik norabide ezberdin ugari hartu zituen eta guztiak deskribatzea ezinezkoa izango litzateke. Hala ere, ezagun oso orokor batek ere, bere ideia eta interes arruntekin bere lana askoz irisgarriago egiten du.

Hasieratik, artearen mugimendu modernoa tradizio klasikoarekin haustera deitua izan zen, eta errusiar gizartearen eguneroko bizitza kontatzen zuen arte mota berri bat sortzera. Errusiar arte tradizionalean interes berritu bat agertu zen artearen margo herrikoi apaingarria eta ikonoari buruz. Arte apaingarriak patroi geometriko abstraktuen energiaren estimua jaso zuen, lerroak, formak eta kolorea erritmo eta forma energikoak eraikitzeko erabili ziren, ez derrigorrez benetako objektu edo tokiak irudikatzeko. Ikonoaren margoaren berraztertze baten ondorioz, margolari jakintsuagoak perspektiba bisual lau baten energiaz ohartu ziren, bi dimentsiokoaz. Hau da, oihala oihal bezala baino gehiago, gune batean zegoen leiho bezala irudikatuz.

XIX. mendearen amaieratik 1910 arte, artearen mugimendu modernoak errusiar bizitzako arlo tradizionalengatik interesatuago jarraitzen zuen, herrixkako bizitza eta erlijioa hiri handietako bizitza bezain garrantzitsuak ziren. Erreforma sozialeko indarrak langile industrial altxatuengandik hurbilago egon ziren bitartean, Errusiako avant-gardeko artistek inspiraziorako lantegiari eta hiri bizitzara igaroera biziari geroz eta buelta gehiago eman zioten. Kolore dizdiratsuen forma sinplifikatu eta zorrozki angeluarrak eta mundu modernoaren energia askatzailean jarritako grina geroz eta abstraktuagoak ziren lan berrientzako oinarri bihurtu zen. Kubo-Futurismoa, Raionismoa eta Suprematismoa ziren garai honetan agertu ziren estilo eta eskoletatik garrantzitsuenak. Mugimendu hauen ordezkari diren artistarik aipagarrienen artean Kasimir Malevitx, Vladimir Tatlin, Mikhail Larionov eta Natalia Gontxarova daude.

1917ko errusiar iraultzaren ondoren, Avant-Garde errusiarra boltxebikeen erregimen berriaren zerbitzura jarri zen. Mundu berri bat sortzea eta zaharra atzean uztea promes egiten zuen, urteetan artearen alde lanean aritu zena. Kartel politikoak, kaleetako desfile antolatuak, feriak, eta, nabarmenena bezala, iraultzaren urtemugaren ospakizunetarako herrialdeko gune publiko handiak diseinatu zituzten. Erregimen berriak diseinu industrialaren garrantzian geroz eta interes handiagoa jarrita, konposaketarentzako lanaren eta diseinu industrialaren ikuspegi teknologikoa eta arrazionaltasunaren zentzu bat ekartzen hasi ziren. Konstruktibismoak, hala ezagutzen bait da mugimendu hau, 1920ko hamarkadaren azken urteetan garatzen jarraitu zuen, estatu estalinistaren kontserbadurismoak Avant-Gardeari errealismo sobietarraren mesedetan uko egin zionean. Aurreko eskoletako artista garrantzitsuenetako askok funtsezko paper bat izan zuten Konstruktibismoan, bereziki Tatlinek. Konstruktibismo mugimenduko beste artista garrantzitsu batzuk Aleksandr Rodtxenko, Varvara Stepanova eta Liubov Popova izan ziren.

Estatu estalinistak ukatua eta mendebaldean bertan behera utzia, Avant-Gardeak soilik berriki jaso du merezi duen arreta. San Petersburgoko Errusiar Museoak du mugimendu honen lanaren bildumarik finena.

