Pluteus romellii
Pluteus romellii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pluteaceae |
Generoa | Pluteus |
Espeziea | Pluteus romellii Sacc., 1895 |
Basionimoa | Agaricus romellii |
Pluteus romellii Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri kaskarra, hornigai gisa bakarrik edo beste perretxiko hobeagoei laguntzeko erabiltzen da.
Sinonimoa: Pluteus lutescens.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, hasietan ganbila, gero laua eta pixka bat deprimitua erdian, ertza inkurbatua, batzuetan pitzatua. Azal lehorra, belusduna, higrofanoa, erradialki leunki zimurtua, arre-horixka kolorekoa, marroi-horixka, erdigunetik ertzerantz abiatzen diren zain beltzekin.
Orriak: Ugari, estu, sabeldunak, libreak, hasieran zuri-horixka kolorekoak eta ondoren arrosak esporengatik.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Luzea, zilindrikoa, haritsua, zuzena edo oinarrian okertua, zeta-antzekoa, zurixka, horixka edo hori-limoi kolorekoa.
Haragia: Mehea, urtsua, higrofanoa, zurixka, horia oinean. Onddo usainekoa eta zapore leunekoa.[2]
Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik. Romellii epitetoa, Lars Gunnar Romell (1854-1927) mikologo suediarrari eskainia dago.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri kaskarra.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pluteus leoninus delakoarekin nahas daiteke, honen kapela beti hori-urre kolorekoa da (ez du arrexka kolorerik hartzen), eta oina zurixkagoa du. Pluteus chrysophaeus espeziearekin ere bai, honen oina ez da oso horixka oinarrian. Pluteus nanus oso antzekoa da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, Saprofitoa, zuhaitz hostogalkorren egur hondarretan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kolonbia, Bolivia, Europa, Errusia, Israel, Iran, Japonia, Australia, Hegoafrika.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 198 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.
- ↑ Pluteus romellii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.