Edukira joan

Lactarius tabidus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius tabidus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius tabidus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lactarius tabidus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Ohikoa da Euskal Herriko pagadi hezeetan. Bere latex zuriak kotoizko zapi zuri bat horiz koloreztatzen du; eta bere azala lehortzen denean, titi txikiaren inguruan zimurtu egiten da.

Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero laua eta, azkenik erdian hondoratua, baina beti bere titi txikiarekin. Ertza kiribildua, uhindua eta batzuetan ildaskatua. Okre-arrosa kolorekoa, karpoforoa heze dagoenean, lehortzean zurbildu egiten da, eta zimurtuz joaten da batez ere titi txiki iraunkorraren inguruan.

Orriak: Estu samar, eta nahasi orritxoekin, oinean adnatak, edo, dekurrente samarrak, eta kapela baino zurbilagoak.

Orri adnatak: Oinera Iritsi eta harekin bat egiten duten orriak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3-6 x 0,5-0,8 cm-koa, zilindrikoa, azala kizkurra, kapelaren kolore berekoa, baina apur bat ilunagoa oinarrirantz.

Haragia: Mehea, krema-okre kolorekoa, Lactarius quietus delakoaren antzeko usaina du, zapore garratz samarra. Latex gutxi du, zuria eta kotoizko zapi zuri bat horitu egiten du segundu gutxira.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Tabidus epitetoa latinetik dator eta likidotu egiten dela esan nahi du. Bere degradazio azkarragatik?

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius decipiens delakoarekin nahas daiteke baina honek kapela txikiagoa eta argiagoa ditu, eta ertza oso ildaskatua.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean ohikoa da Euskal Herriko pagadi hezeetan. Goroldiotan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 620 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 624 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 323 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 93 or. ISBN ISBN: 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]