Edukira joan

Azalore belaki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azalore belakia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaSparassidaceae
GeneroaSparassis
Espeziea Sparassis crispa
Fr., 1821
BasionimoaClavaria crispa
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapelik ez
 
ez dauka orririk
 
espora zuriak dauzka

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Azalore belakia (Sparassis crispa) Sparassidaceae familiako onddoa da, koniferen basoetan bizi dena.[1] Azalorearen itxura duen onddo eder bat da. Gaztetan jateko modukoa da. Oso ondo garbitu behar dira tolestura guztiak. Kroketak egiteko balio du. Arrautza nahasian gozoa (6 arrautza 300 gramo perretxikori)

Sinonimoak: Manina crispa, Helvella ramosa, Clavaria crispa (Basionimoa), Coelomorum ramosum, Thelephora frondosa, Sparassis ramosa, Masseeola crispa, Sparassis radicata.

Karpoforoa: Oso adartsua, borobildua, 40 cm-ko diametrora iritziz; normalean altuagoa baino zabalagoa da. Enbor lodia, motza, zuntzezkoa, haragitsua, azalore baten antzeko adar askotan banatuta dago, elkarri lotuta, bat eginda, izurtuta, kizkurtuta, pixka bat zulatuta eta masa handi bat osatzen dute, borobildu samarra, krema-zuri kolorekoa, hori-gamuza edo hori-lehoi kolorekoa.

Haragia:  Mehea, zurixka edo krema zurbila. Intxaurraren zapore atseginekoa. Usaintsua, anis eta kanela nahasketa bat gogorarazten duena. Alde emankorra leuna eta biluzia da.[2]

Etimologia: Sparassis terminoa grekotik dator. Crispa epitetoa berriz latinetik dator, "crispus" hitzetik, eta kizkurtua esan nahi du. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perretxikoa gaztea denean dastatu daiteke, zahartzean larrukara eta astuna bihurtzen baita. [3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sparassis laminosa delakoarekin, honek adarrak orrietan banatuta ditu, ez hain estu, hori-lasto kolorekoak. Espezie hau arraroagoa da, haritzak eta arteak parasitatzen ditu eta lixiba usaina du (sosa hipoklorito).[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean aurkitzen da, lurrean edo sustraietan, koniferoen basoetako enbor edo motzondoetatik gertu. Ez da oso ohikoa, ezta ugaria ere.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Turkia, Uzbekistan, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Australia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 328 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 561 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 448 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 447 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Sparassis crispa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]