Mukiziza beltz
Mukiziza beltza | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Auriculariales |
Familia | Auriculariaceae |
Generoa | Exidia |
Espeziea | Exidia glandulosa Fr., 1822 |
Basionimoa | Tremella glandulosa |
Mukiziza beltza (Exidia glandulosa) Exidia generoko onddo espezie bat da.[1] Haragirik ez duelako, sukaldaritzarako balio gabea da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Substratuari beheko aldetik lotutako fruktifikazioa, erresupinuetatik planaspulbiniformeetara, zerebriforme itxurako masa gelatinakara osatzen dute, 30 cm-ko luzerakoa eta 2 cm arteko lodierakoa, subglobosoa, lobulatuak eta irregularki izurtuak. Ertz biribilduak eta libreak. Gainazala tolesduna, distiratsua, leuna, baina papila txiki eta ugariz punteatuta, luparekin ikusten dira; kolore arre-beltzaxkatik beltz matera eta zahartzean pruina zurixka batekin; lehortearekin geruza fin-fina bihurtzen da, eta bere formara itzultzen da berriro hidratazioarekin.
Haragia: Mehea, gelatinakara, elastikoa; usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]
Etimologia: Glandulosa epitetoa gainazal himeniala estaltzen duten papila antzekoetatik eratorria da.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du balio sukaldaritzarako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Exidia saccharina eta Exidia pithya delakoekin nahas daiteke, baina hauek koniferetan ateratzen dira, eta baita Exidia recisa espeziearekin ere, honek kono alderantzikatuaren forma du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sasoi hezeetan hazten da, hostozabalen hildako adarretan, motzondoetan edo eroritako enborretan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika, Asia.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 500 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 324 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 440 or. ISBN 84-505-1806-7..