Morchella hortensis
Morchella hortensis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Morchellaceae |
Generoa | Morchella |
Espeziea | Morchella hortensis Boud., 1897 |
Basionimoa | Morchella hortensis |
Morchella hortensis Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Morchella tridentina
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Koniko samarra, 5 cm-ko altueratik gora izan dezake eta 3 eta 4 cm bitarteko zabalera oinarrian, bere kolorea marroi-grisaxka da, batzuetan purpura iluna ia beltza. Luzetarako saihetsek, albeoloekin zeharkatuta, guztiz estalita. Barnehutsa da eta erpina kamutsa du. Ez dago oinari lotuta oinarria , baizik pixka bat gorago, gona berezi moduko bat uzten duen zirrikitu bat eginez.
Himenioa: Genero honetako beste espezieek bezala, albeoloen barruan kokatzen da, kanpoko saihetsak antzuak direlarik.
Hanka: Zuria, barnehutsa eta zilindrikoa, leuna edo apur bat furfurazeoa.
Haragia: Elastiko samarra kapelan, zurtoinean hauskorra, usain eta zapore leunarekin.
Etimologia: Morchella terminoa “morchel” hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik. Tridentina epitetoa eskualdearen izenetik dator.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere generoko beste perretxikoak bezala, ezin hobea da, baina egosi ondoren, gordinik toxikoa baita.[2]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Morchella conica-ren oso antzekoa da, baita Morchella esculenta-rena ere, kapelaren eta hankaren arteko ebakiduragatik bereizten da.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian. Bere izenak dioen bezala baratzetan agertzen da, nahiz eta beste leku batzuetan ere agertu (hondakindegietan).
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Alpeak, Danimarka, Suedia, Estonia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 651 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ Morchella hortensis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.