Edukira joan

Sasikarraspina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sasikarraspina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaMorchellaceae
GeneroaMorchella
Espeziea Morchella semilibera
DC., 1805
Mikologia
 
himenio leuna
 
ez dauka orririk
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sasikarraspina (Morchella semilibera edo Mitrophora semilibera) Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona, baina ez beste Morchella espezieak bezain mamitsua. Luzaroan egoztea komeni da, toxinak eta usain txarra kentzeko. Hobe oina kentzea, kapelatik erraz bereizten da eta.

Kapela: 3 eta 6 cm artekoa. Hutsa, konikoa, beheko erdia libre, arre-lehoi kolorekoa edo marroi-grisaxka, luzetarako zain beltzaxkez apaindua, zeharkako zainek eta zain zeiharrek elkartua, albeolo irregularrak osatuz.

Hanka: Hutsa, zurixka, luzanga, zilindrikoa, zimurtsua eta ildaskatua.

Haragia: Zurixka edo okre zurbil kolorekoa, gogorra, hauskorra, zapore eta usain nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Morchella terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko ona baina, beste Morchella batzuk baino haragi gutxiago du eta kaskarragoa da. Ondo egosi gabe ez kontsumitzea gomendatzen da.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Verpa bohemica delakoarekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian, zumarren eta antzeko beste zuhaitz batzuen ondoan, hezeguneetan eta itzaletan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Turkia, Errusia, Japonia eta Myanmar.

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 722 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 542 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 326 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 473 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]