Edukira joan

Agaricus spissicaulis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaricus spissicaulis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus spissicaulis
BasionimoaAgaricus spissicaulis

Agaricus spissicaulis Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Bikaina, batez ere gaztea denean, bere haragia lodia, sendoa eta usain atseginekoa da.

Sinonimoak: Agaricus spissus, Psalliota spissa.

Kapela: 15 cm arteko diametrokoa, ganbiletik laura, bazterrean errezelaren hondarrekin. Kapelaren azala zurixka (adinarekin beix bihurtzen da) ezkata edo irtengune arre kolorekoekin, erraz pitzatzen da.

Orriak: Libreak, arrosa koloretik arre ilunera eta ia beltzak, baina ertz zurixka mantenduz.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Laburra eta sendoa, oinarrira mehetua, goian leuna eta behean flokosoa, goiko eraztun nabaria du bere azpialde pikortsuarekin.

Haragia: Lodia eta trinkoa, gaztetan zurbila, igurtzitakoan ez da hori kolorekoa bihurtzen. Usain fungikoa eta zapore atsegina du.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen “agarikón” hitzetik. Spissicaulis epitetoa berriz latinetik dator, lodia, esan nahi duen, “spissus” hitzetik eta hanka, esa nahi duen “caulis” hitzetik. Hanka loditua duelako

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agaricus pampeanus ere, ez da horitzen igurtziz gero. baina bere hanka laburragoa da eta eraztuna ez du hain agerikoa. Jangarriak ez diren espezieekin egon daitezkeen beste nahasketa batzuetan, jakin behar da hauek inoiz ez dituztela orri arrosarik, beraz, komeni da beti Agaricus gazteak jasotzea.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean. Zelaietan, larreetan eta baso soilguneetan, batez ere artadietan eta abereen gorotzekin ongarritutako bazkalekuetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Herbehereak, Belgika, Alemania, Suedia.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 65 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3. ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Agaricus spissicaulis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]