Pinu-azal odoltsu
Pinu-azal odoltsua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Stereaceae |
Generoa | Stereum |
Espeziea | Stereum sanguinolentum Fr., 1838 |
Basionimoa | Thelephora sanguinolenta |
Pinu-azal odoltsua (Stereum sanguinolentum) Stereaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fruktifikazioa: Resupinatua edo efuso-erreflexua, hasieran adabaki biribiletan hazten da, eta gero batzuk besteekin elkartzen dira. Efuso-erreflexu karpoforoetan pileoaren gainazala eremu zirkularrekin dago, pubeszentea da eta kolore zurixkakoa tindu zurixka-gamuza kolorekoekin. Himenoforoa leuna edo irregularki izurtua da, horixka, gris-arrosa, arre-okre kolorekoa, sarritan oliba koloreko tinduekin, ertzerantz zurbilagoa. Ertz zuria du gaztaroan, bihurgunetsua eta erabat mugatua. Alea freskoa denean, azazkalarekin hondatzean latex gorrixka bat exudatzen du.[2]
Etimologia: Stereum terminoa grekotik dator, solidoa, irmoa, zurruna, esan nahi duen "stereós" hitzetik. Sendotasunagatik. Sanguinolentum epitetoa, odola esan nahi duen "sanguis" hitzetik dator. Karpoforoak eremu gorrixkak dituelako, odol orbanak bezalakoak.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du sukalderako balio.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stereum gausapatum delakoarekin, hau haritzetan azten da. Stereum rugosum espeziearekin ere bai, hau hostozabaletan agertzen da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan zehar hazten da eta ugaria da, koniferoen zur hiletan, hala nola: Abies, Pinus, Picea, Larix, sarritan eroritako adar eta enborretan[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Errusia, Mongolia, Kazakhstan, Himalaiako eremua, Japonia, Ekialdeko Afrika, Zeelanda Berria, Australia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 591 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 434 or. ISBN 84-505-1806-7..