Zinea Errusiara Lumière anaien eskutik iritsi zen 1896an. Errusian eginiko lehen filmea Lumière anaien kameralari batek egin zuen. Nikolas II.a Errusiakoaren koroaketa iza zen film hori. Handik gutxira Pathé eta Gaumont etxeek erakusketa gelak ireki zituzten. 1908an Aleksandr Drankovek lehen film narratibo errusiarra ekoitzi zuen, Stenka Razin, Vladimir Romashkovek zuzendua izan zena. Hurrengo urteetan beste ehun film erabat errusiar baino gehiago ekoitzi ziren, Frantzia, Alemania eta Ingalaterrakoekin leihatuko zutenak beste batzuen artean.

1912an Khazhonkov estudioak inauguratu ziren eta Oborona Sevastopolya (Sebastopolen defentsa) filmea ekoitzi zen, Ivan Mozhujinek zuzendua, nork Napoleon Bonaparteren papera ere egiten zuen. Nikolas II.a tsarrak pelikula hau eta beste batzuk ekoizten lagundu zuen, kameralari profesional bat ere bazuelarik, "etxeko" filmeak egiten zituena, baina ez zegoen sustapen ofizialik estatuaren aldetik. 1914 inguruan, Lehen Mundu Gerra iristearekin bat, zinegile errusiarrak film abertzale anti alemaniarren ekoizpenean burubelarri murgildu ziren, ekoizpena esponentzialki haziz, 1916an 499 filmera iritsiz. Errusiaren aliatuek filmik hoberen eta arrakastatsuenak inportatzen zituzten, Yakov Protazanov eta Yevgeni Bauerrenak kasu.

Azkenik, Mundu Gerraren erdian, 1917an, Errusiar iraultza gertatu zen. Ekoizleak egoerari egokitzen saiatu ziren eta tsarraren aurkako zenbait film egin ziren arren, azkenik Errusiako Inperioko zinea desagertu egin zen, Sobietar Batasuna sortzearekin batera. Garai honetan egin zen azken filmea Otets Sergi (Sergius Aita) izan zen, hurrengo urtean estreinatu zena, jada Sobietar erregimenean.

Altzariak

aldatu
 
Pieza arkitektonikoa Suzdalen.

Errusiako Inperioa, ikusi ahal izan den bezala, entitate honek elkartutako kultura anitzekoa izan zen, antzinako santutegi ortodoxoetatik hasi gune ekonomiko errusiarrean, Krimeara turkiarrek eramandako Islama, heredentzia etnikoak Siberian, heredentziak Turkestanen, txinatarra Mantxuria errusiarrean, kosakoak Dnieper ibaiaren hegoaldean eta Kaukasoko biztanle anitzak, baina konbinaketetan uniformetasuna egon zen tokia Errusiako Inperioak bereganatutako Finlandian izan zen.

