Edukira joan

Larre-astaputz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larre-astaputza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaVascellum
Espeziea Vascellum pratense
Kreisel, 1962
BasionimoaLycoperdon pratense

Larre-astaputza (Lycoperdon pratense, sinonimoa: Vacellus pratense) Agaricaceae familiako perretxikoa da.[1] Erdipurdiko jangarria. Oso arrunta Euskal Herrian.

Karpoforoa: Kopa forma du, eta goiko aldea lau samarrekoa du. Ale gazteak zuri-horixka kolorekoak dira eta 3 eta 6 cm arteko diametrokoa. Exoperidioa edo kanpoko geruza orratz finez edo pikor zuri-horixkaz estalita dago. Heltzean endoperidioa edo barne geruza, zurixka eta leuna zena, marroi distiratsua bihurtzen da, goialdean zulo zabal bat irekitzen zaio, hortik ateratzen dira esporak. Barrualdean dagoen zati emankorra edo gleba zuria da gaztetan, heltzean marroi kolorekoa bihurtzen da, eta hori ez da benetako kapilizioa, baizik eta zianofilo edukiko adarkatutako parakapilizioa (hau da, kotoi-latigo urdin kolorea hartzen du) esporekin batera, diafragma batek banatzen du behealdetik edo subglebatik.[2]

Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko “lupa de lupo” hitzetatik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Pratense epitetoa berriz latinetik dator, “pratum” ”prato” hitzetatik; belardietan hazten edo bizi dela esan nahi du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria gaztetan.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahastezina.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Belarretan edo lorategietan, basotik kanpo, bai beheko lurretan, bai mendian.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 465 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 620 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 304 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 540 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]