Onddo iodousaindu
Onddo iodousaindua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hemileccinum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hemileccinum impolitum Šutara, 2008 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus impolitus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Onddo iodousaindua (Hemileccinum impolitum) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Oina bota, usain txarra duelako. Ondo eginda kontsumitu behar da, kapela prestatzean lixiba usaina jariatzen du.
Sinonimoak: Boletus impolitus Fr. (1838), Xerocomus impolitus (Fr.) Quélet (1888), Leccinum impolitum (Fr.) Bertault (1980)
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 15 cm arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, ondoren ganbila, zahartzean ganbil-zabaldua, erdian hondoratua ere egon daiteke, batzuetan maspilduekin. Kolore aldakorrekoa, gehienetan zurbila, hori-buztin kolorekoa, oliba-horixkakoa edo hori-okrea. Azala hasieran belusatu fin batekin, baina berehala leuna eta ilegabea, beti lehorra.
Tutuak: Meheak, luzera ertainekoak, oinean biribilduak, hori argikoak hasieran, ondoren hori-urre kolorekoak eta, amaieran, hori-okre kolorekoak berde-olibaz nahastua.
Poroak: Meheak, hasieran biribilak, ondoren apur bat angelutsuak, tutuen kolore berekoak.
Hanka: 6 - 14 x 2 - 6 cm-koak, sendoa, hasieran oboidea, gero luzeka, betea, horixka, apur bat gorriz zikindua.
Haragia: Lodia, trinkoa gaztetan, biguna ondoren, zurixka-horixka kolorekoa. Fruta usaina du kapelan eta iodo usaina oinaren oinarrian eta azido samarreko zaporea.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Impolitus epitetoa latinetik dator, leun esan nahi duen "impolitus" hitzetik. Kapela pikortsu eta flokosoagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri ona. Moztu egin behar zaio oina, oinarrian duen iodo usainik ez izateko.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boletus hau ez da oso ezaguna, urria delako; Fragante ataleko espezieren batekin nahas liteke: Boletus fragrans eta Boletus aemilii, atal honetakoa da, Boletus impolitus ere, baina hauen koloreak oso desberdinak dira.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, hostozabalen basoetako lurzoru buztintsuetan, batez ere Quercus zuhaitzen azpian.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar-ekialdeko Estatu Batuak, Ontario, Itsas Probintziak, Europa osoa eta Errusia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 59 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 160 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 493 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 597 or. ISBN 84-87997-86-4..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Boletus impolitus Mycobank-en