Mukibelarri zonatu
Mukibelarri zonatua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Auriculariales |
Familia | Auriculariaceae |
Generoa | Auricularia |
Espeziea | Auricularia mesenterica Pers., 1822 |
Basionimoa | Helvella mesenterica |
Mukibelarri zonatua (Auricularia mesenterica) Auriculariaceae familiako onddo bat da.[1] Jan daiteke, baina balio gastronomiko eskasa du, larrukara eta elastikoa da. Ez da gomendatzen kontsumitzea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, sesila, belarri edo hosto itxurakoa; goiko aldean eremu zirkularrak ditu, belusduna, gris-errauts kolorekoa edo arrea; azpiko aldean gris-purpura koloreko zainak izaten ditu eta ondoren arre-morexkara pasatzen dira.
Himenioa: Karpoforoaren azpiko aldeko azala estaltzen du.
Hanka: Ez du, perretxikoa beheko erditik finkatzen da zurari.
Haragia: Zurixka eta mehea; denbora hezearekin gelatinakara eta lehortearekin larrukara.[2]
Etimologia: Auricularia terminoa, belarria esan nahi duen "auris" hitzaren txikigarritik dator. Karpoforoaren formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako baliorik gabea. Larrukara.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behetik begiratuta Auricularia auricula-judae espeziearen itxura apur bat du, baina goitik begiratuta oso desberdina da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberritik udazkenera, baita neguan ere, hostogalkorren egurretan. Ez da oso ohikoa.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan arrunta, baina ez Txinan eta Amerikan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 662 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 496 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 521 or. ISBN 84-282-0541- X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 324 or. ISBN 84-282-0865-4..