Altzari suediar eta errusiar zaharrak Finlandiako ondare kulturala dira. Finlandia Inperiora Finlandiako Dukerri Handia bezala erantsia izan zen 1809an, eta hala mantendu zen 1917ko independentziararte. Gobernuko ofizial eta artisau finlandiar askok lan egiten zuten garai hartan San Petersburgon, eta eurekin ekarri zituzten altzariak Finlandiara, etorkin errusiarrek bezala. San Petersburgo 1712an azkar hazten ari zen inperioaren hiriburu bihurtu zen. Hiriak hurbileko kontaktuak zituen Frantzia, Italia, Herbehereak eta Alemaniarekin San Petersburgotik han diseinatutako barnealdeak eta jauregiak eraiki zituzten arkitekto eta artisau ugariz ere hornitu zirenak. Altzariak, atzerriko jauregietara ere ekarriak izan ziren. Arotz dekoratibo errusiarrek eredu bezala erabili zituzten, baina liberalki konbinatu zituzten greziar, erromatar eta egiptoar estiloen ezaugarriekin. Honek tailaketa eta urrezko apaindura dekoratiboak bultzatu zituen estilo errusiar bat eman zuen emaitza bezala. Zur gogor eta finez eginiko altzariak ezagunak izan ziren XVIII. mendean. Honen aurretik, altzariak margotuak izan ziren. Benetako brontzezko apaindurak oso arraroak ziren, horren ordez, altzariek sarri, euren gainean itsatsitako zurezko apaindura zuten, jarraian margotua eta urreztatua zena brontzearen itxura emateko. Errusiar altzariak jauregi monumentalentzat eginak izan ziren, eta, beraz, astunak dirudite beste estilo batzuekin alderatuz gero. Inperioko errusiar estilo goiztiarrerako ereduak patroiaren liburu ingeles eta frantziarretan topatu dira, baina inperioko errusiar estilo egokia Andrei Voronjinen arkitektoaren sorkuntzak ziren, San Petersburgon 1810ean astunki eraiki ziren altzariak diseinatu zituena. Altzariek esfingearen txori, animalia eta kimera apaindurak, palmoteak, arrosa leihoak, liliak eta akantuak zituzten, azken hauek gogokoenak zirelarik. Altzaririk finenak jauregiko harrera geletarako eginak izan ziren. Kobre horizko muntaiadun kaobazko altzariak beste gela batzuetarako erabili ziren, taila aberatsekin apainduak ziren aulkiak ere bai. Besoak jartzeko zatiak beltxarga edo kariatide eran tailatuak eta brontzearen itxura hartzeko urreztatu edo margotuak izan ziren. Hankak latoiz estaliak izan ziren. Gambsstyleko altzariak (Heinrich Gambs, alemaniarra, San Petersburgora 1790ean joan zena) Finlandian ere salgai zeuden, errusiar fabrikatzaileek orokorrean euren altzariak estanpatu ez zituzten arren.

Estudioko altzarien artean sofa bat, lau besaulki, aulki txikiago batzuk, taula bat eta kaxoi multzo bat daude. Ez dituzten gelaren aurreko jabeak ezagutzen, soilik Amos Andersonek erosi zuela 1917an. Materiala pinua da kaoba txapa batekin. Sofa eta taula San Petersburgon eginak izan ziren 1810ean, eta besaulkiak 1820an. Besoeuskarrietan bereizten diren esfingeak ebanoz eginak izan ziren eta zura urreztatu zuten, eta atzealdeko kobre horizko muntaiek Apoloren aurpegia irudikatzen dute palmondoak ondoan dituen girlanda baten erdian. Sofaren atzealdea suge baten irudiarekin apaintzen da, eta besoaren atzealdeak beltxargen buruekin. Atzealdeen alboetako euskarriak kariatide buruen forman eginak izan ziren, patina beltz batez estaliak zutabe laburrekin aurrealdeko hankentzat. Tapizeria ez da jatorrizkoa. Taularen hankak, apur bat biratuak eta estaldurekin apainduak, zati batean brontze patina batez eta beste zati batean urreztatuak daude.

Argazkigintza

aldatu

Garai honetako argazkigilerik ezagunena Sergei Prokudin Gorski izan zen. Zientzialari ospetsuekin ikasi zuen San Petersburgon, Berlinen eta Parisen kolorezko lehen argazkientzako teknikak garatuz.

Bere emaitzetatik kolorezko pelikula positiboen eta mugimenduzko pelikulen proiekzioen lehen patenteak sortu ziren. 1905 inguruan, Prokudin-Gorskik, kolorezko argazkiekin, errusiako inperioaren aurrerakuntzen, historiaren eta kulturaren aniztasun handia dokumentatzeko egitasmo handia pentsatu zuen, inperioko eskoletan erabiltzeko, Nikolas II.aren erreforma kulturalen sistemari esker.

