Psathyrella conopilus
Psathyrella conopilus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Coprinaceae |
Generoa | Psathyrella |
Espeziea | Psathyrella conopilus A. A. Pearson eta R. W. G. Dennis, 1948
|
Psathyrella conopilus Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Genero osoa ez da jangarria, Psathyrella velutina izan ezik.
Sinonimoak: Psathyrella subatrata, Psathyrella conopilea, Parasola conopilus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, konikotik kanpai itxurakora eta laura, titi zabal batekin, ertza fin ildaskatua, inkurbatutik laura, higrofanoa, erdian iletxoekin. Kapelaren azala, ildaska zeharrargiekin, arre-gorrixka ilun kolorekoa (eguraldi lehorrean argitu egiten da, okre zurbil kolorera, zuri-krema kolorera edo gris-hori kolorera). Espora-jalkinaren ondoren, kapela arre-beltzaxka kolorez tindatzen da.
Orriak: Oso itsatsiak, estu, marroi zurbil koloretik marroi-purpura ilunera doan kolorekoak. Lamelulak zurixkatik arre-purpurara doan kolorekoak.
Hanka: Oso luzea, zilindrikoa, barnehutsa, hauskorra, zetaduna, goialdean pruinaduna eta oinarria iletsua, zurixka (behean ilunagoa)
Haragia: Urria, zurixka. Usaingabea eta zaporegabea. Espora-jalkina arre-purpura-beltz kolorekoa.[2]
Etimologia: Psathyrella terminoa, "psathyra"-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, "birrintzeko erraza" esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste Satirela-etatik ondo bereizten da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Ale gutxiko taldeetan soropildua. Materia organiko, humus edo deskonposatzen ari diren egur hondakinetan aberatsak diren lurzoruetan, belardietan, bide bazterretan, ezpondetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Kanariak, Europa, Uzbekistan, Australia, Zeelanda Berria.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 266 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Psathyrella conopilus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.