Rubroboletus legaliae
Rubroboletus legaliae | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Rubroboletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Rubroboletus legaliae | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus legaliae | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Rubroboletus legaliae (Boletus splendidus) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Toxikoa da. Urdail esteetako arazoak sortzen ditu.
Sinonimoak: Boletus splendidus C.Martín (1894), Boletus legaliae Pilát (1968), Boletus satanoides sensu auct. mult., Boletus spinari Hlaváček (2000).
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 7 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, globo-itxurakotik ganbilera eta laura. Botoi bat besterik ez denean, kapelaren azala kafe kolorekoa, gaztetan zurixka, helduaroan gris zurbil kolorekoa eta zahartzean arrosa-gorri kolorekoa.
Himenioa: Itsatsia, poro gorriekin, helduaroan zurbildu egiten dira laranja kolorera eta ukitzean urdindu.
Hanka: 3 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, sendoa, zilindrikoa, leuna, goian laranja kolorekoa (zahartuaz zurbilduaz joaten da), erdirantz arrosa-gorri koloreko erretikulu estu batekin eta ardo koloreko iluna oinarrian.
Haragia: Ebakitzean urdindu egiten da eta oinarrian ardo kolore iluna ematen du. Txikoria usaina eta zapore gozoa izaten du. Espora-jalkina arre-oliba kolorekoa.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Legaliae epitetoa, Marcelle Louise Fernandez Le Gal mikologoaren omenez du (Le Gal izenaz ezagunagoa, Etiene Le Gal senarraren abizena).
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toxikoa.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poro gorriak dituzten beste Boletus batzuekin nahas daiteke: Lupinus, purpureus, impolitus eta, batez ere Boletus satanas pozoitsuarekin, honen kapela zuria helduaroan marroi-okre kolorekoa bihurtzen da, baina ez du izaten tonu gorririk, eta gainera usain txarra du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda amaieran eta udazkenean. Hostozabalen basoetan (haritza, pagoa). Lurzoru neutroetatik azidoetara)
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Errusia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 38 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.