Egitasmo honentzat, Nikolas II.a tsarrak Prokudin-Gorskiren esku kamera ilun batekin eta beharrezko gainontzeko gailu eta gai guztiekin hornitutako tren bagoi bat jarri zuen. Era berean, sarrera mugatuko guneak bisitatzeko eta inperioaren burokraziaren laguntza lortzeko baimen guztiak lortu zituen. Honela ekipatua, Prokudin-Gorskik inperioa zeharkatu zuen 1909 eta 1915 bitartean, irudiekin dokumentatuz eta bertako biztanleei inperioaren handitasuna ezagutzera emanez.

Ekonomia

aldatu

Artikulu nagusia: Errusiako inperioko ekonomia

 
Transiberiarraren trenbidea, Prokudin-Gorskik eginiko argazkia.

1891n transiberiar trenbidearen lanak hasi ziren, eta 1895ean transkaspiarrarenak. Historialariek, Nikolas II.a 1894an tsar bihurtu ondoren errusiar industrializazioaren erritmoa handitu egin zela ikusi dute. Beste faktore bat frantziar aliantza zen; frantziar bankuek mordoa inbertitu zuten Errusian. 1897an Errusia urre-patroia erabiltzen hasi zen, atzerriko inbertsioa animatu zuen eta industrializazio prozesua azkartzen lagundu zuen neurri bat. 1914an Errusiako Inperioa munduko bosgarren potentzia ekonomiko, industrial eta komertziala zen, ia Frantziaren parera iritsiz.

1892an Errusiako Inperioak 31.202 kilometroko trenbide sarea zuen, 1905ean 61.085ekoa (Alemania gainditzen zutenak trenbide sarerik luzeena zuen herrialde bezala 1899an) 1914an 70.000 kilometroraino iristen zen (munduko hirugarrena AEBetako eta Britainiar Inperiokoen ondoren. 1892an Errusiaren arrabio esportazioak 1,1 milioi tona metrikotara iristen ziren (Britainia Handiaren esportazioaren seirena baino gutxiago zena), 1905ean 2,7 milioi tonatara iritsi zen edo Britainia Handiaren esportazioaren laurdena. 1892an, Errusiako ikatz meatzeek 6,9 milioi tona ikatz ekoitzi zituzten, 1905ean, berriz, 18,7 milioi.

Hazkuntza industriala adierazten zuten zenbakiak txundigarriak ziren bitartean (Errusiako industria, Alemaniakoa edo Britainia Handikoa baino azkarrago hazi zen) oraindik beste nazio industrializatuen atzetik zegoen kontsumoko per cápita arloan. Errusiako biztanleria ere Europa mendebaldeko herrialdeena baino azkarrago hazi zen. 1894an 125 milioi biztanle zituen, 146 milioi 1904an eta 175 milioi 1914an. Industrializazio azkarrak urbanizazio azkarra ere ekarri zuen.

Europa erdialde eta mendebaldeko nazioekin kontraste bezala Errusiak nabarmenki handitzen jarraitzen zuen nekazaritzarako lur eremua, non aleak, patatak etab... 13,4 milioi hektareatan landatuak izan ziren 1895ean, 1905ean 20 milioira pasatuz (Europako errusiar probintzientzako irudiak Polonia gabe); gari ekoizpena 8,4 milioi tonatik 1895ean 12,8 milioi tonaraino 1905ean hazi zen, patatarena 21,1 milioi tonatik 1895ean 27,6 miloi tonaraino 1905ean.

ERRUSIAR GOBERNUAREN DIRU SARRERAK ETA GASTUAK (1894–1905)
Urtea Diru sarrerak Gastua Urtea Diru sarrerak Gastua
1894 1.154.000.000 1.155.000.000 1900 1.704.000.000 1.883.000.000
1895 1.256.000.000 1.521.000.000 1901 1.790.000.000 1.874.000.000
1896 1.369.000.000 1.480.000.000 1902 1.905.000.000 2.167.000.000
1897 1.416.000.000 1.495.000.000 1903 2.032.000.000 2.108.000.000
1898 1.585.000.000 1.772.000.000 1904 2.018.000.000 2.738.000.000
1899 1.673.000.000 1.785.000.000 1905 2.025.000.000 3.205.000.000

Nekazaritza

aldatu

Artikulu nagusia: Nekazaritza Errusiako Inperioan

 
Uzta zelaiak Samarkandatik gertu, Turkestanen.

