Cortinarius alnetorum
Cortinarius alnetorum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius alnetorum M.M.Moser, 1967 |
Basionimoa | Telamonia alnetorum |
Cortinarius alnetorum Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Cortinarius alnetorum onddoa baso hezeetan aurkitzen da, batez ere astigarrak ondoan. Jateko ez da gomendatzen, toxikotasuna izan dezakeelako. Bere ikerketa interesgarria da ekosistemarako duen garrantziagatik.
Sinonimoak: Telamonia alnetorum (Basionimoa), Hydrocybe alnetorum.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametroarekin, txikia, koniko-kanpai itxurakoa, zabal samarra ondo markatutako titi punta gabeko batekin, arre ilun kolorekoa ia beltzaxka, nabarmenagoa erpinean.
Orriak: Garbi zabal eta orritxoekin, nahiko lodiak, itsatsiak edo koska batez mehetu-dekurrenteak, kapelaren kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Ia zilindrikoa, edo okertua zerrenda flokoso batekin edo gehiagorekin, errezel zuriak, seinalatuak, gainerakoa kapelaren eta orrien kolorekoa.
Haragia: Arrexka. Usain eta zapore berezirik gabe.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Alnetorum epitetoa latinetik dator, haltza esan nahi duen “alnus” hitzetik. Bere habitatagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzeko asko daude. Bere habitat ezaugarriak lagun dezake zehazten.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bereizgarria den haltzen lurzoru hezeetan eta zingiratsuetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Kaukasia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 229 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Cortinarius alnetorum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.