Azal polit
Azal polita | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Stereaceae |
Generoa | Stereum |
Espeziea | Stereum insignitum Quél., 1890 |
Azal polita (Stereum insignitum) Stereaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Larrukara denez, ezin da jan.
Sinonimoak: Stereum versicolor var. illyricum, Stereum traplianum.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, maskor itxuran, pago zurari oin gogor eta errudimentario baten bidez elkartua; oso mehea, larrukara, zabaldua, belus gune estuz apaindua, arre-herdoil kolorekoak edo arre-ardo ilun kolorekoak, felpadun gune arre-horixka argiagoekin txandakatuz. Beix-okre koloreko ertz izurtua izaten du.
Himenioa: Leuna, okre zurbila edo arre-horixka kolorekoa, batzuetan arrosaz zikindua, zahartzean ilunduaz joaten da
Hanka: Ez du ia hankarik.
Haragia: Larrukara eta gogorra.[2]
Etimologia: Stereum hitza grekotik dator, solidoa, sendoa, zurruna, esan nahi duen "stereós" hitzetik. Bere loditasunagatik. Insignitum epitetoa berriz latinetik dator, apartekoa, nabarmena, esan nahi duen "insignio" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrukara da eta ezin da jan.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stereum subtomentosum delakoarekin nahas daiteke, hau ez da pagoetan bakarrik hazten. Stereum hirsutum eta Stereum ochraceoflavum espeziekin ere bai. Himenioari erreparatzen ez badiogu, Daedaleopsis tricolor espeziearekin ere nahas dezakegu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia urte osoan, kapela inbrikatuak eratuz pagoen enbor moztuetan eta adar hiletan. Pagoetan soilik.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Kanariak, batez ere Europa, Errusia, Kaukasia, Benin, Iran, Turkia.[5]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 594 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ Stereum insignitum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.