Errusiako Inperioko nekazaritza XIX. mendean eta XX. mendean naziorik garatuenetakoa bezain indartsu egin zen, Errusia nekazal ekoizpenaren hornitzaile handienen artean zegoen arren, Elkarte Ekonomiko Libreak nekazal teknologia hobetzeko egiten zituen ahaleginak ez ziren amaitzen.

Errusiako Inperioan eskualde ofizialak zeuden produktu bakoitzaren landaketarako: Turkestan kotoiarentzako eta Sakartvelo tearentzako esate baterako.

XX. mendea

aldatu

1910ean munduko gari esportazio guztien % 36,4a errusiar jatorrikoa zen. Aldi berean, eraginkortasuna beste herrialde garatu batzuenarekin alderatua txikiagoa zen (adibidez, ale uzta Mexikorena baino % 10 txikiagoa zen). XX. mendearen hasieran ikusi ahal izan zen hazkuntza Stolypin erreformaren garapen sustatuak eragin zuen, nekazal mekanizazioa nahiko baxu mantendu zen bitartean. Hurrengo garapena Lehen Mundu Gerrak eta Errusiar Iraultzak eten zuten.

Erreferentziak

aldatu
  1. Грибовский В.М. Государственное устройство и управление Российской империи, 1912. online
  2. Первая Всеобщая перепись населения Российской Империи 1897 г. Под ред. Н.А.Тройницкого. т.I. Общий свод по Империи результатов разработки данных Первой Всеобщей переписи населения, произведенной 28 января 1897 года. С.-Петербург, 1905. Таблица XII. Распределение населения по вероисповеданиям. [1]
  3. Saunders, David. (2000). «Regional Diversity in the Later Russian Empire» Transactions of the Royal Historical Society 10: 143–163. ISSN 0080-4401. (Noiz kontsultatua: 2022-01-06).
  4. Seymour Becker "Russia's Protectorates in Central Asia, Bujara and Khiva 1865-1924" (Cambridge, Mass.) 1968
  5. Грибовский, 24. orr.
  6. Russian Empire
  7. Warnes, David. "Chronicle of the Russian Tsars: The Reign-by-Reign Record of the Rulers of Imperial Russia". Thames & Hudson, 1999.
  8. Voltaire, François. "Historia del Imperio Ruso bajo Pedro el Grande".
  9. Welcome to Encyclopædia Britannica's Guide to History
  10. Soloviev, Sergéi. "Rusia desde tiempos antiguos" 1855.
  11. Library of Congress Country Studies: Russia
  12. Maps of the Russian Empire 1795-1914
  13. www.pais-global.com.ar: Mapa LVII - Repartos de Polonia
  14. Adeeb Khalid "The Politics of Muslim Cultural Reform. Jadidism in Central Asia" (Berkeley) 1997
  15. Results of the Russian Empire Census of 1897, Table XII (Religions)
  16. J.E.O. Screen, "Suomalaiset tarkk'ampujat, Suomen vanha sotaväki 1881 - 1901"
  17. Грибовский, 35. orr.
  18. J.T. Antónov The Code of Principal Laws of the Russian Empire (Свод Основных Государственных Законов) 1906
  19. Brower, Daniel. "El destino del Imperio Ruso y el Turquestán"
  20. W.E.D. Allen. "Embajadas rusas hacia los reyes Georgianos, 1589-1605" Cambridge University Press, Hakluyt Society, 1970, 2 liburukiak.
  21. Davies, Norman, "White Eagle, Red Star: the Polish-Soviet War, 1919-20", Pimlico, 2003
  22. www.monografias.com: Revolución rusa
  23. Manning, Roberta. "The Crisis of the Old Order in Russia: Gentry and Government". Princeton University Press, 1982.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu